{"id":539,"date":"2014-08-31T22:45:31","date_gmt":"2014-08-31T21:45:31","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=539"},"modified":"2014-08-31T22:45:59","modified_gmt":"2014-08-31T21:45:59","slug":"539","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/08\/31\/539\/","title":{"rendered":"Faja de Pelayn Ordesan."},"content":{"rendered":"<p>Abuztuaren hogeita bederatziko goizeko zazpi eta erdiak dira Biescasen, eta gure ordu-eremuko herri guztietan noski. Arrapataka <em>Faja de Pelay<\/em>ko ibiladia egitea erabaki dut. Gosaldu, Torlara joan, eta goizeko 8:45eko autobusa hartuta Ordesarantz abiatu naiz.\u00a0 Gaur Taupametro ez dator nirekin. Etxean geratzea erabaki du. Ez omen ditu inprobisazioak gustuko, eta ez da kontua nahi ez duena etortzera derrigortzea. Giroa ilun dago eta euria dago iragarrita. Hamar lagun goaz autobusean. Mendizale finak lehenago joango ziren eta turista alperren ordua ez da oraindik iritsi.<\/p>\n<p><em>Faja de Pelay<\/em> Ordesako hego paretan dago eta 1.900 m. inguruko altueran doan bide erraza eta ikusgarria da. Soasoko zirkotik edota Ordesako aparkalekutik har daiteke norabide batean edo bestean. Desnibela bera izan arren,\u00a0 Ordesako aparkalekutik hartuta gogorragoa dirudi zuzen zuzenean igotzen delako. Bera aukeratu dut, aparkalekutik miradoreraino daramana <em>Senda de los Cazadores<\/em>en gora.<\/p>\n<div id=\"attachment_541\" style=\"width: 258px\" class=\"wp-caption alignright\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_092753.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-541\" class=\"wp-image-541 \" alt=\"Senda de los Cazadoreseko zorua.\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_092753-614x1024.jpg\" width=\"248\" height=\"414\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_092753-614x1024.jpg 614w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_092753-180x300.jpg 180w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_092753.jpg 1536w\" sizes=\"auto, (max-width: 248px) 100vw, 248px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-541\" class=\"wp-caption-text\">Senda de los Cazadores<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hasieran orbelak geruza samur batez estaltzen du bide estua. Gora joan ahala, eta pinu eta izeiek pagoen tokia hartzen duten heinean, hartxintxar bihurtzen da bidea, baina ez da horregatik eginezin bihurtzen; erosoa izaten jarraitzen du. Lau tanta erori dira; zerbait gehiago datorren seinalea ote? ez du ematen. Gorantz jarraitzea erabakitzen dut eta\u00a0 gaindi ezina dirudien harkaitz bat ikusten dut parez pare. Bideak sigi-saga, batean ezker eta bestean eskuin eginaz gainditzen du gaindiezina dirudiena. Ordu eta erdian <em>Calcilarruego<\/em>ko (hau izena) miradorean nago.<\/p>\n<dl id=\"attachment_542\">\n<dt><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_105916.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"Edelweissak\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_105916-1024x614.jpg\" width=\"384\" height=\"230\" \/><\/a><\/dt>\n<dd>Edelweissak Faja de Pelayn<\/dd>\n<\/dl>\n<p>Hamar eta erdiak dira. Cotatueroko zirkoari, izen bereko ur-jauziari eta<em> Cascoa<\/em>ri begiratu bat eman, fruitu lehor batzuk jan, eta Soasoko zirkorantz abiatzen naiz. Garbitu du. Oraingoz ez dugu euririk izango. Rododendroak eta edelweissak dira nagusi bide bazterretan. Zoragarri behar du honek ekaina-uztailean rododendroen lora gorriez mozorrotuta.<\/p>\n<div id=\"attachment_544\" style=\"width: 415px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_120338.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-544\" class=\" wp-image-544\" alt=\"Monte perdido sutan\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_120338-1024x614.jpg\" width=\"405\" height=\"242\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_120338-1024x614.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/20140829_120338-300x180.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 405px) 100vw, 405px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-544\" class=\"wp-caption-text\">Monte perdido sutan<\/p><\/div>\n<dl id=\"attachment_542\">\n<dt>Soasoko zirkora iritsi eta nola ez, <em>Cola de Caballo<\/em> deitutako ur-jauziaren ondoan egingo dut hamarretakoa. Hamabi eta erdiak dira eta merezitako atsedena hartzen dut. Oinak ur hotzetan freskatzen ipini, presa barik eguzkiaren izpiekin lehortzen utzi, eta ordu batetan Ordesa ibarreko bidea jaisten hasten naiz.\u00a0 Tabernan\u00a0 zerbeza bat hartzen dudan bitartean bidea kontrako norabidean Andoni lagunarekin eta seme-alabekin egin genuenekoa datorkit gogora; ez da errepikatuko zoritxarrez. Autobusa iristen da. Hirurak dira.<\/dt>\n<\/dl>\n<p>Biescasen naiz, eta komuneko eta dutxako kontuak egin ondoren Coetzee-ren <em>Jesusen haurtzaroa<\/em> liburua amaitzera jarri naiz. Nobel saridun guztien lan guztiak ez dira bikainak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abuztuaren hogeita bederatziko goizeko zazpi eta erdiak dira Biescasen, eta gure ordu-eremuko herri guztietan noski. Arrapataka Faja de Pelayko ibiladia egitea erabaki dut. Gosaldu, Torlara joan, eta goizeko 8:45eko autobusa hartuta Ordesarantz abiatu naiz.\u00a0 Gaur Taupametro ez dator nirekin. Etxean geratzea erabaki du. Ez omen ditu inprobisazioak gustuko, eta ez da kontua nahi ez duena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[13,4,1],"tags":[],"class_list":["post-539","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ingurugiroa","category-kirola","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/539","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=539"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/539\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":548,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/539\/revisions\/548"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=539"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=539"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=539"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}