{"id":312,"date":"2013-11-09T10:57:14","date_gmt":"2013-11-09T09:57:14","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=312"},"modified":"2013-11-09T10:58:00","modified_gmt":"2013-11-09T09:58:00","slug":"amaitu-da-bidaia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2013\/11\/09\/amaitu-da-bidaia\/","title":{"rendered":"Amaitu da bidaia"},"content":{"rendered":"<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Amaitu da bidaia. Alfa taldea urtebete konkurtsoan egon ondoren hartzekodunekin taldearen etorkizuna berma dezakeen hitzarmenera<span>\u00a0 <\/span>iristeko unean dagoela jakin dugun astean, etxetresnak likidazioarena hartu duela irakurri <span>\u00a0<\/span>dugu urte askoko historia arrakastatsuari amaiera emanaz. Hartzekodunen konkurtsoaren helburua likidazioak eta enpresen itxierak saihestea izanik, denboraz, eta irtenbide<span>\u00a0 <\/span>posibleekin iristea derrigorrezkoa izaten da. Bideragarritasun plan bat eskuan, hartzekodunekin hitzarmen bat lortzea ezinbestekoa izaten da enpresaren (edo enpresena, hartzekoduna ere antzeko egoeran egon baitaiteke) biziraupena ziurtatzeko. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Baina hori guztia denbora agortu aurretik egin behar izaten da, partidaren luzapenean sartu aurretik. Kasuan, dirudienez, partida amaituta zegoen emaitza aldatzen saiatu nahi izan dutenerako. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Etxetresnen bukaera porrot kolektibo mingarri bat da. Mingarria bazkide asko bere bizitzako aurrezki barik geratuko direlako; beste asko, bazkide ala ez, partaidetza berezietan sartutakoa galduko dutelako,<span>\u00a0 <\/span>eta bazkide langileak <span>\u00a0<\/span>lan barik utziko dituelako, <span>\u00a0<\/span>seguru asko <span>\u00a0<\/span>drama bat baino gehiago sortuaz. Porrot kolektibo bat da, bertako bazkideena, MCCrena eta orokorrean kooperatiben mugimenduarena, <span>\u00a0<\/span>ez duelako jakin etor zitekeena aurreikusten edota ikusi arren, eta hau okerragoa da, beste toki batera begiratzea nahiago izan dutelako. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">\u201cEgoeraren berri ez geneukan\u201d, \u201cinork ez zigun hain egoera larrian geundenik esan\u201d, eta horrelakoak ere entzun diegu bertako lan bazkideei. Harridura eragiten dute esaldiok, Kooperatibak desegitearen arrazoien artean eta kasuari dagokiona, honako hau dagoelako, <span>\u00a0<\/span>baltzu-kapitala, estatutuetan ezarritako gutxieneko kapitalaren azpitik 12 hilabete jarraian egotea, kapital ekarpen berriak egin gabe, eta <span>\u00a0<\/span><span>\u00a0<\/span>egoera honetara ez delako gauetik goizera iristen. Garagartzako plantak ez ziren salduko likidezia beharik ez bazegoen edota irabazi atipiko batzuk behar ez baziren. <span>\u00a0<\/span>Korporazioak berak ez zituen 300 milioi bideratuko azken urteotan beste kooperatibei kenduta, egoera oso larria izan ez bazen. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Orain<span>\u00a0 <\/span>diotenez, likidazioak ez du drama sozialik ekarriko. Jakina ekarriko dituela. Agian gutxitu egingo dira bateko eta besteko Gobernuek euren eremuko filialei emandako abal eta laguntzen bidez, baina gurean lanpostu suntsiketa garrantzitsuak izango dira. Horrek <span>\u00a0<\/span>betik dakartza ondorio sozial latzak. Agian langile bazkide gehienen arazoa konponduko da epe ertainean, baina hauentzat gordetako lan postu berriek beste pertsona batzuen esperantzen suntsipena ekarriko du. Ez da drama sozialik ekidingo korporazioak dioen bezala, asko jota beste pertsona batzuei atxikiko zaie drama hori.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Kooperatibismoak badauka zer ikasi honetatik. Garai onenetan arrakasta eredua izan dena eta aberastasuna sortzeko balio izan duenak, ez du jakin ekaitzei aurre egiten. Prestatuta al dago kooperatibismoa egoera zailei aurre egiteko? Eta prestatuta badago, zerk egin du kale kasu honetan?<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amaitu da bidaia. Alfa taldea urtebete konkurtsoan egon ondoren hartzekodunekin taldearen etorkizuna berma dezakeen hitzarmenera\u00a0 iristeko unean dagoela jakin dugun astean, etxetresnak likidazioarena hartu duela irakurri \u00a0dugu urte askoko historia arrakastatsuari amaiera emanaz. Hartzekodunen konkurtsoaren helburua likidazioak eta enpresen itxierak saihestea izanik, denboraz, eta irtenbide\u00a0 posibleekin iristea derrigorrezkoa izaten da. Bideragarritasun plan bat eskuan, hartzekodunekin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-312","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ekonomia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=312"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":314,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312\/revisions\/314"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=312"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=312"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=312"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}