{"id":114,"date":"2008-11-30T11:12:41","date_gmt":"2008-11-30T11:12:41","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/karneta-beharrean-mobila-eskatu-didate"},"modified":"2008-11-30T11:12:41","modified_gmt":"2008-11-30T11:12:41","slug":"karneta-ez-ekarri-telefono-mugikorra-itzuliko-zara-eta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/11\/30\/karneta-ez-ekarri-telefono-mugikorra-itzuliko-zara-eta\/","title":{"rendered":"Karneta? Ez, ekarri telefono mugikorra, itzuliko zara-eta"},"content":{"rendered":"<p>Joseba Azkarraga Justizia eta Lan sailburua ez zen Confebasken urteurren ekitaldian egon, &#8220;Errege Etxeak nortasun agiria ematera &#8220;behartu&#8221; zuelako (<a href=\"http:\/\/www.berria.info\/albisteak\/30540\/Joseba_Azkarraga_ez_da_joan_Espainiako_erregeak_parte_hartu_duen_ekitaldira.htm\">Berria<\/a>).<br \/>Baina ez dakit ba nortasun agiri &#8220;nazional&#8221; horri garrantzi gehiegi ez ote dion eman Azkarraga jaunak. Herenegun gasolindegian gertatu zitzaidanagatik diot. Gasoila ordaintzera joan, txartelarekin, eta akatsa ematen zuenez, dirua ateratzera joango nintzela esan nion gasolidengikoari. &#8220;Karneta-edo utziko dizut, nahi baduzu&#8221;. &#8220;Karneta? Ez, ez. Utzidazu mobila&#8221;. &#8220;Mobila?&#8221;. &#8220;Bai, karnetaren bila etorriko ote zaren ez dakit, baina mobilaren bila ziur naiz itzuliko zarena&#8221;.<br \/>Goizeko 8ak jo barik ziren, eta ez nuen harekin eztabaidatzeko batere gogorik izan; ezta erreakzionatzeko ere, &#8220;ez daukat mobilik&#8221; esatea ere ez zitzaidan okurritu. <br \/>Hortaz, telefono mugikorra han laga eta kutxazain batera joan nitzen. Dirua atera, gasolindegira itzuli, dirutan ordaindu eta nire telefonoa errekuperatu nuen.<br \/>Gernikatik Gasteizera bidea hartu nuen segituan, eta orduan gogoratu nintzen Azkarragaren eta Errege etxearen arteko hartaz; alegia, karneta eskatu ziotelako ez zela Confebasken 25. urteurren ekitaldira joan &#8220;gure&#8221; lan sailburua. Tira, izango zen bada Espainiako erregea ere gonbidatuta egon zelako, pentsatzen dut, ze, gasolindegikoek ere ez dituzte jada NANak nahi!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joseba Azkarraga Justizia eta Lan sailburua ez zen Confebasken urteurren ekitaldian egon, &#8220;Errege Etxeak nortasun agiria ematera &#8220;behartu&#8221; zuelako (Berria).Baina ez dakit ba nortasun agiri &#8220;nazional&#8221; horri garrantzi gehiegi ez ote dion eman Azkarraga jaunak. Herenegun gasolindegian gertatu zitzaidanagatik diot. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/11\/30\/karneta-ez-ekarri-telefono-mugikorra-itzuliko-zara-eta\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[48],"class_list":["post-114","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bitxikeriak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/114","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=114"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/114\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=114"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=114"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=114"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}