{"id":904,"date":"2016-02-23T23:13:29","date_gmt":"2016-02-23T22:13:29","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=904"},"modified":"2016-02-23T23:13:29","modified_gmt":"2016-02-23T22:13:29","slug":"euskaltelen-gehiegikeria-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2016\/02\/23\/euskaltelen-gehiegikeria-bat\/","title":{"rendered":"Euskaltelen gehiegikeria bat."},"content":{"rendered":"<p>Ekonomiako irakasleentzat monopolio kasuetan ematen diren arriskuak ikasleei azaltzeko balio dezakeen adibide bat dut esku artean. Seguru asko telefoniako beste operadora\u00a0 batzuenak ez dira eredugarriagoak izango, baina bakoitzak ezagutzen duenetik hasi beharra dauka salaketa hauek egiten, bereak bakarrik ezer gutxirako balioko duela jakitun izanik,\u00a0 baina bezero asebete batek bere hornitzaileei buruz bost laguni hitz egiten dien bitartean, gustura ez dagoenak hogeita bosti kontatzen diola dioen esaerari jarraiki eta bere esanahia frogatu nahiz.<\/p>\n<p>Etxebizitzaz aldatu naiz, eta urtarrilaren 13an Euskaletelek egiten zidan eskaintza onartu nuen etxe berrirako. Lekualdatze lanetan nenbilenez lehengo etxeko internet zerbitzuak mantentzea erabaki nuen harik eta berria abian izan arte. Urtarrilaren 18an jarri zidaten\u00a0 eta 18an bertan deitu nuen 1717ra. 1, 2 eta ahal dakit zenbat\u00a0 digito hainbat aldiz sakatu ondoren, azkenik, nire arazoari irtenbidea aurkitzeko egokia izan zitekeen pertsonarengana iritsi nintzen. Etxebizitzaz aldatu nintzela eta lehengoan nituen zerbitzuen baja egin \u00a0nahi nuela esan nionean, berak, ez neukala ezer egin beharrik, tramite hori automatikoa zelako; \u00a0etxe batetik bestera pasatzerakoan lehengoko baja automatikoa zela alegia. Nik seguru ote zegoen, eta berak baietz. Ez ote zidaten gero bietakoa pasatuko hurrengo fakturan, eta ezetz, lasai egoteko. Bada horretan utzi nuen gaia beste ezer egin gabe Euskalteletik (kasu honetan ezingo digute esan Euskaltel ez dela bere \u201ciritziemaileek\u201d\u00a0 esandakoen erantzule) entzundakoaz \u00a0lasai asko, patxadan, etxe berriaren abantailez gozatuz<\/p>\n<p>Otsaila hasieran iritsi zen faktura berria helbide zaharrera. Egun batzuk beranduago jaso nuen, eta\u00a0 ustez, gutxi gora behera 30-40 \u20ac inguru izan behar zena, 71,03\u20acko faktura bihurtuta zetorren. Hori ondorioztatzen nuen\u00a0 ulertzerik ez zegoen faktura baten azken lerrotik, eta baieztapen gisa kopuru hori\u00a0 kargatu zidatelako nire kontuan.<\/p>\n<p>Berriro 1717ra deitu eta faktura ez nuela \u00a0ulertzen. Bi\u00a0 telofono finko \u00a0eta bi internet sare nituela eta biei zegokiela kopuruak telefonoz beste aldean zegoen neskatxak.\u00a0 Bizi nintzen etxe zaharreko \u00a0maizter berriak berea alta \u00a0emana zuenez, Euskaltelekin honek ere, bi internet sare eta bi finko zeuzkan erabilgarri, bat neuk ordaintzekoa.<\/p>\n<p>Nik orduan baja eskatu nuela urtarrilaren 18an telefono dei batez, eta operadora batek erantzun zidala ezer egin\u00a0 beharrik ez nuela baja automatikoa zelako. Deiak grabatzen dituztenez, froga-bidea bazuela esan nion.<\/p>\n<p>Berak ezetz; baja eskatu eta izenpetu beharra nuela bestela ez zela balekoa.<\/p>\n<p>Nik berriz, ez nintzela euren errakuntzen erantzule eta ez\u00a0 nituela zertan ezagutu euren barne prozesu guztiak. Operadora batek esaten bazidan utzitako etxeko elementuen baja automatikoa zela berrian alta ematerakoan, kasu egin behar niola eta horrela jokatu nuela inuzente, lasaitasun\u00a0 osoz.<\/p>\n<p>Erreklamazio bat jartzeko orduan.\u00a0 Erreklamazioa jarri nuen pentsatuaz nire argudioak kontuan hartuko zituztela. Gizagaixo!<\/p>\n<p>Bada ez. Ez azalpenik, ez ezer. Ez da kontuan hartu eta kitto.<\/p>\n<p>Ordurako erreziboa itzulita, jakin barik bizi naizen auzora ez dela \u00a0Euskaltel ez den beste operadorarik iristen (hori esan didate kontsultatu ditudan bi operadoreek), eta monopolio egoera honetan \u00a0nahi duen guztia egiteko aukera duela. \u00a0Baita bezeroa egurtu nahi badu ere.<\/p>\n<p>Atzo iritsi zitzaidan (Etxe berrira) martxoaren 6ko muga-egunez faktura ordaintzeko agindua, horrela egin ezean zerbitzu guztiak epe desberdinetan kenduko zizkidatela esanaz. \u00a0Gau erdirako Internet eta sakelekotik deitzeko aukerak moztuta neuzkan. Ez dut uste aukera askorik geratzen zaizkidanik auzora beste operadorarik ez datorren bitartean, baina martxoaren 6ra arte daukat Euskaltelek horrelakoetan nola jokatzen duen jakiteko. Hori bai, azkenean ordaintzea erabakitzen badut, edo ordaindu beharrean baldin banago, hurrengo egunetik hasita, multinazional izan nahi duen eta multiprobintziala ozta-ozta den enpresa harro honen zerbitzu barik nola bizi naitekeen pentsatzen hasteko izango da. Adioa gertuago izango da dagoeneko ohitzen hasia bainaiz.\u00a0 (jarraituko da).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekonomiako irakasleentzat monopolio kasuetan ematen diren arriskuak ikasleei azaltzeko balio dezakeen adibide bat dut esku artean. Seguru asko telefoniako beste operadora\u00a0 batzuenak ez dira eredugarriagoak izango, baina bakoitzak ezagutzen duenetik hasi beharra dauka salaketa hauek egiten, bereak bakarrik ezer gutxirako balioko duela jakitun izanik,\u00a0 baina bezero asebete batek bere hornitzaileei buruz bost laguni hitz egiten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-904","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/904","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=904"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/904\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":905,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/904\/revisions\/905"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=904"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=904"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=904"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}