{"id":146,"date":"2008-03-17T19:59:22","date_gmt":"2008-03-17T19:59:22","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/juno-pelikula-gaztea-dibertigarria-ikusteko-modukoa"},"modified":"2008-03-17T19:59:22","modified_gmt":"2008-03-17T19:59:22","slug":"juno-pelikula-gaztea-dibertigarria-ikusteko-modukoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/03\/17\/juno-pelikula-gaztea-dibertigarria-ikusteko-modukoa\/","title":{"rendered":"Juno, pelikula gaztea, dibertigarria; ikusteko modukoa"},"content":{"rendered":"<p>Gidoi orijinal onenaren <a href=\"http:\/\/www.foxsearchlight.com\/juno\/\">oskar saria<\/a> jaso zuen <a href=\"http:\/\/www.divxonline.info\/pelicula-divx\/1548\/juno\/\">Juno filmak<\/a>. <br \/>Haurdun geratzen den nerabe bat ageri da pelikula iragartzeko kartelean. <\/p>\n<p><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/8432880@N07\/2340560753\/\" title=\"Juno por marijodeo, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2295\/2340560753_e7d3f953a2_o.jpg\" alt=\"Juno\" height=\"410\" width=\"292\"><\/a><\/p>\n<p>Bi erreferentzia hoiek nituen, besterik ez; hala ere, Gernikan atzo ikustera joan nintzen. Banekien gaztetxo mordoa egongo zela zinean, eta ez zela beste ikustaldi bat beste barik izango; sexuaz aritzen baziren gaztetxoen barretxoak eta zurrumurruak entzungo genituela bagenekien.<\/p>\n<p>Halaxe izan zen. Pelikula ikusteko beste giro bat izan zen atzokoa, eta gustatu zitzaidan.&nbsp; Ikusle guztiek ez diete estimulu berberei erantzuten eta atzo horixe konprobatzeko aukera eman zidan emanaldiak.<\/p>\n<p>Kuleroak hanketan behera nola doazen ikusten den eszenan esaterako, barre algarak eta oihuak entzun ziren zine aretoan; biraoren bat entzuten zen bakoitzean ere oihuren bat entzuten zen; eta txiste edo hitz jokoetan beste era bateko barreak entzun ziren, tartean gureak, jakina.<\/p>\n<p>Pelikularen amaieran, berriz, aspaldiko partez: txaloak entzun nituen. Gaztetxoei gustatu zitzaien Juno, bai pelikula eta baita protagonista gaztearen (Ellen Page) izaera eta duen determinazioa ere.<\/p>\n<p>Bitxikeria bat: zine aretoa bete zuten gaztetxorik gehien-gehienak, guztiak ez esatearren, neskak ziren. Gaur lagun batek komentatu didan moduan, &#8220;gurasoek aginduta-edo&#8221;. Txiste erreza da, eta lastima mutiko gehiago ez zirela filma ikustera joan, haiek ere badutelako zer ikasi.<\/p>\n<p>Pelikulak bestetik badauka ikuslea bereganatzeko zera mordoa: filmaren kredituak dira horietako batzuk, eta Junok eta beste protagonistatako batek izaten dituzten musikari eta zine goreari buruzko elkarrizketak ere era horretako &#8220;zaleei&#8221; keinuak dira. Istorio sinple, baina kontatzeko eran asmatzen duena.<br \/>Ta, kanta bilduma bikaina eskaintzen du gainera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gidoi orijinal onenaren oskar saria jaso zuen Juno filmak. Haurdun geratzen den nerabe bat ageri da pelikula iragartzeko kartelean. Bi erreferentzia hoiek nituen, besterik ez; hala ere, Gernikan atzo ikustera joan nintzen. Banekien gaztetxo mordoa egongo zela zinean, eta ez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/03\/17\/juno-pelikula-gaztea-dibertigarria-ikusteko-modukoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[206,130,80],"class_list":["post-146","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-juno","tag-kritika","tag-zinea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/146","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=146"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/146\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=146"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=146"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=146"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}