{"id":1291,"date":"2015-10-09T12:20:20","date_gmt":"2015-10-09T11:20:20","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=1291"},"modified":"2015-10-09T12:22:50","modified_gmt":"2015-10-09T11:22:50","slug":"aitaren-etxea-greziako-telebistan-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/10\/09\/aitaren-etxea-greziako-telebistan-euskaraz\/","title":{"rendered":"Aitaren Etxea Greziako telebistan, euskaraz?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/NORikertaldea\/status\/652408079938650112\">https:\/\/twitter.com\/NORikertaldea\/status\/652408079938650112<\/a><\/p>\n<p lang=\"eu\" style=\"text-align: justify\">Datu horiekin, garbi esan dezakegu euskaraz egitea ez dela muga erreala. Are, aukera bat dela. Hala demostratu digute zinea euskaraz egiten segitzen dutenek: ondo egindako lanek errekonozimendua jasotzen dute, dena delako hizkuntzan direla ere.<\/p>\n<p lang=\"eu\" style=\"text-align: justify\">Gaur egun, teknologia hain eskura izateak, ekarri digu hango eta hemengo zine eta telebista ekoizpenak ikusteko erraztasuna eta ez diegu, jada, muzin egiten ulertzen ez ditugun hizkuntzetan badira ere. Dirudienez, halaxe komentatu dit Pausokako Xabier Zabaletak, telebista serie turkiarrek sekulako arrakasta dute jatorrizko bertsioan entzun eta azpidatzita ikusteko ohitura duten Europako herrialdeetan. Beraz, ez litzaiguke hain arraroa egin behar Pausoka ekoiztetxeak ETB1erako sortu duen \u201cAitaren Etxea\u201d seriea greziar telebistan erakustea, euskarazko soinuarekin eta grezierazko azpidatziekin. Lastima, ETB2n ez dutela ematen, ordu eta egun berean, euskaraz (eta gaztelaniaz azpidatzita, nahi izatera); batez ere, euskal telebista publikoaren fikziozko produktu bakarra dela kontuan izanik.<\/p>\n<div style=\"width: 640px;\" class=\"wp-video\"><!--[if lt IE 9]><script>document.createElement('video');<\/script><![endif]-->\n<video class=\"wp-video-shortcode\" id=\"video-1291-1\" width=\"640\" height=\"360\" preload=\"metadata\" controls=\"controls\"><source type=\"video\/mp4\" src=\"http:\/\/euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net\/multimediahd\/videos\/2015\/10\/09\/1784300\/20151009_11402020_0008004682_003_002_TR__AITAREN_.mp4?_=1\" \/><a href=\"http:\/\/euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net\/multimediahd\/videos\/2015\/10\/09\/1784300\/20151009_11402020_0008004682_003_002_TR__AITAREN_.mp4\">http:\/\/euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net\/multimediahd\/videos\/2015\/10\/09\/1784300\/20151009_11402020_0008004682_003_002_TR__AITAREN_.mp4<\/a><\/video><\/div>\n<p style=\"text-align: justify\"><span lang=\"eu\">Baina, ai! Gure artean <\/span><span lang=\"eu\">bikoizketak segitzen <\/span><span lang=\"eu\">du<\/span><span lang=\"eu\"> nagusi izaten. 1941ean Franco<\/span><span lang=\"eu\">k erabaki zuenetik <\/span><span lang=\"eu\">\u00ab<a href=\"http:\/\/cvc.cervantes.es\/lengua\/anuario\/anuario_03\/galan\/p03.htm\">Queda prohibida la proyecci\u00f3n cinematogr\u00e1fica en otro idioma que no sea el espa\u00f1ol<\/a><\/span><span lang=\"eu\">\u00bb; <\/span><span lang=\"eu\">nahiz eta b<\/span><span lang=\"eu\">ikoizketarako agindu hori bertan behera geratu zen 1946an (BOEn 1945eko urtarrilaren 25ean argitaratu zen). <\/span><span lang=\"eu\">B<\/span><span lang=\"eu\">aina, kaltea egina zegoen eta, badazpada ere, gaztelaniaz ez zegoen guztia bikoizten jarraitu da. Agian, horrek ere eragingo zigun, gure filmak, gure hizkuntzan sortutakoak, gainerako hizkuntza-herrietara zabaltzeko konplexua!<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span lang=\"eu\">Hizkuntza ezin da ez oztopo, ez muga izan. Are gutxiago, gainerako herrialdeetan jatorrizko bertsioak ikusteko ohitura dagoela jakinda eta ikus-entzunezkoei lotuta teknologiak geroz eta errazago egiten duela eduki horri ulertzen dugun hizkuntza eranstea.<\/span><\/p>\n<p>Ea bada, Pausokakoek zortea duten eta ixten duten Greziako telebistarekin akordioa, eta ahal dela, beste telebistaren batekin!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datu horiekin, garbi esan dezakegu euskaraz egitea ez dela muga erreala. Are, aukera bat dela. Hala demostratu digute zinea euskaraz egiten segitzen dutenek: ondo egindako lanek errekonozimendua jasotzen dute, dena delako hizkuntzan direla ere. Gaur egun, teknologia hain eskura izateak, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/10\/09\/aitaren-etxea-greziako-telebistan-euskaraz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[517],"tags":[523,6,312,80],"class_list":["post-1291","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hizkuntza-irisgarritasuna","tag-azpidatziak","tag-euskara","tag-telebista","tag-zinea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1291","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1291"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1291\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1295,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1291\/revisions\/1295"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1291"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1291"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1291"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}