{"id":527,"date":"2014-08-27T17:38:53","date_gmt":"2014-08-27T16:38:53","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=527"},"modified":"2014-11-09T10:59:25","modified_gmt":"2014-11-09T09:59:25","slug":"taupametro-bularrean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/08\/27\/taupametro-bularrean\/","title":{"rendered":"Taupametro bularrean."},"content":{"rendered":"<p>Nire pultsometroari Taupametro\u00a0 deitzea erabaki dut. Elhuyar hiztegiak dio gaztelerazko <i>pulsometro<\/i> hitza pultsometro dela euskaraz; <i>pulso<\/i>ari berriz pultso edo taupadak, baina <i>marcapasos<\/i>ari \u00a0taupada-markagailu. Bada nire pultsometroa Taupametro deituko da gaurtik aurrera. San Inazio egunean oparitu zidaten (ez dakite ondo zer egin duten), eta abuztuaren 16ko itzulia, Wallon aterpetxetik Panticosarakoa, gogorra izan zitekeelakoan (Ezta\u00a0 Isa?) bularrean jarri nuen irten aurretik.<\/p>\n<p>Goizeko zazpi eta erdiak ziren Arratilleko Ibarretik izen bereko lepora igotzeari ekin genionean. Polita bidea eta ezuste atsegina aurrez ezagutzen ez genuen parajea hau. Granitoa, ura, pinuak eta belarra proportzio justuan. Gora igo ahala eskisto gehiago eta berde gutxiago. \u00a0Izen bera daramaten bi lakuak igaro, eta lepoan ginen goizeko 10etan.<\/p>\n<div id=\"attachment_528\" style=\"width: 509px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1032-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-528\" class=\" wp-image-528\" alt=\"Arratilleko ibarreko bista bat\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1032-1.jpg\" width=\"499\" height=\"373\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-528\" class=\"wp-caption-text\">Arratilleko ibarreko bista bat<\/p><\/div>\n<p>Begi bistan ikus daitekeenagatik bakarrik merezi du honaino igotzeak. Vignemale alde batera, bestera Grand Arratilleko \u00a0(azkenik ez dakit Arratille ala Aratille den bietara idazten baitute) tontorra, Arako Ibarra oinpean\u2026 Zoragarria. Eguraldia fresko samarra sasoirako, goizeko hamarrak zirela kontuan izanda ere.<\/p>\n<div id=\"attachment_529\" style=\"width: 510px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1039-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-529\" class=\" wp-image-529\" alt=\"Arako ibarra Arratilleko lepotik\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1039-1.jpg\" width=\"500\" height=\"374\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1039-1.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1039-1-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-529\" class=\"wp-caption-text\">Arako ibarra Arratilleko lepotik<\/p><\/div>\n<p>Brazatotik itzuli ala Bramatuerotik egitea genituen bi aukerak. Bide batetik zein bestetik egin zailena geratzen zitzaigun. Eguna amaitu baino dezente lehenago frogatu genuenez bide luzeena eta gogorrena aukeratu genuen (nuen): Bramatueroko harri-mortua. Arratilleko lepotik behera, Batanseko txabolara jaitsi gabe izen bereko goi-lakura igotzea lortu genuen bidea pixka bat laburtuz. Letreroko malkar ezatsegin eta gorrotagarria genuen parez pare.<\/p>\n<div id=\"attachment_530\" style=\"width: 509px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1046-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-530\" class=\" wp-image-530\" alt=\"Letrero lepoko igoera nazkagarria.\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1046-1.jpg\" width=\"499\" height=\"373\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1046-1.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1046-1-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 499px) 100vw, 499px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-530\" class=\"wp-caption-text\">Letrero lepoko igoera nazkagarria.<\/p><\/div>\n<p>Taupametrok agindutako guztietan geratuz lortu genuen gainera iristea. Jaitsiera eroso bat baino ez zitzaigun geratzen. Ustez.<\/p>\n<p>Seguru asko azkarrago egingo \u00a0genuen geratzen zitzaiguna \u00a0\u00a0Letreroko Ibonetik Bramatuero goiko ibonera pasatzerakoan bidea galdu izan ez bagenu. \u00a0GR-11 bezala iragarrita dago bidea, baina ez duzu GRen \u00a0orientazio marka zuri-gorririk aurkituko, harripilak han hemenka baizik. Behin bidea berriro aurkituta joan eta\u00a0 joan eta joan, egun amaiera arte.<\/p>\n<div id=\"attachment_532\" style=\"width: 510px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1056-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-532\" class=\" wp-image-532\" alt=\"Bramatueroko goi ibona Latrerotik\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1056-1.jpg\" width=\"500\" height=\"374\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1056-1.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1056-1-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-532\" class=\"wp-caption-text\">Bramatueroko goi ibona Letrerotik, Infiernoak ezkerrean.<\/p><\/div>\n<p>Guztira 11 ordu et 35 minutu dio Taupametrok. Isak dio 12 izan zirela. Datu gehiago ere eman zizkidan Taupametrok: Minutuko taupaden maximoa \u00a0138 (pi-pi egiten du horra iristerakoan eta geratzeko agintzen dit; tira pixka bat lehenxeago), taupaden batezbestekoa egunean zehar 99, Ibilaldian erabilitako denbora 11 ordu eta 35 minutu (eztabaidak eztabaida), eta xahututako kaloria kopurua, 4.242 kilokaloria. To!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nire pultsometroari Taupametro\u00a0 deitzea erabaki dut. Elhuyar hiztegiak dio gaztelerazko pulsometro hitza pultsometro dela euskaraz; pulsoari berriz pultso edo taupadak, baina marcapasosari \u00a0taupada-markagailu. Bada nire pultsometroa Taupametro deituko da gaurtik aurrera. San Inazio egunean oparitu zidaten (ez dakite ondo zer egin duten), eta abuztuaren 16ko itzulia, Wallon aterpetxetik Panticosarakoa, gogorra izan zitekeelakoan (Ezta\u00a0 Isa?) bularrean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[13,4],"tags":[],"class_list":["post-527","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ingurugiroa","category-kirola"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/527","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=527"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/527\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":597,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/527\/revisions\/597"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=527"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=527"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=527"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}