{"id":549,"date":"2014-09-04T10:07:00","date_gmt":"2014-09-04T09:07:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=549"},"modified":"2014-09-04T10:09:31","modified_gmt":"2014-09-04T09:09:31","slug":"asiako-liztorra-zubillagan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/09\/04\/asiako-liztorra-zubillagan\/","title":{"rendered":"Asiako liztorra Zubillagan"},"content":{"rendered":"<p>Duela hamar bat egun Joan nintzen nire erlak nola zeuden ikustera. Uda arraro samarra egin du eta banuen kezka txiki bat. Kezka disgusto bihurtu zen erlauntza baten ataka parean Asiako liztor madarikatua hegan ikusi nuenean. Airean geldi antzean, zentimetro gutxi batzuetan ezker-eskuin, gora eta behera mugituaz irten edo sartzen ari ziren erlak harrapatu nahian.<\/p>\n<p>Zetorrena harrapatu ezin eta bigarren bati egiten zioen eraso. Hau ere ezin harrapatu, eta atakari begira geratzen zen ateratzen ari zena harrapatzerik ba ote zuen. Kale berriro. Baina halako batean bati heldu, zuhaitz baten abar batera igo, eta hegazti harrapakari bat bailitzan geratzen zen, edo erlea jaten, edota erlea hilda zegoela ikusi arte gorpua bere umeei jaten emateko. Bat batean beste liztor bat, eta hirugarren bat beste erlauntza baten parean. Hura amorrua!<\/p>\n<p>Tranpak ikusi, eta berriztatu beharra zutela konturatu \u00a0nintzen. Hurrengo egunean jarri nituen berriro, baina alperrik. Don Simon ardo zuria eta Calsberg garagardoaren nahasketa azukretua ez dute gustuko antza. Liztor hauek nahiago erle-okela. Mutur finak benetan. Gauza ote dira ardo on bat eta Don Simon bereizteko?<\/p>\n<p>Inguruetan ibili nintzen liztor-habiaren bila, baina inguruko zuhaitzak hostozabalak direnez, haritz, haltz, sagarrondo\u2026 ezin izan nuen aurkitu.<\/p>\n<div id=\"attachment_550\" style=\"width: 650px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122341.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-550\" class=\"size-large wp-image-550\" alt=\"Liztorra lauki artean erlak harrapatzen\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122341-1024x613.jpg\" width=\"640\" height=\"383\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122341-1024x613.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122341-300x179.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122341.jpg 1708w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-550\" class=\"wp-caption-text\">Liztorra lauki artean erlak harrapatzen<\/p><\/div>\n<p>Martitzenean (irailaren 2an) joan nintzen erleek aurtengo udaberrian \u00a0egindako eztia biltzera (lapurtzera). Han zebiltzan liztorrok oraindik. Unea (erlak aztoratu eta ehunka ateratzen dira erlauntza eta laukietatik) ederki aprobetxatzen saiatu ziren. Lanak amaitu eta erreka bazterretako zuhaitzetan ibili nintzen habi bila. Platano, intxaurrondo, haltz, guztiak hostozabalak. Ezin izan nuen ezer ikusi. Bistan dago Zubillagan Asiar liztorren kabi bat dagoela baina ezin jakin non.<\/p>\n<p>Inork habia ikusiko balu abisua eman beza mesedez O\u00f1atiko udaletxean.<\/p>\n<div id=\"attachment_551\" style=\"width: 650px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122705-2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-551\" class=\"size-large wp-image-551\" alt=\"Telefonoak onak dira hitz egiteko\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122705-2-1024x614.jpg\" width=\"640\" height=\"383\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122705-2-1024x614.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/09\/20140902_122705-2-300x180.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-551\" class=\"wp-caption-text\">Telefonoarekin egindako argazkia.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela hamar bat egun Joan nintzen nire erlak nola zeuden ikustera. Uda arraro samarra egin du eta banuen kezka txiki bat. Kezka disgusto bihurtu zen erlauntza baten ataka parean Asiako liztor madarikatua hegan ikusi nuenean. Airean geldi antzean, zentimetro gutxi batzuetan ezker-eskuin, gora eta behera mugituaz irten edo sartzen ari ziren erlak harrapatu nahian. Zetorrena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[13],"tags":[],"class_list":["post-549","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ingurugiroa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/549","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=549"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/549\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":554,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/549\/revisions\/554"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=549"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=549"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=549"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}