{"id":345,"date":"2013-12-28T18:41:49","date_gmt":"2013-12-28T17:41:49","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=345"},"modified":"2013-12-28T18:41:49","modified_gmt":"2013-12-28T17:41:49","slug":"belatxaren-bidaia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2013\/12\/28\/belatxaren-bidaia\/","title":{"rendered":"Belatxaren bidaia."},"content":{"rendered":"<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Musikak bidaiatu egiten du. Airez<span>\u00a0 <\/span>zentzu hertsian, baina baita kulturatik kulturara edota herritik herrira zentzu metaforikoagoan. Euskaldunok ere jakin izan dugu maileguen merkatu horretara jotzen besteen doinuak hartu eta gureak eskaintzeko. Bi adibide aipatzen dira behin eta berriro: <i>Geuria da ta geuria<\/i> aspaldi kantatzen genuen euskal kantaren doinu israeldarra, eta <i>Uso xuria errazu<\/i> kanta zoragarria, Europaren erdialdeko haur edo sehaska-kanta baten doinuz egina. <span>\u00a0<\/span>Berriagoak dira Benito Lertxundik eta beste batzuk zeltiar doinutegitik maileguan hartutakoak. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Ez gara inportatzaileak soilik izan, eta gogoan dut gure osaba Anbrosiok kontatzen zigula Rimski Korsakov-ek konposatutako Scheherezade poema sinfonikoaren mugimendu bat (buruz nabil baina uste dut hirugarrena dela), Agate Deunaren kantetan oinarritzen zela. Antza Rimski Korsakov <span>\u00a0<\/span>merkantzia ontzi bateko kapitaina izanik, Pasaiara egindako bidaia batean entzun zituen Agate Deunaren bezperako kantak eta liluratuta beretzat hartu zuen hain gurea den doinua.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\"><span lang=\"EU\">Bidaiak, kultura beraren osatzaile desberdinen artean ere gertatu izan <span>\u00a0<\/span>dira, eta euskal elizak gure kantutegi herrikoia erabili duen bezalaxe, musikariek eliza doinuak erabili izan dituzte. Adibide bat, <i>Hona bildots eztiaren<\/i> musika harturik <i>Oskorrik<\/i> kaleratutako <i>Guretzat berdin dira.<\/i><\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Gehiago ere aurkituko genituzke baina duela urte batzuk atentzioa eman zidan bat aipatu nahi dut, Ximun Haran zendu berriari omenaldi xume gisa. Gauza jakina da 50eko hamarkadan Ximun herriz herri ibili zitzaigula magnetofoi zahar bat hartuta<i> <\/i>kanta zaharrak biltzen. Horrela zioen Elkar argitaletxeak <i>Xiberoko kant\u00fcak<\/i> izenarekin 2003an argitaratutako CD batean Ximun Haranek berak. <span>\u00a0<\/span><i>Queheille Altz\u00fcr\u00fck\u00fc-koak Belatsa kantatu zuen gau batean, letrarik gabeko kanta benetan ederra, gabirai baten hegaldia imitatzen duena. Queheilleri entzuten genion bitartean Michel Eppherrek ahopeka esan zidan: bera da kantatzen dakien bakarra, berarekin batera desagertuko da kanta ere. Entzundakoak kezkatu egin ninduen, eta horrela, Frankfurt-era joatea erabaki nuen Grundig bat erostera.<\/i><\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Belatxa, Belatsarena bezala ere ezagutu dugu, eta doinu eder bezain zirraragarria izan arren ez da gure artean oso ezaguna egin, agian hitzik gabea delako.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Baina gure herriko mugak zeharkatu dituen horietako bat da. Jan Garbarek saxofoi jotzaile norbegiarrak The Hilliard Ensemble ahots laukote britainiarrarekin grabatutako <i>Mnemosyne<\/i> CD bikoitz batean <i>Mascarades<\/i> izena duen inprobisazio bat aurkitu nuen <i>(\u2026 puisque nous improvisons tous et qu\u00b4aucun de nous ne sait ce qui va se passer ensuite<\/i>). Eta zein uste duzue zela izenburu horren pean inprobisaziorako erabili zuten doinua? Bada horixe: <i>Belatxa <\/i>edo <i>Belatsarena.<\/i><\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Bai urruti egin dreuela hegan, hiltzear egonik Queheille eta Haranen artean berpiztu zuten Euskal Herriko gabiraiak!<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Musikak bidaiatu egiten du. Airez\u00a0 zentzu hertsian, baina baita kulturatik kulturara edota herritik herrira zentzu metaforikoagoan. Euskaldunok ere jakin izan dugu maileguen merkatu horretara jotzen besteen doinuak hartu eta gureak eskaintzeko. Bi adibide aipatzen dira behin eta berriro: Geuria da ta geuria aspaldi kantatzen genuen euskal kantaren doinu israeldarra, eta Uso xuria errazu kanta zoragarria, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[11],"tags":[],"class_list":["post-345","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kultura"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/345","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=345"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/345\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":347,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/345\/revisions\/347"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=345"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=345"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=345"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}