{"id":569,"date":"2014-09-22T22:03:35","date_gmt":"2014-09-22T21:03:35","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=569"},"modified":"2014-09-22T22:03:35","modified_gmt":"2014-09-22T21:03:35","slug":"alonatik-tolosara-begira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/09\/22\/alonatik-tolosara-begira\/","title":{"rendered":"Alo\u00f1atik Tolosara begira."},"content":{"rendered":"<p>Hain gurea den euri horrek ari du goiz honetan. Leiho guztiak zabaldu ditut umeltasunak eta freskotasunak etxeko zirrikitu guztiak bete ditzaten.<\/p>\n<p>Atzo ez. Atzo eguraldi bikaina izan genuen eta zure etxekoekin Alo\u00f1ara igo ginen berriro zurekin egoteko.\u00a0 Lehen bi belaunaldi ginenak orain hiru. Ume txikienak bizkarrean hartu, eta gora lehenago bezala. Ez zen diskurtsorik edo hitz\u00a0 ponposorik egon. Ez genuen mendian plakarik edo oroitarririk jarri. Ez zenituen onartuko. Bihotzean eta gogoan eramaten dena ez dago zertan harri edo burdin bihurtuta mendi puntan utzi. Bekatutxo bakar bat egin genuen, autoz Duru azpiko aparkalekuraino joatea. Oinez ere ez dakiten txikiak egonda ulertuko duzula ziur nago. Argazkia ere egon zen unea betik gogoan izan dezagun. Gero saldak, txistorrak\u2026 badakizu!<\/p>\n<p>Etxera iritsi eta bakardadean lehengo argazkiei begiratzeari ekin nion. Irudietan agertzen ziren\u00a0 beste batzuk era joanak direla gogoratu nintzen: I\u00f1aki, Juan Luis\u2026 Dozena erdi bat bazarete bide hori goizegi hartutakoak. Batzuk istripuz, bateon bat bere borondatez eta beste batzuk zu bezala \u00a0gaixotasunak jota.<\/p>\n<p>Mahlerren <i>Das Lier von der Erde<\/i> (Lurraren kanta) jarri nuen musika aparailuan. Badakit zuri gehiago gustatzen zitzaizula opera, baina niri konposizio honen azken zatia (<i>Adioa<\/i>) ikaragarria iruditzen zait. Zirraragarria. Barreneraino sartu eta negar malkoak kanpora jaurtitzen dizkizun horietakoa. Dramatikoa.<\/p>\n<p>Argazkiak ikusten urte askoko pasadizoak datozkit. Munia, seme-alabekin Perdidokoa, Gavarnieko paretan ur jauziaren azpian busti busti eginda,\u00a0 herriko umeekin antolatzen genituen\u00a0 irteerak, eta nola ez, Gipuzkoako haurren ibilaldia antolatu genuenekoa, biok Alo\u00f1ako puntan\u00a0 geundela ekaitza hasi, eta txingorra, elurra eta oinaztuen menpean irratia hartu eta haur guztiak Durutik Arantzazura zuzenean jaitsi zitezela agindua eman behar izan \u00a0genuenekoa. Eta beste asko: Aralarko 14 ordu zuk hain maitatuak\u2026<\/p>\n<p>Oroitzapenak utzi eta<i> Adio<\/i> horren zati bat itzuli nahi izan dizut. Mahlerrek txinatar poeta bati kendu omen zion eta nik berari. <i>Adioa<\/i>ren Hasiera eta amaierako bertsoak dira soilik. Badakizu nire ingelesa \u00a0oso eskasa dela, baina esanahia gorde dudala uste dut. Gustatuko zaizkizu.<\/p>\n<p>Eguzkia mendi ostean ezkutatu da.<br \/>\nArratsaldeak ibarrak estali ditu<br \/>\nfreskotasunez beteko itzalekin.<\/p>\n<p>Begira! ilargiak zilarrezko itsasontzi bat dirudi<br \/>\nZeruko laku \u00a0urdinaren gainean.<br \/>\nPinu beltzen atzealdean haize zirraragarri bat\u00a0 sumatzen dut!<br \/>\nKantari, errekastoak iluntasuna zeharkatzen du<br \/>\neta loreek kolorea galtzen dute ilunabarraren argitasunean.<br \/>\nLurra\u00a0 lo datza eta eztiki \u00a0hartzen du arnasa.<\/p>\n<p>Desira guztiak amets bihurtu dira.<br \/>\nJende nekatua etxerantz ari da itzultzen,<br \/>\nahaztutako zoriona eta iragandako gaztetasuna<br \/>\nametsetan aurkitzera!<\/p>\n<p>Txoriak loak hartzen ditu euren abarretatik eskegita.<br \/>\nMundua lo geratzen ari da.<br \/>\nHaize leuna freskoa da nire pinuen itzaletan.<br \/>\nHan naiz ni nire lagunaren zain;<br \/>\nAzken agurra emateko.<\/p>\n<p>\u2026<\/p>\n<p>\u2026<\/p>\n<p>Nire aberrirantz abiatuko naiz, nire etxera.<br \/>\nEz naiz gehiago galduko erbestean.<br \/>\nNire bihotza lasai dago bere orduaren zain!<\/p>\n<p>Nonahi lur maitea loratuko da udaberrian<br \/>\neta berdatuko da berriro!<br \/>\nNonahi eta betiko, urrutiko zeruertzek urdin egingo dute dirdira.<\/p>\n<p>Betiko\u2026 betiko\u2026<\/p>\n<p>A! Errealak uno dos galdu zuen\u00a0 atzo. No hay manera Andoni!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hain gurea den euri horrek ari du goiz honetan. Leiho guztiak zabaldu ditut umeltasunak eta freskotasunak etxeko zirrikitu guztiak bete ditzaten. Atzo ez. Atzo eguraldi bikaina izan genuen eta zure etxekoekin Alo\u00f1ara igo ginen berriro zurekin egoteko.\u00a0 Lehen bi belaunaldi ginenak orain hiru. Ume txikienak bizkarrean hartu, eta gora lehenago bezala. Ez zen diskurtsorik edo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-569","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=569"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":570,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569\/revisions\/570"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=569"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}