{"id":793,"date":"2015-06-05T15:39:06","date_gmt":"2015-06-05T14:39:06","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=793"},"modified":"2015-06-05T15:39:06","modified_gmt":"2015-06-05T14:39:06","slug":"animo-guztiak-nire-lankide-ohiei","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2015\/06\/05\/animo-guztiak-nire-lankide-ohiei\/","title":{"rendered":"Animo guztiak nire lankide ohiei."},"content":{"rendered":"<p>Gabaz eta inork ikusi gabe ematen dute iritzia inork ez dezan jakin eurak izan direla. Agian oraindik ez dute jakin libre dela Goienari buruz edo beste hainbat gairi buruzko iritzia libreki ematea. Internetez nahi izanez gero, Goienako zuzendariari gutun bat idatziaz&#8230;<br \/>\nUrte batzuk eman ditut Goienako zuzendaritzan eta betik entzun izan diet EAJkoei Ezker Abertzalearen alde egiten dugula, eta hauei EAJren alde ari garela lanean. Ofizio guztiak dituzte euren arriskuak eta kazetaritzarena hau da. Futboleko entrenatzailea baino zorrotzago begiratu ohi gaituzte eta entrenatzaileen kasuan bezala, ezagutza ezak ematen duen ausardiatik sortutako kritikak entzun behar izaten ditugu behin eta berriro. Okerrak ere egiten ditugu noski; nahi baino gehiagotan.\u00a0Normaltzat \u00a0 jotzen dut lan publiko eta sentibera bat egiten dugun heinean, eta jakin izan dugu kritikak jasotzen, eztabaidatzen,\u00a0\u00a0zuzentzen&#8230; Hala uste dut.<br \/>\nBaina gabaz spraya eskuan paretak margotzen ari denak ez du oraindik jakin kritika horiek publikoan egin ditzakeela edo okerragoa dena ez dauka gaitasunik kritika horiek idatziz eta egun argiz egiteko. Arazo larriak ditu.<br \/>\nNire gogoetak eta kritikak ez\u00a0du geratu nahi Goienarekin gertatu den honetan. Uste dut Martxelo Otamendiri entzun niola, erdal hedabideek ez zutela enpatiarik\u00a0eduki Egunkariaren itxierarekin, baina izan zitekeela guk ere ez genuelako izan erdal hedabideekin beren kazetari eta langileak erailtzen zituztenean. Eta badirudi bide beretik jarraitzen dugula. Asaldatu egiten gaitu gabaz bateon batek idaztea Goienako zuzendaritza PNVkoa dela (ez da pekatu edo gauza larria PNVkoa izatea, baina onartu behar dugu ez dela dela egokia ere\u00a0hedabide sozial bateko zuzendaritza alderdi batekin lerrokatuta egotea. Esan behar dut ere \u00a0Goienan egin ditudan 10 urte pasatxoetan ez dudala sekula jakin nire lankideek zer boto ematen zuten), baina onetsi egiten dugu era anonimoan gure herri batzuetan DVkoren aurka egiten diren pintaketa eta kartelak.<br \/>\nGoienaren aurka gabaz eta anonimotasunez idaztea edota beste hedabide baten aurka baldintza berberetan egitea larritasun bereko ekintzak dira: prentsa\u00a0eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoak.<br \/>\nGuztia kritikatu daiteke eta kritikatu behar da, baina\u00a0inteligentziaren argipean eta ez saguzaharraren ilunpetik.<\/p>\n<p>Urte asko dira, hamarkadak, ez dudala egunkari horren alerik erosten. Ezta etxetik kanpo aukera bakarra dudanean ere.\u00a0Eduki baditugu \u00a0DVren ildoa eta jokamoldeak kritikatzeko arrazoiak. Egin dezagun argitasunekin eta ez anonimotasunetik.<\/p>\n<p>Animo guztiak nire lankide ohiei eta hobetuaz hobetuaz geroz eta hobeak izan daitezela euren lanean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gabaz eta inork ikusi gabe ematen dute iritzia inork ez dezan jakin eurak izan direla. Agian oraindik ez dute jakin libre dela Goienari buruz edo beste hainbat gairi buruzko iritzia libreki ematea. Internetez nahi izanez gero, Goienako zuzendariari gutun bat idatziaz&#8230; Urte batzuk eman ditut Goienako zuzendaritzan eta betik entzun izan diet EAJkoei Ezker Abertzalearen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-793","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/793","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=793"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/793\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":800,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/793\/revisions\/800"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=793"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=793"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=793"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}