{"id":1095,"date":"2015-02-19T20:09:08","date_gmt":"2015-02-19T19:09:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=1095"},"modified":"2015-03-16T11:49:07","modified_gmt":"2015-03-16T10:49:07","slug":"ninos-mutantes","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/02\/19\/ninos-mutantes\/","title":{"rendered":"Ni\u00f1os Mutantes, Granada gogoan Bilbon"},"content":{"rendered":"<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Ni\u00f1os Mutantes, Bilbo\" width=\"640\" height=\"360\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/3K2Eqy8zZH8?list=UU6X0pwDohK_3OAYaiAMnjlw\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>2015eko nire lehenengo zuzenekoa izan zen <a href=\"http:\/\/www.nmutantes.com\/\">Ni\u00f1os Mutantes<\/a> taldeak Bilboko <strong>Back Stage<\/strong> aretoan eskainitakoa. Areto horretan ere lehenengoz egon nintzen egun horretan. Bai, egia da, lehenago, <strong>Congreso<\/strong> zenean izana nintzela, baina harrezkero urte batzuk pasa dira! Are, ez dut uste, aretoak era horretan jarraitu izan balu, joango nintzenik atzera. Han ere bazegoen garai bateko Plentziako <strong>Nix<\/strong> aretoagatik esaten zenetik zerbait, alegia, <strong>Cabarceno<\/strong> itxura hartzen hasia zela.<\/p>\n<p>Kontua da gaur <a href=\"http:\/\/ctxt.es\/\"><strong>Ctxt <\/strong><\/a>digitalean Granadari eta Alhambrari eta inguru hari buruzko artikulu eder bat irakurri diodala <a href=\"http:\/\/ctxt.es\/es\/20150219\/culturas\/369\/Granada-el-coraz%C3%B3n-manda-La-ciudad-media.htm\">Manuel Mateo Perez<\/a>i eta gogoratu dudala Granadakoak direla Ni\u00f1os Mutantekoak ere.<\/p>\n<p>Nire pop zaletasuna sustatzen nabil aspaldian eta horrela ezagutu ditut baita Granadakoak (nire lehengusuak Facebooken elkarbanatuta; bera ere granainoa da-ta!). Urte batzuk daramazkite hango eta besteko taula gainetan (1994tik). Niretzako, ordea, euren lehenengo zuzenekoa izan zen Bilbokoa eta, aldi berean, 2015eko urte musikala hasteko modua ere bai. Ze, aizue, &#8216;Esto es lo que hay&#8217;! Hain justu euren showa hasteko erabili zuten abestia:)<\/p>\n<p>&#8216;El pasado&#8217; disko berriari errepaso labur bat egiten hasi ziren. Aipatutako &#8216;Esto es lo que hay&#8217;, &#8216;Hermana m\u00eda&#8217;, &#8216;El circo&#8217;, &#8216;Santo Domingo&#8217; eta &#8216;Robot&#8217; jo zituzten, lehenagoko kanta ezagunei ekin aurretik. Ondoren etorri zen 2012ko &#8216;Hundir la flota&#8217; eta O-o-o-ooooo! errepika gogoraerreza. &#8220;A los capullos de vuestros jefes\u201d esaten hasi zuten segidan, \u201ca no ser que en Granada y en Bilbao las costumbres sean otras!\u201d: &#8216;La puerta&#8217; abestu aurretik. Diskoari izena eman zion &#8216;Naufragos ere jo zuten jarraian eta dozena bat abesti gehiago, gutxienez, kontzertua amaitu aurretik.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Ni\u00f1os Mutantes, Bilbo, Back Stage aretoa\" width=\"640\" height=\"360\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/m-IU_5D-LvE?list=UU6X0pwDohK_3OAYaiAMnjlw\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Tartean, gitarra espainolarekin bakarrik ere aritu ziren taldekide nagusi biak (Juan Alberto Mart\u00ednez abeslari eta kantuen egilea eta Andr\u00e9s L\u00f3pez gitarra jotzailea) eta une batez aretoan garai bateko diskoteka giroz jantzi zen &#8216;Te favorece tanto estar callada&#8217; (2008) abestiarekin.<\/p>\n<p>Amaitzeko, nola ez, abestirik ezagunenetako bat aukeratu zuten: &#8216;Errante&#8217;, 2010eko diskoan bildutakoa eta #mutante guztiei eskainia.<\/p>\n<p>Aurretik, jakina, &#8216;Todo va a cambiar&#8217; ere jo zuten; hau ez dakit @goioarana-ren omenez izan zen ala ez:)<\/p>\n<p>https:\/\/twitter.com\/goioarana\/status\/560181358493196289<\/p>\n<p>Dena delakoa, Granadak eta Alhambrak betidanik eragin dutela nigan halako zer berezi bat. Hainbeste aldiz izan naiz han, familia bisitatzen eta txoko eder haietatik ibiltzen. Eta, bai, nostalgiko jarrita, zergatik ez, Alhambraren ur jausi eta iturriek eragiten dituzten soinu zoragarriak gogoratu ditut, han bizi izan ziren haiek izan zuten patua alde batera utzita, onarekin geratuz.<\/p>\n<p>Bide batez, kontzertuan jo zituzten kantuetako batzurekin <a href=\"https:\/\/open.spotify.com\/user\/marijodeo\/playlist\/0w4NqZGu6EFZWWY4k5zuJb\">Spotify<\/a>n zerrenda osatu dut, gustuko duenarentzat:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/open.spotify.com\/user\/marijodeo\/playlist\/0w4NqZGu6EFZWWY4k5zuJb\">https:\/\/open.spotify.com\/user\/marijodeo\/playlist\/0w4NqZGu6EFZWWY4k5zuJb<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2015eko nire lehenengo zuzenekoa izan zen Ni\u00f1os Mutantes taldeak Bilboko Back Stage aretoan eskainitakoa. Areto horretan ere lehenengoz egon nintzen egun horretan. Bai, egia da, lehenago, Congreso zenean izana nintzela, baina harrezkero urte batzuk pasa dira! Are, ez dut uste, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/02\/19\/ninos-mutantes\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[476],"tags":[378,385,178,11,487],"class_list":["post-1095","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kultur-ikuskizunak","tag-alhambra","tag-granada","tag-kontzertua","tag-musika","tag-nninos-mutantes"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1095","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1095"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1095\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1144,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1095\/revisions\/1144"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1095"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1095"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1095"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}