{"id":15,"date":"2012-12-05T09:07:28","date_gmt":"2012-12-05T08:07:28","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/euskal-herrian-eta-katalunian-insumisioa"},"modified":"2015-01-27T19:56:32","modified_gmt":"2015-01-27T18:56:32","slug":"euskal-herrian-eta-katalunian-intsumisioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/12\/05\/euskal-herrian-eta-katalunian-intsumisioa\/","title":{"rendered":"Euskal Herrian eta Katalunian, Intsumisioa!"},"content":{"rendered":"<p>\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Familia gutxi batzuek jarritako<br \/>\nsalaketa aintzat hartuta, Konstituzionalak eta Gorenak sententzia<br \/>\neman zuten: eskubidea zutela euren seme-alabak gaztelania hutsez<br \/>\nmatrikulatzera Katalunian. <a href=\"http:\/\/bit.ly\/SFnxDu\">Jos\u00e9 Artiachi irakurri diodanez gaur La<br \/>\nVanguardia<\/a>n, azkeneko matrikulazio datuen arabera, 50.000 ikasle<br \/>\nberrietatik dozena bat familiak eskatu zuen gaztelaniaz eskolatzea.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">EAEko matrikulazio datuak ere oso adierazgarriak dira; urtero gora doa euskara hutsez aritzen den eredua eta behera, aldiz, gaztelania hutsez ari dena. Gurasoek nahiago dute euren seme-alabek gure hizkuntza ofizial biak ikas ditzaten. <a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2012-02-15\/010\/001\/Ikasle_berrien_77k_eman_dute_izena_D_ereduan_iaz_baino_gehiagok.htm\">Berria<\/a>k otsailaren 15ean argitaratutakoaren arabera,  EAEn &#8220;18.433 ikasletatik 14.162k egingo dituzte ikasketak euskarazko ereduan (%76,83). Guztira, iaz baino 419 gehiago dira horiek&#8221;. <\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Hala ere, PPkoak (eta sozialistak gobernuan egon direnean ere halaxe aritu dira) tematu dira arazo izan dadin euskaraz ikasteko hautua egitea eta estrategia inposatzea erabaki dute, gutxi batzuen eskariari jarraiki.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Gehiago gara, askoz gehiago, etxe kaleratzeen kontra gaudenok, baina hoiei muzin egiten die PPk; gehiago gara, askoz gehiago, lan erreformak enplegua ez duela sortzen diogunok, baina hoiei muzin egiten die PPk; gehiago gara, askoz gehiago, armagintza aurrekontua kentzea eta gastu soziala gehitzea eskatzen dugunok, baina hoiei muzin egiten die PPk&#8230;<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Hala ere, gure hizkuntza propioan ikasteko eskubidearen kontra, dozena bat familiek lortu dute PPren gobernuak kasu egitea. <\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Ez zaigu besterik gertzen: Euskal Herrian eta Katalunian INTSUMISIOA!<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Katalunian jada deitu dute <a href=\"http:\/\/www.lavanguardia.com\/vida\/20121205\/54357001990\/escuela-catalana-se-moviliza-contra-reforma-wert.html\">manifestazioa hilaren 13rako<\/a>. Guk Durangoko Azoka aprobetxatuko dugu.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Familia gutxi batzuek jarritako salaketa aintzat hartuta, Konstituzionalak eta Gorenak sententzia eman zuten: eskubidea zutela euren seme-alabak gaztelania hutsez matrikulatzera Katalunian. Jos\u00e9 Artiachi irakurri diodanez gaur La Vanguardian, azkeneko matrikulazio datuen arabera, 50.000 ikasle berrietatik dozena bat familiak eskatu zuen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/12\/05\/euskal-herrian-eta-katalunian-intsumisioa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[477],"tags":[6,26,27,3],"class_list":["post-15","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskararen-patria","tag-euskara","tag-intsumisioa","tag-katalunia","tag-politika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1018,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15\/revisions\/1018"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}