{"id":834,"date":"2015-07-30T17:13:54","date_gmt":"2015-07-30T16:13:54","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=834"},"modified":"2015-07-30T17:13:54","modified_gmt":"2015-07-30T16:13:54","slug":"irizarrek-eman-du-zeresana","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2015\/07\/30\/irizarrek-eman-du-zeresana\/","title":{"rendered":"Irizarrek eman du zeresana."},"content":{"rendered":"<p>Fitxaje ona egin du Markel Olanoren Gobernuak Hizkuntzen Berdintasunerako Zuzendari Nagusi Mikel Irizar izendatzean. Izendapenarekin batera bere lan profilaren berri eman digute hedabideek, euskarazko elkarte eta medioen alorrean egindako lan mardula barne.<br \/>\nBaina Irizarrek baditu horrelako postu baterako aipatu gabe geratu diren baina ezinbestekoak diren hainbat dohain. Elkarrekin lan egin izanagatik uste dut batzuk ezagutzen ditudala, eta ohikoa ez bada ere, azaltzen ausartuko naiz inori kalte egiten ez diodalakoan.<br \/>\nHasteko, ez dauka militantzia edo zaletasun politiko ezagunik, eta hori ona da hizkuntzen berdintasunerako bidean aurkituko dituen buruhauste eta korapiloak askatzen joateko. Are gehiago, joera politiko eta lurralde guztietako euskaltzale guztiekin ondo konpontzeko abilezia izan du eta horrek bere alde egiten du.<br \/>\nIrizar baikor mugagabea da. Infinitua hobe esanda. Guztia beltz ikusten duzunean ere daltonikoa zarela konbentzituko zaituen horietarikoa. Ilun ikusten duzun hori berde edo urdin argia dela ikus arazi eta abian jarriko zaituen horietarikoa. Existitzen ez dena ere ebidentzia bihurtuko dizun fededun laikoa.<br \/>\nEzerezaren metaketatik emaitzarik positiboena atera daitekeela frogatu, eta inguruko guztiak lanean jarriko dituen langileburua. Unea iritsita ez du zalantzarik izango lehen ilaran jartzeko txiro desesperatuen brigada antolatu eta martxan jartzen denean.<br \/>\nNekaezina, ordurik gabeko jardule (goizeko 4etan ordenagailuaren aurrean jarri eta emailak idatzi eta bidaltzen aritzeko gai), eta bokaziozko saltzaile.<br \/>\nNola ulertu aurreko dohain guztiak gabe Arrasate Press, Goiena edo Tokikom bezalako proiektuetan buru-belarri sartu eta aurrera eraman izana? Ez bakarka noski, baina bere ekarpen kementsu eta baliotsua ezinbestean behar izan duten egitasmoak guztiak.<br \/>\nArazo bat ikusten diot, eta da postua lau urterako dela. Berak badaki zergatik diodan hau. Baina tira! goi mailako kirolariek bezala, esprinter izatetik fondokoa izatera pasatzeko ariketa espezifikoak eginaz gaindituko dituk hau eta parean jartzen zaizkian arazoak.<br \/>\nAnimo Mikel. Badakik maiseatzaileak ere izango dituala, baina ekin lanari, lau urte barru oraindik ere urruti ikusiko dugun berdintasunetik gertuxeago egon gaitezen.<br \/>\nHik oparitutakoetatik geratzen zaidan txakolin botila bakarra sartu dut hozkailuan izendapena ospatzeko. Iritsiko da husteko unea.<br \/>\nOharra: Inork ez beza pentsa botila horiek hau idaztearen truke jaso ditudanik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fitxaje ona egin du Markel Olanoren Gobernuak Hizkuntzen Berdintasunerako Zuzendari Nagusi Mikel Irizar izendatzean. Izendapenarekin batera bere lan profilaren berri eman digute hedabideek, euskarazko elkarte eta medioen alorrean egindako lan mardula barne. Baina Irizarrek baditu horrelako postu baterako aipatu gabe geratu diren baina ezinbestekoak diren hainbat dohain. Elkarrekin lan egin izanagatik uste dut batzuk ezagutzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"class_list":["post-834","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=834"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":835,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834\/revisions\/835"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=834"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=834"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=834"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}