{"id":30,"date":"2013-02-26T17:38:26","date_gmt":"2013-02-26T16:38:26","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=30"},"modified":"2013-02-26T17:38:26","modified_gmt":"2013-02-26T16:38:26","slug":"gaueko-aterpea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2013\/02\/26\/gaueko-aterpea\/","title":{"rendered":"Gaueko aterpea"},"content":{"rendered":"<p>Warren Buffet, Bill eta Melinda Gates eta beste 105 mega-aberatsek euren ondasunen erdia hirugarren munduari eta munduko behartsuenei\u00a0 laguntzen erabiltzea erabaki dute, euren ondorengoei utzi ordez, igandeko (2013-02-25) El Pa\u00eds-en irakur daitekeenez.<\/p>\n<p>Ezaguna da Bill\u00a0 Gates eta bere emazte Melindak duela urte batzuetatik hona bere aberastasunaren zati bat IHESAren \u00a0aurkako ekimenetara bideratu dutela Afrikan.\u00a0 George\u00a0 Soros berak, \u00a0dirutza handiak bideratu ei ditu bere fundazioen bidez \u00a0demokrazia eta gizarte irekiak sustatzera.<\/p>\n<p>Asko eztabaida daiteke batzuen aberastasunaren zilegitasunaz. Nola lortu dituzten, espekulazioan edota hirugarren edo lehen munduko langileen esplotazioan oinarritu ote dituzten euren dirutzak. \u00a0Baina sikiera kasu bakan hauetan, modu batera edo bestera metatutako ondasunak behar gorrian daudenengan itzultzeko bidean jartzen dira.<\/p>\n<p>Ez naiz jende hau eredutzat jartzen hasiko. Ez dira nire eredua. Baina pobreok edota hainbeste diru ez dugunok gure ale txikia jartzen badugu kooperazio lanetan, zergatik ukatu fortuna handienei bere bihotza era honetan zuritzeko eskubidea? Ez al dugu denok gure bizitza moldea hein handi batean zuritu beharra \u00a0hirugarren munduko biztanleen aurrean? Are gehiago; zergatik ukatu laguntza jasotzeko eskubidea laguntza horien onuradunei; HIESa jota bizi denari edota etxean ur txorrotik ez duenari?<\/p>\n<p>Gurekin lotutako gogoetak ere badakarzkit ekimen honek. Ez dakit, esate baterako,\u00a0 nola ikusiko genukeen Euskadiko fortuna handienek beren diruen %50 hirugarren munduko behartsuenei laguntzen erabiltzea erabakiko balute, gurean \u00a0inbertitu eta gure seme-alabentzat lanpostuak sortu ordez.<\/p>\n<p>Eta beste hainbat galdera; seguru. \u00a0Bitartean, Mikel Laboak Bertold Bretchen hitzak euskaratuaz egin zuen kantua datorkit burura.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontatu didate Nueva York-en<br \/>\nBroadway eta 26 karrikaren kantoian,<br \/>\nNegu gorrian, gizon batek gabero<br \/>\njendeari otoi eskatzen<br \/>\naterbea bilatzen duela<br \/>\nbilutsirik daudenentzat.<\/p>\n<p>Mundua ez da era hortan aldatzen<br \/>\nGizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen<br \/>\nzama-aroa ez da hola laburtzen<br \/>\nBaina gizon batzuek gau batez, ohea dute,<br \/>\naterbean haize otzik ez eta<br \/>\nbereri zijoakien elurra, karrikan ari da.<br \/>\nLiburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Warren Buffet, Bill eta Melinda Gates eta beste 105 mega-aberatsek euren ondasunen erdia hirugarren munduari eta munduko behartsuenei\u00a0 laguntzen erabiltzea erabaki dute, euren ondorengoei utzi ordez, igandeko (2013-02-25) El Pa\u00eds-en irakur daitekeenez. Ezaguna da Bill\u00a0 Gates eta bere emazte Melindak duela urte batzuetatik hona bere aberastasunaren zati bat IHESAren \u00a0aurkako ekimenetara bideratu dutela Afrikan.\u00a0 George\u00a0 [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[2],"class_list":["post-30","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ekonomia","tag-kooperazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":34,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions\/34"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}