{"id":678,"date":"2014-12-31T21:33:33","date_gmt":"2014-12-31T20:33:33","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=678"},"modified":"2014-12-31T21:33:33","modified_gmt":"2014-12-31T20:33:33","slug":"2014a-joan-da-gora-2015a","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/12\/31\/2014a-joan-da-gora-2015a\/","title":{"rendered":"2014a joan da, gora 2015a"},"content":{"rendered":"<p>Urtea behar den moduan amaitzea ohitura zaharra da. Besterik da norberarentzat zer den behar den moduan amaitzea. Nahi beste aukera daude baina sarri, gure aurrean agertzen direnak oso mugatuak dira. Aurreko urteko bera eta duela bost urtekoa. Errepikatzen badira ez dira hain txarrak izango.<br \/>\nUrtea oroitzerakoan sentiberatasuna nagusitzen zaigu adin batekoei. Beti dago orainaren mugak gaindituta oroitzapenaren larreetara bazkatzera pasa denik. Aurten ama, lagun mina dira; baina alaitasunak eta bizipozak nagusi izaten jarraitu behar dute eguratsak eskaintzen dizkigun egunsenti hauek bizi izateko gai garen bitartean.<br \/>\nUrtea amaieran Carmina Buranaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Berezia, elkarlanean (auzolanean?) egina, Bergaratik eta Arrasatetik etorritako kantariekin eta Donostia edo ahal dakit nondik etorritako perkusionista eta piano jotzaileekin (bat o\u00f1atiarra). Ez dut kontzertu bikain horren albisterik inon irakurri. Pilotalekua beteta 120 musikari oholtzan, sarrera guztiak dezente lehenago agortuta, errepika ezina izan zen. Ikusleen artean eskualdeko herrietatik eta kanpotik etorritakoak. Bergarakoak, Arrasatekoak edo Donostiakoak ikusi nituen. Orkestrarik gabe pianoz eta perkusioz lagundutako kontzertua izateak, areagotu egiten zuen soinuaren handitasuna.<br \/>\nAkats bat. Pilotalekuak ez dira bakarlarientzat toki erosoak. Lan bikaina egin arre, emaitza ez zen azken ilaretara iristen. Baina pilotalekua dugu eta ez da gutxi,onartu behar baitugu ezinezkoa dela \u00a0gure tamainako herri batean 500 ikusle eta oholtzan 120 lagun hartuko dituen egoitzarik edo antzokirik izatea.<br \/>\nGanbara Abesbatzak Goiena.eus-en eskegi duen zati honekin <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=-plMZBkuNDA\">agurtu nahi zaituztet <\/a>eta urte berri aberatsa opa lerro hauek irakurtzeko pazientzia izan duzuen guztiei, eta baita irakurri ez dutenei. Ez ondasunetan zaila izango delako, baina bai maitasunean, adiskidetasunean, aisialdi eta osasunean.<\/p>\n<p>Pirinioetatik, \u00a0kopa bat eskuan, urte berrian sartzeko ordu \u00a0gutxi falta direla,\u00a0TOPA 2015a aurrekoa baino hobea izan dadin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtea behar den moduan amaitzea ohitura zaharra da. Besterik da norberarentzat zer den behar den moduan amaitzea. Nahi beste aukera daude baina sarri, gure aurrean agertzen direnak oso mugatuak dira. Aurreko urteko bera eta duela bost urtekoa. Errepikatzen badira ez dira hain txarrak izango. Urtea oroitzerakoan sentiberatasuna nagusitzen zaigu adin batekoei. Beti dago orainaren mugak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-678","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/678","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=678"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/678\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":681,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/678\/revisions\/681"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=678"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=678"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=678"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}