{"id":522,"date":"2014-08-22T22:52:31","date_gmt":"2014-08-22T21:52:31","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=522"},"modified":"2014-08-22T22:52:54","modified_gmt":"2014-08-22T21:52:54","slug":"refuge-wallon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/08\/22\/refuge-wallon\/","title":{"rendered":"Refuge Wallon."},"content":{"rendered":"<p>Wallon aterpetxea mitikotzat har daitekeen horietarikoa da. Kaserna bat dirudi. 1909 urtean inauguratua, ez ditu berrikuntza asko jaso antza denez. Ez ditu aterpetxe berriei eskatzen dizkiegun erosotasunak, ez dutxarik, ez ur berorik, eta\u00a0 lau edo sei lagunentzako gela komundunen ordez, dortoir luze batzuk ditu\u00a0 zapaipean. Bestelako logelak balin\u00a0 baditu ez ditugu ezagutu. Aterpetxeak 120\u00a0 lagunentzat du tokia eta zazpietan afaldu ondoren auzokoaren lozurrunkak entzuteko arriskuarekin zakoratuko zara, edo agian, zeu izango zara\u00a0 ondokoaren belarriak zeure marruekin eztituko dituena. Aukeran\u2026<\/p>\n<div id=\"attachment_521\" style=\"width: 328px\" class=\"wp-caption alignright\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1022.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-521\" class=\"wp-image-521  \" alt=\"Wallon aterpetxea\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1022.jpg\" width=\"318\" height=\"238\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1022.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1022-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 318px) 100vw, 318px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-521\" class=\"wp-caption-text\">Wallon aterpetxea<\/p><\/div>\n<p>Hala ere mitikoa da. Horregatik egin nahi izan diogu bisita bat aurtengo udan. Pantikosatik abiatu ginen abuztuaren 15ean, eta Batxima\u00f1a, Pecicoko lakuak \u00a0eta Marcadauko lepoa gaindituta, \u00a0sei ordu inguruko ibilbidearen ondoren bertan ginen. Aterpea Marcadau haran zoragarriaren erdi inguruan dago, oihana amaitu eta larreak hasten diren gunean. Nahi izanez gero Pont d\u00b4Espagnetik ere badauka sarrera.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/fr.wikipedia.org\/wiki\/Vall%C3%A9e_de_Cauterets#Pr.C3.A9histoire_et_Antiquit.C3.A9ttp:\/\/\">Tumulo bat<\/a> izan behar duena\u00a0 ikusi dugu glaziar-zirkuaren erdian. Ez dago seinaleztatuta, artzaintza desagertuaz doan\u00a0 heinean artzain kulturak utzitako arrastoak ere ahaztea komeni dela esanaz bezala. Bost ardi baino ez ditugu zenbatu zirkoa ixten duten malkarretan belar finenak harri artean mihazkatuaz, beheko larreetako eskubideak abelburuen mesedetan galduta.<\/p>\n<div id=\"attachment_517\" style=\"width: 314px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1008.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-517\" class=\" wp-image-517  \" alt=\"Marcadauko ustezko dolmen eta tumulua\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1008.jpg\" width=\"304\" height=\"230\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-517\" class=\"wp-caption-text\">Marcadauko ustezko dolmen eta tumulua<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aterpetxera iritsi gara, lekua hartu, eta ur hotzen (aterpetxeko arduradunek diotenez etxeko urak errekakoak baino hotzagoak omen dira) errespetuz garbitzeko imintziorik egin gabe, denbora joaten uzten dugu afaltzeko orduaren zain. Zazpietan da afaria. Hego aldeko kuadrila baten dezibelioak nabarmentzen dira beste guztien gain. Zero zarata!<\/p>\n<p>Afaldu eta oraindik egun argia denez, kanpora atera gara. Hotz dago. Hobe logelan zakuan sartuta. Gora goaz. Ez dugu linternarik ekarri. Gaur egungo telefonoak nahikoa argi ematen dute eta gauaz komunera joan beharra sortuz gero linterna baten ordezko egoki bilakatu daitezke.<\/p>\n<p>Izara-zakuan sartu, mantak gainera\u00a0 bota eta gela iluntasunez noiz bete zain geratzen gara. Biharamonean zer egin pentsatzeko beta. Aratilleko lepotik Ara ibarrera bai, baina handik Panticosara?<\/p>\n<p>Bihar argituko dugu inkognita.<\/p>\n<div id=\"attachment_519\" style=\"width: 468px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1019.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-519\" class=\" wp-image-519  \" alt=\"Cambaleseko harana Wallon aterpetxearen inguruan\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1019.jpg\" width=\"458\" height=\"344\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1019.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-content\/uploads\/sites\/52\/2014\/08\/IMG_1019-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 458px) 100vw, 458px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-519\" class=\"wp-caption-text\">Cambaleseko arroa Wallon aterpetxearen inguruan<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Wallon aterpetxea mitikotzat har daitekeen horietarikoa da. Kaserna bat dirudi. 1909 urtean inauguratua, ez ditu berrikuntza asko jaso antza denez. Ez ditu aterpetxe berriei eskatzen dizkiegun erosotasunak, ez dutxarik, ez ur berorik, eta\u00a0 lau edo sei lagunentzako gela komundunen ordez, dortoir luze batzuk ditu\u00a0 zapaipean. Bestelako logelak balin\u00a0 baditu ez ditugu ezagutu. Aterpetxeak 120\u00a0 lagunentzat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[13,4],"tags":[],"class_list":["post-522","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ingurugiroa","category-kirola"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/522","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=522"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/522\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":526,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/522\/revisions\/526"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=522"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=522"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=522"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}