{"id":394,"date":"2014-04-03T09:01:23","date_gmt":"2014-04-03T08:01:23","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=394"},"modified":"2014-04-03T09:01:23","modified_gmt":"2014-04-03T08:01:23","slug":"gurean-ere-txakurrak-ortozik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2014\/04\/03\/gurean-ere-txakurrak-ortozik\/","title":{"rendered":"Gurean ere txakurrak ortozik"},"content":{"rendered":"<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Gosaria oso garrantzitsua da dieta osasuntsu batean. Garrantzia handia ematen diot eta aste egunetan ez zait falta izaten zukua, kafesnea eztiarekin gozotua, gaileta batzuk eta ahal bada mermelada apur bat. Igande eta jai egunetan gustura jaten dut urdaiazpikoa tomatearekin igurtzitako ogi xigortuaren gainean. Hori bai, Apocard, Adiro eta Omeoprazol ( edo generikoak) eguneroko osagaiak ditut.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Hain gosari sanoek ez naute libratu joan den astean Arrasateko ospitalean egonalditxo bat egitetik. Antza, beste zerbaitetan egiten du kale nire bizimodu osasuntsuak.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Jende dezente ezagutu dut atsedenaldian. Erizain eta laguntzaile langile eta adeitsuak, sendagileak, eta baita ondoko ohetik pasa den lagun pare bat. Lehenengoarekin bi egun eta bi gau egin nituen. Martin (ez da bere benetako izena) ebakuntza bat egitera etorria (ekarria) zen ospitalera eta bera eta bere bizitza ezagutzeak gure inguruan era guztietako miseriak daudela erakutsi dit baldin eta lehenagotik ez banekien.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Martinek, Gipuzkoako herri euskaldun batean jaio arren ez daki euskaraz. Harrituta, bere gurasoak kanpotarrak ote ziren galdetu nion, eta aita bai baina ama herrikoa zela erantzun zidan. Bost urte zituela utzi zituen amak bere sei seme-alabak aitaren kargura eta Nafarroako Erriberako herri batera joan omen zen beste gizon batekin bizitza berri bat hastera. Umetan hainbat baserri eta baserriko lan astunak ezagutu zituen amak Erriberara deitu zuen arte. Hamar urterekin utzi zuen jaioterria baina ez zuen denbora asko behar izan amarekin haserretu eta etxea uzteko. Lanean hasteko gai izan zenean zainzuriak batzen, mahatsa jasotzen eta beste hainbat lanetan aritu zen. Valentzian laranja bilketak eta Lleidan beste fruta batzuenak Nafarroakoekin tartekatu zituen harik eta Gipuzkoara itzuli eta bertako lantegi pare batean beharra aurkitu zuen arte<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoListParagraph\" style=\"margin-left: 14.2pt;text-align: justify;text-indent: -7.1pt\"><span lang=\"EU\"><span>&#8211;<span style=\"font: 7.0pt 'Times New Roman'\">\u00a0\u00a0 <\/span><\/span><\/span><i><span lang=\"EU\">Ardo asko edaten nuen sasoia hartan. Berehala hasten nintzen jotak kantatzen eta El jotero deitzen zidaten. Berehala mozkortzen nintzen<\/span><\/i><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Baina gauzak antza ondo ez eta bere buruaz beste egiten saiatu zen. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">&#8211;<i>Ez dut ulertzen zergatik nagoen ingresatuta eta tratamenduan ordutik hona. Behin neure buruaz beste egin izanagatik hamar urte horrela egon beharra. Ez dut ulertzen. <span>\u00a0<\/span><\/i><\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Beste arazo batzuk ere bazituen. NASAren jazarpenaren biktima zen eta bere burua pertsegituta sumatzen zuen. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">&#8211;<i>Nasakoak nire atzetik dabiltza.<\/i><b> <\/b><i>Ez dakit zer egin nahi duten baina ez naute bakean uzten.<\/i><\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Anaia bat ere galdu zuen duela urte batzuk. Bera baino zaharragoa. <i>El latigo<\/i> deitzen omen zioten. yonkia, liskarzale eta borrokazale amorratua.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Martinen bizitzaren zati bat ezagutu nuen ospitalean egon nintzen bitartean. Konfiantza apur bat izatera ere iritsi ginen elkarrekin egon ginen egunetan, eta hirugarrenean, anbulantziako gidaria bila etorri zitzaionean pena pixka bat hartu nuen. Berak ere bai. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Laguntzaile batek ekarri zuen eta gidari batek eraman. Han egon zen denboran ez zitzaion inor bisitan etorri. Ezta sendikorik ere, nahiz eta eurekin telefonoz behin baino gehiagotan hitz egin eta bere jaioterritik oso urrun ez izan.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Gelako atea itxi zenean pentsatu nuen gure gizarte honetan dauden miseria eta gabeziak ez direla bakarrik ekonomikoak. Maitasun eta osasun miseriak ere asko direla begien bistan ikusten ez ditugun arren.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Martinek berrogeita lau urte ditu. Gurean ere txakurrak ortozik.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gosaria oso garrantzitsua da dieta osasuntsu batean. Garrantzia handia ematen diot eta aste egunetan ez zait falta izaten zukua, kafesnea eztiarekin gozotua, gaileta batzuk eta ahal bada mermelada apur bat. Igande eta jai egunetan gustura jaten dut urdaiazpikoa tomatearekin igurtzitako ogi xigortuaren gainean. Hori bai, Apocard, Adiro eta Omeoprazol ( edo generikoak) eguneroko osagaiak ditut. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-394","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/394","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=394"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/394\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":396,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/394\/revisions\/396"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=394"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=394"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=394"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}