{"id":908,"date":"2016-03-09T17:30:25","date_gmt":"2016-03-09T16:30:25","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=908"},"modified":"2016-03-09T17:30:25","modified_gmt":"2016-03-09T16:30:25","slug":"ren-egunak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2016\/03\/09\/ren-egunak\/","title":{"rendered":"(r)en egunak."},"content":{"rendered":"<p>Ez dakit urtean zehar zerbait ospatzeko edo aldarrikatzeko \u00a0eguna ez den egun librerik geratuko ote den. Denak ez dira berdinak, ezta dituzten helburuen zilegitasunak. Adibide gisa, ezin dira maila berean jarri otsailaren 29a, matxoaren 8a edo martxoaren 19a, martxoaren inguruan \u00a0ditugun hiru ospakizun-egunak, \u00a0ezta dituzten helburuak.<\/p>\n<p>Aurten, otsailaren 29an (egun arraroa)\u00a0 ospatu dugu gaixotasun arraroen (<em>ez arruntak <\/em>erabiltzea nahiago dute bateon batzuk) nazioarteko eguna. Zoriaren hatz erakusleak seinalatutako pertsonen eta familien egoerak, tamalgarriak batzuetan, baztertuak besteetan, jakin minez eta lastimaz begiratuak gehienetan, \u00a0baina beti gaixotasun arraroa jasaten duen sendiko kidearen \u00a0aldeko borrokan murgilduta,\u00a0 jakin arazteko edo lau haizetara zabaltzeko eguna da otsailaren 29a. Beharrezkoa gure inguruan gertatzen diren egoera desberdinak ezagutu\u00a0 eta gaixotasun arraroak dituzten \u00a0pertsonekin egun batez sikiera \u00a0enpatizatzeko.<\/p>\n<p>Aste bete eskasera emakumearen eguna etorri zitzaigun, lilatoi eta ohi denez mila iritzi artikulu eta guzti. Zoritxarrez oraindik ere ospatzeko eguna, munduaren erdiari, \u00a0toki \u00a0askotan, gutxieneko\u00a0 eskubide guztiak ukatzen zaizkion bitartean, eta beste toki askotan, oraindik ere, gurasoak alabei etxerako bueltan kontuz ibiltzeko, edo behin ilunduz gero bakarrik ez etortzeko esan beharra\u00a0 duten bitartean, edota nagusiagoak izanik plaza zabal bat gauaz gurutzatzen ausartu ez eta taxia hartu beharra duten emakumeak dauden bitartean. Emakumearen diskriminazioaz eta dituen aurpegi guztiez hitz egin da aste honetan eta ez dut gauza berririk gehitzeko, pertsona guztiek eskubide berberen subjektu &#8211; legezko eta benetako- izan behar dutela baino.<\/p>\n<p>Laster, aitaren eguna iritsiko zaigu. Udaberria hasi bezperatan, ospatzen da martxoaren 19an\u00a0\u00a0 Jesusen aita putatibo izateko ohorea izan zuen Done Joseren omenez. Katolikoen ospakizun eguna beharko lukeena, merkatarien, saltzaile eta kate handien, aita putatiboaren semeak tenplutik airean kaleratu omen zituen berberen \u00a0negozio eguna bihurtu zaigu.<\/p>\n<p>Hirutik bi beharrezko ditugu oraindik. \u00a0Bat soberan ateratzen zait. \u00a0Asmatu zein ezabatuko nukeen \u00a0egutegitik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dakit urtean zehar zerbait ospatzeko edo aldarrikatzeko \u00a0eguna ez den egun librerik geratuko ote den. Denak ez dira berdinak, ezta dituzten helburuen zilegitasunak. Adibide gisa, ezin dira maila berean jarri otsailaren 29a, matxoaren 8a edo martxoaren 19a, martxoaren inguruan \u00a0ditugun hiru ospakizun-egunak, \u00a0ezta dituzten helburuak. Aurten, otsailaren 29an (egun arraroa)\u00a0 ospatu dugu gaixotasun arraroen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-908","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/908","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=908"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/908\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":912,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/908\/revisions\/912"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=908"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=908"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=908"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}