{"id":865,"date":"2015-09-30T15:42:47","date_gmt":"2015-09-30T14:42:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=865"},"modified":"2015-09-30T15:42:47","modified_gmt":"2015-09-30T14:42:47","slug":"badakizu-zein-den-nire-bigarren-hizkuntzaren-izen-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2015\/09\/30\/badakizu-zein-den-nire-bigarren-hizkuntzaren-izen-berria\/","title":{"rendered":"Badakizu zein den nire bigarren hizkuntzaren izen berria?"},"content":{"rendered":"<p>Matarranyan izan gara joan den astean lagun baten gomendioei jarraiki. Merezi du. Olibondoek marraztutako orografia ikusgarri bat aurkituko duzu: mendiak eta\u00a0 arroilak oinez ibili nahi izanez gero, eta\u00a0 hirigintza eta arkitektura ikuspegietatik begiratuz gero balio ikaragarriak eskaintzen dituzten herri zaindu, garbi eta apainduak. Iberoen eta mairuen aztarnak, Kalatrabako ordenakoenekin batera\u00a0 historiako orri ahaztuei\u00a0 begiratu bat eman nahi badiezu.<\/p>\n<p>Eguraldia lagun, azkar joan zaizkit bidaiarako hartutako\u00a0 egun gutxiak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3619.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-869\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3619.jpg\" alt=\"El Pissarral deitutako arroila\" width=\"389\" height=\"292\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3619.jpg 1023w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3619-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 389px) 100vw, 389px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Herri guztien artean Queretes (Cretas gazteleraz) aukeratu dugu ostatu hartzeko. Herri txiki, zaindu eta dotore honetako kale eta dendetan katalanez hitz egiten dute bertako biztanleek nagusiki. Euren ohiko hizkuntza da eta iparraldean aragoiera entzuten ez bada ere, hemen katalana\u00a0 entzungo duzu barra-barra.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3655.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-870\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3655.jpg\" alt=\"Queretes (Cretas)\" width=\"387\" height=\"290\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3655.jpg 1023w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/IMG_3655-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 387px) 100vw, 387px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Aragoin hiru hizkuntzak diraute bizirik oraindik: gaztelera, aragoiera eta katalana.\u00a0 Hizkuntza aniztasun honi erantzun bat eman nahian edo, Aurreko legealdian, Aragoiko PPko Gobernuak \u00a0 hizkuntza gutxituak arautzeko lege berria onartu zuen 2013an. Lege honek 2009an onartutakoa baliogabetzen zuen. <a href=\"http:\/\/noticias.juridicas.com\/base_datos\/CCAA\/ar-l10-2009.html\">2009ko Legeak<\/a> espresuki onartzen zituen katalanera eta aragoiera Aragoiko hizkuntza legez eta babesa eta sustapen neurriak eskaintzen zizkien, baina antza, hizkuntzen izenak\u00a0 PPren gustuko izan ez eta begira nola deitzen dituen <a href=\"http:\/\/noticias.juridicas.com\/base_datos\/CCAA\/505945-l-3-2013-de-9-may-ca-aragon-uso-proteccion-y-promocion-de-las-lenguas-y.html\">Lege berriko<\/a> 5. artikuluak:<\/p>\n<p>a) Una zona de utilizaci\u00f3n hist\u00f3rica predominante de la <em>Lengua Aragonesa Propia de las Areas Pirenaica Y Prepirenaica<\/em> de la Comunidad Aut\u00f3noma, con sus modalidades ling\u00fc\u00edsticas.<br \/>\nb) Una zona de utilizaci\u00f3n hist\u00f3rica predominante de la <em>Lengua Aragonesa Propia del Area Oriental<\/em> de la Comunidad Aut\u00f3noma, con sus modalidades ling\u00fc\u00edsticas.<\/p>\n<p>Txantxa eta iseka zaleek\u00a0 ez zuten denbora asko behar izan bi hizkuntzei akronimo bidez deitzeko. <em>Lapapyp<\/em> Piriniotan hitz egiten den hizkuntzari eta <em>Lapao<\/em> Aragoiko ekialdean erabiltzen denari.<\/p>\n<p>Bateon batek aurrerago joan nahi izan du eta\u00a0 gaztelerarentzat ere akronimo berria\u00a0 asmatu du: Lapolla (Lengua Aragonesa Propia de Otros Lindos Lugares de Aragon). Bere hedapena ondoko mapan ikus daiteke.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/330_1367947020lapolla.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-867\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/330_1367947020lapolla.jpg\" alt=\"Aragoiko hizkuntzen mapa\" width=\"188\" height=\"291\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/330_1367947020lapolla.jpg 330w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2015\/09\/330_1367947020lapolla-194x300.jpg 194w\" sizes=\"auto, (max-width: 188px) 100vw, 188px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bada batekin eta bestearekin hitz eginaz konturatu naiz, lapolla eta nire bigarren hizkuntza (orain arte gaztelera deitzen nuena), euskaraz egiten ez dudanean erabiltzen dudan hori hain\u00a0 zuzen, hizkuntza bera direla. Harrigarria benetan.<\/p>\n<p>Hala ere, aurrerantzean ere gaztelera deitzen jarraituko dut. Izen dotoreagoa iruditzen zait lapolla baino.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Matarranyan izan gara joan den astean lagun baten gomendioei jarraiki. Merezi du. Olibondoek marraztutako orografia ikusgarri bat aurkituko duzu: mendiak eta\u00a0 arroilak oinez ibili nahi izanez gero, eta\u00a0 hirigintza eta arkitektura ikuspegietatik begiratuz gero balio ikaragarriak eskaintzen dituzten herri zaindu, garbi eta apainduak. Iberoen eta mairuen aztarnak, Kalatrabako ordenakoenekin batera\u00a0 historiako orri ahaztuei\u00a0 begiratu bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[11,6],"tags":[],"class_list":["post-865","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kultura","category-politika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/865","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=865"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/865\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":872,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/865\/revisions\/872"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=865"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=865"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=865"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}