{"id":1256,"date":"2015-09-15T12:00:44","date_gmt":"2015-09-15T11:00:44","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=1256"},"modified":"2015-09-15T12:00:44","modified_gmt":"2015-09-15T11:00:44","slug":"hizkuntza-gutxituek-badute-lekua-ikus-entzunezkoetan-legez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/09\/15\/hizkuntza-gutxituek-badute-lekua-ikus-entzunezkoetan-legez\/","title":{"rendered":"Hizkuntza gutxituek badute lekua ikus-entzunezkoetan, legez"},"content":{"rendered":"<p lang=\"eu\">Urriaren 28an estreinatuko da Warner etxearen &#8220;<a href=\"http:\/\/www.eitb.eus\/eu\/kultura\/zinema\/bideoak\/osoa\/3468756\/bideoa-pan-film-luzea-euskarara-bikoizten-ari-dira\/\">Pan sekulako bidaian<\/a>&#8221; filma. Nobedadea, euskaraz ere estreinatuko dela. Aldi berean estreinatuko da EAEko hizkuntza ofizial bietan bikoiztuta.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Pan | official trailer #3 Adventure! (2015) Hugh Jackman\" width=\"640\" height=\"360\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/TQMqvG4t3Mo?start=104&#038;feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<h5>Iturria: <em><span class=\"qualified-channel-title ellipsized has-badge\"><span class=\"qualified-channel-title-wrapper\"><span class=\"qualified-channel-title-text\" dir=\"ltr\">moviemaniacsDE<\/span><\/span><\/span><\/em><\/h5>\n<p>Katalunian 2010etik (20\/2010 legea, uztailaren 7koa) derrigorrezkoa da bikoiztutako edo azpititulatutako filmeen erdiak katalanez ere itzultzea. Gurean ez dago era horretako araudirik. Are, filmak euskaratzeko azken albistea Jaurlaritzak Canal+ telebista pribatuarekin sinatu zuen akordioa izan zen. <a href=\"https:\/\/twitter.com\/sustatu\">@sustatu<\/a>-n irakurri genuen, joan zen azaroan, <a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1416319962\">\u201cEusko Jaurlaritzak Canal+-ekin sinatutako akordioari esker, urtero 100 filmi euskarazko azpitituluak\u201d<\/a> jarriko dizkiotela. Jaurlaritzak 191.250 euroko inbertsioa egin zuen akordio horrekin. Canal + ordainpeko telebista denez, \u201ckate pribatuak azpititulu hauek sortzeko beharrezkoak diren medioak jartzen ditu eta hauek ustiatzeko urtebeteko eskubidea dauka. Urtebete hau pasata, Eusko Jaurlaritzarenak izango dira azpititulu hauek\u201d.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Filmak euskaraz bikoiztuta ala azpitituluekin eman beharko liratekeen eztabaida ez da berria. Eta, nire asmoa ez da horretara mugatzea. Hala ere, badira Europa aldean, hizkuntza ofizialaz gainera hizkuntza gutxituren bat ere badaukaten herrialdeetan, ikus-entzunezkoak zein hizkuntzatara itzuli behar diren arautzen duten legeak (Kataluniako <a href=\"https:\/\/www.plataforma-llengua.cat\">Plataforma per la Llengua<\/a>k 2010ean egin zuen <a href=\"http:\/\/www.plataforma-llengua.cat\/media\/assets\/1538\/Estudi_cinema_des09.pdf\">ikerketa<\/a> lan batetik ateratako informazioa da jarraian datorrena).<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Eslobakia<\/strong>n, 1995eko legea onartu zenetik, 12 urtetik beherako umeendako diren atzerriko filmak eslobakierara bikoizten dira; gainerakoan, filmak ez dira bikoizten, azpititulatu egiten dira. Gainera, txekieraren kasuan ere aintzat hartzen da badagoela herritarren zati bat txekieraz aritzen dena eta, salbuespen modura, hura ere kontuan izango dela.<\/li>\n<li><strong>Lituania<\/strong>ko hizkuntza legea ere 1995ekoa da. Han ere ikus-entzunezko lanak azpititulatu egiten dira lituanieraz.<\/li>\n<li>Urte berekoa da ere <strong>Estonia<\/strong>ko ikus-entzunezkoen hizkuntza erabilera arautzen duen legea. Ikus-entzunezko oro estonierara egoki itzulitako testuekin eskaini behar direla dio legeak; hau da, azpitituluekin.<\/li>\n<li><strong>Letonia<\/strong>n 1999an onartu zuten hizkuntza legea. Kasu honetan, filmak bikoiztuta, of ahotsa gehituta edo jatorrizko hizkuntzan direnean letonierako azpitituluekin eskaini behar direla arautu zen.<\/li>\n<li><strong>Eslobenia<\/strong>n, 2004tik indarrean dagoen legearen arabera, atzerriko filmak azpititulatuta eskaini behar dira eslobenieraz.<\/li>\n<li><strong>Suitza<\/strong>n lau hizkuntza ofizial daudenez, italiera, frantsesa, alemaniera eta romania, 2001ean onartutako kultura eta zine ekoizpenen legeak arautzen du hizkuntza aniztasuna. Filmak nazio hizkuntza baten baino gehiagotan eskaini behar direla dio. Eta hori bermatze aldera, film bat erakutsi aurretik, erakutsiko den hizkuntza guztietan emateko eskubideak izan behar direla adierazten da. Hartara, aldiberean, hainbat hizkuntza bertsio izatea bermatzen da.<\/li>\n<li><strong>Finaldia<\/strong>n, finlandiera eta suediera dira hizkuntza ofizialak. Zinearen Finlandiako Federakundeari dagokio bermatzea atzerriko hizkuntzetan erakusten diren filmak herrialdeko hizkuntza ofizialetan azpititulatua emango direla. Are, kopia bat baino gehiago erakusten den kasuetan bi hizkuntza ofizialetan azpititulatzen direla bermatzea dagokio.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><span lang=\"eu\">Q<\/span><\/strong><span lang=\"eu\"><strong>uebec<\/strong>en f<\/span><span lang=\"eu\">rantsesa bada ere hizkuntza ofizial bakarra, ingelesa ere oso zabalduta egonik, aintzat hartzen da pelikulak atzerriko hizkuntzetan ere erakustea zine aretoetan; baldin eta, bermatzen bada frantsesez ere eskainiko direla. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"eu\">K<\/span><span lang=\"eu\">ataluniako Hizkuntzaren Plataformak egindako ikerketa lanean azaltzen d<\/span><span lang=\"eu\">enez, arrazoi historikoak tarteko, espainiar estatua<\/span><span lang=\"eu\">n,<\/span><span lang=\"eu\"> eta ondorioz baita Katalunian ere, \u201cbikoizketa elebakar-gaztelaniazkoren aldeko errotze sendoa mantetzen da\u201d, <\/span><span lang=\"eu\">hein hain baten,<\/span><span lang=\"eu\"> <a href=\"http:\/\/cvc.cervantes.es\/lengua\/anuario\/anuario_03\/galan\/p03.htm\">Frankismoan<\/a> indarrean jarri zen legearen erruz: \u201c<\/span>Queda prohibida la proyecci\u00f3n cinematogr\u00e1fica en otro idioma que no sea el espa\u00f1ol (\u2026) El doblaje deber\u00e1 realizarse en estudios espa\u00f1oles que radiquen en territorio nacional y por personal espa\u00f1ol<span lang=\"eu\">\u201d (1941eko apirilaren 23ko <\/span><span lang=\"eu\">arauaren<\/span><span lang=\"eu\"> 8. artikulua). <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"eu\">I<\/span><span lang=\"eu\">talian eta Alemanian ere, diktadura garaian, nazio hizkuntzaren aldeko politika sutsuak egin ziren. Kasu horietan ere bikoizketa da atzerriko hizkuntzen filmeak emateko erabiltzen den politika. <\/span><span lang=\"eu\">Baina, badira demokraziarako trantsizio horretan, erregimen totalitarioen menpe egon ziren hainbat herrialde, euren nazio hizkuntza berrezartzeko neurriak hartu zituztenak, hala nola, aipatutakoa Estonia, Letonia eta Lituania (gorago aipatu bezala).<\/span><\/p>\n<p>Hori bakarrik ez, Finlandia, esaterako, finlandieraz azpititulatzen bada ere, <strong>umeentzako filmak bikoiztu<\/strong> egiten dira eta suedieraz ere hitz egiten den guneetan, hizkuntza bietan ematen dira pelikulak: finlandieraz eta suedieraz.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.slashgear.com\/netflix-now-available-in-sweden-denmark-norway-and-finland-19252816\/\">Netflix <\/a>konpainiak ere iragarri zuen bere egunean politika hori, Suedia, Danimarka, Noruega eta Finlandian lanean hasiko zela esan zuenean, 2012an (<a class=\"ProfileHeaderCard-screennameLink u-linkComplex js-nav\" href=\"https:\/\/twitter.com\/urtziurruti\">@<span class=\"u-linkComplex-target\">urtziurruti-ren bidez).<\/span><\/a><\/p>\n<p>Ikus-entzunezkoen sektorean, zine eta telebista aintzat hartuz, egiten den hizkuntza politikaren inguruan bada 2009an kaleratutako beste lan interesgarri bat, Media Consulting Group-ek egindakoa, Europar Batasunak hala eskatuta. Azpitituluen erabileraren inguruko inkerketa da (hurrengo taulan laburpena).<\/p>\n<div id=\"attachment_1259\" style=\"width: 683px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2015\/09\/blogerako-taula2.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1259\" class=\"wp-image-1259 size-full\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2015\/09\/blogerako-taula2.png\" alt=\"blogerako-taula\" width=\"673\" height=\"571\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2015\/09\/blogerako-taula2.png 673w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2015\/09\/blogerako-taula2-300x255.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 673px) 100vw, 673px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1259\" class=\"wp-caption-text\">Iturria: https:\/\/www.plataforma-llengua.cat\/media\/upload\/pdf\/assets\/1587\/Resum_estudi_cinema-en.pdf#page=1&amp;zoom=auto,-202,169<\/p><\/div>\n<p>Belgikan, frantses komunitatearentzako filmak frantsesera bikoizten dira, Frantzian dagoen ohiturari jarraituz. Aldiz, alemanieraz berba egiten den errejioetan azpitituluak erabiltzen dira alemanieraz eta elebiduna den Bruselako errejioan bi hizkuntzatan dira azpitituluak. Azkenik, Suitzan, italiera eta frantsesera egiten den kantoietan, bikoizketa egiten da hizkuntza horietara; alemaniera, italiera eta romanieraz egiten den kantoian, aldiz, alemanieraz azpititulatzen da eta italieraz bikoiztu.<\/p>\n<p><strong>Digitalizazioa<\/strong><\/p>\n<p>Aipatutako txostena telebistaren digitalizazioaren aurretik egindakoa da. Kontuan izanik, indarrean dauden legeek ez dutela azpitituluak erabiltzeko inolako trabarik jartzen, pentsatzekoa da, herrialde bakoitzak berezko duen nazio-hizkuntzaren alde hartzen dituen neurriez harago, gainerako hizkuntzen erabilerak geroz eta bide luzeagoa izan dezaketela. Eta, neurri berean, euskaraz ekoitzitako ikus-entzunezkoek ere merkatua eta audientzia hazteko aukerak ere nabarmen zabal daitezkeela.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urriaren 28an estreinatuko da Warner etxearen &#8220;Pan sekulako bidaian&#8221; filma. Nobedadea, euskaraz ere estreinatuko dela. Aldi berean estreinatuko da EAEko hizkuntza ofizial bietan bikoiztuta. Iturria: moviemaniacsDE Katalunian 2010etik (20\/2010 legea, uztailaren 7koa) derrigorrezkoa da bikoiztutako edo azpititulatutako filmeen erdiak katalanez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/09\/15\/hizkuntza-gutxituek-badute-lekua-ikus-entzunezkoetan-legez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[517],"tags":[],"class_list":["post-1256","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hizkuntza-irisgarritasuna"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1256","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1256"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1256\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1263,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1256\/revisions\/1263"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1256"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1256"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1256"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}