{"id":926,"date":"2016-11-14T23:27:01","date_gmt":"2016-11-14T22:27:01","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=926"},"modified":"2016-11-14T23:27:01","modified_gmt":"2016-11-14T22:27:01","slug":"tokikom-jardunaldiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2016\/11\/14\/tokikom-jardunaldiak\/","title":{"rendered":"Tokikom Jardunaldiak"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Tokikomek antolatutako jardunaldietan izan naiz, eta \u00a0duela pare bat urteko lagunak, ahazten ez direnak, agurtzeaz gain, erakundeak eta mugimenduak \u00a0bizirik, ekintzaile eta sortzaile jarraitzen duela baieztatu ahal izan dut. Lagun (lankidetasuna gainditzen dutenak) asko agurtu ditut. Ez ditut denen \u00a0izenak zerrendatuko ez nukeelako amaituko, baina hiru aipatuko ditut, ze arraio: Alaitz, Joxe ata Urko (Jarri zeuek zeuen izenak nahi duzuen urrenkeran) hain zuzen, lanean \u00a0jo eta ke, eta ondo, jarraitzen dutela erakutsi dutelako.<\/p>\n<p>Jardunaldia oso interesagarria iruditu zait teoriatik eta hodeietako abstrazkzioetatik ihesik proposamen zehatzetara jaitsi eta eredu arrakastatsuak ezagutzeko aukera eskaini dizkigulako goizean zehar.<\/p>\n<p>Baita Toikikom sariak ezagutzekoa ere. A ze poza eman didan izen batzuk entzutea eta gertuko lagunen lan batzuk sarituak izan direla ikustea. Batzuk ez dira oso sarizale eta horrela agertu dira ekitaldian. \u00a0Nik beti defendatu izan dut lan onek aitortza bat jaso behar dutela; publikoarena bai, baina gertukoena, lankideena, erakundeena, zuzendariena\u2026 ere bai.<\/p>\n<p>Sariketa kontua oso amerikanoa ei da etaTrumpen sasoi hauetan inoiz baino arrikutsuagoa, baina \u00a0sari hauek ahalbidetzen dute, aitortzaz aparte, kalitatearen korpus bat eratzen joatea. Urteen poderioz eta adituen aholku eta erabakien indarrez, askotan aipatu baina zer den definitu hahi ez dugun kalitate magiko horren ezaugarriak mugatuaz joateko aukera izan dezakegu. Errepikatu behar dut lau sarietatik bik zirrara berezi\u00a0 bat eragin didatela. Eurak badakite.<\/p>\n<p>Hitzaldien artean, Francesc Fabregasek publizitateaz\u00a0 egin duenean aurkitu dut nire ispilua. Gurean (zilegi izan bekio erretiratu bati posesiboa erabiltzea) agertzen diren \u00a0arazo guztiak errepikatu ditu diagnostikoa egiterakoan: Banan bana. Ez ditut aipatuko han ginen\u00a0 Tokikomkideok (Tokikomkideek eta ohiek zehaztu beharko nuke) inork baino hobeto ezagutzen ditugulako, eta ez dugulako zertan \u00a0gure akatsak behin eta berriz errepikatzen ibili beharrik. Baina ponenteari \u00a0kafe orduan esan diodan bezala, diagnostikoarekin bat, baina diagnostikoarekin batera banatzen dira euren eta gure bideak: Eurak gai izan dira publizitate salmentak arrakastatsuki \u00a0handitu era kurba esponentzial baten bidez marrazteko, eta guk berriz, nire denboran behintzat, \u00a0aireportua uzteko gai ez den hegazkinak bezala pistatik urrutiratu ezinik \u00a0jarraitzen dugu; edo genuen. Esperantza dut, beste batzuk jauzi hori egiteko gai izan badira gu ere izango garela. Ikasteko astebete euren etxean eman beharko genukeela \u00a0esaten ere ausartu naiz.<\/p>\n<p>Makina bat hitzaldi labur ere izan ditugu. Betelanik ez. Zehatzak eta sakonak. Eta tokiko hedabide asko. Mugimendua bizirik, sekula baino biziago dagoen adierazle.<\/p>\n<p>Dena gustatu zaidala ere ezin esan, baina irudi baikorrarekin geratzea nahiago dut jardunaldiak asko \u00a0izan duelako onetik eta gutxi txarretik.<\/p>\n<p>Gaur ikusi duguna mugimenduaren bizitasunaren eta konpromisoaren argazkia bada, asko aurreratu dugu. Segi bide horretatik eta hurrengoan gogoratu Imserson ez gauden erretiratuez.<\/p>\n<p>Abisau sikiera!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Tokikomek antolatutako jardunaldietan izan naiz, eta \u00a0duela pare bat urteko lagunak, ahazten ez direnak, agurtzeaz gain, erakundeak eta mugimenduak \u00a0bizirik, ekintzaile eta sortzaile jarraitzen duela baieztatu ahal izan dut. Lagun (lankidetasuna gainditzen dutenak) asko agurtu ditut. Ez ditut denen \u00a0izenak zerrendatuko ez nukeelako amaituko, baina hiru aipatuko ditut, ze arraio: Alaitz, Joxe ata Urko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[14],"tags":[],"class_list":["post-926","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-komunikabideak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/926","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=926"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/926\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":927,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/926\/revisions\/927"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=926"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=926"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=926"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}