{"id":222,"date":"2013-09-06T12:20:45","date_gmt":"2013-09-06T11:20:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/?p=222"},"modified":"2013-09-06T12:20:45","modified_gmt":"2013-09-06T11:20:45","slug":"beruana-umorea-eta-goiena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/2013\/09\/06\/beruana-umorea-eta-goiena\/","title":{"rendered":"Beruana. Umorea eta Goiena."},"content":{"rendered":"<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Umorea elikagai garrantzitsua da pertsonentzat. Era guztietako bitaminak eskaintzen dizkigun toxina guztien aurkako<span>\u00a0 <\/span>antidotoa da, eta kaloriak murrizteko duen gaitasuna eztabaida ezina da. Matrailako giharrak tonu onean mantentzea da eskaintzen digun beste onura bat. Euskaldunen artean guztiz maitatua baina gutxi erabilia aldizkari eta egunkarietan eta are gutxiago gai jakin batzuei buruz ari garenean. Umore idatziaz ari naiz noski. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Ematen du euskarak ahozkotasunetik idatzizkora egin duen bidean umorearen gaia ahaztu duela bazter batean. Fisikaz idatz genezake, ekonomiaz, ingeniaritzaz, baina umoreaz kosta egiten zaigu. Baita txisteak euskaraz kontatzea ere.<span>\u00a0 <\/span>Gurean txiste kontalari ezagunenak gazteleraz aritu izan <span>\u00a0<\/span>dira, Karlos Argi\u00f1ano kasu, edo lehenago euskal hiztunei edo casheroari iseka eginaz gazteleraz aritu ziren Pello Kirten edo Chomin del Regato umorista dorpeak adibidez. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Badaude salbuespen batzuk. Kike Amonarrizek Argian idazten duen tartea datorkit gogora, eta atzerago eginaz, <a href=\"http:\/\/www.armiarma.com\/emailuok\/?p=5\">IGELA, euskaldun heterodoxoen aldizkari ironiko propaganda politiko edo erlijiozkorik<span>\u00a0 <\/span>gabea<\/a>, Jon Mirande eta Txomin Peillenek besteak beste sortutakoa eta tamalez gehiegi iraun ez zuena. Sasoi hartan euskaldun heterodoxoa eta jarrera politiko edo erlijioso gabea izateak bazituen bere arriskuak.<span>\u00a0 <\/span>Gaur ere bai. Satira eta adar jotze idatziak min egiten dute oraindik, eta barrea eragiteko asmoekin gai batzuk ukitzea arriskutsua bihur daiteke. <\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Dani Larreak uztailaren 26an <i>Beruana<\/i> izenburuarekin idatzi zuen gutunak ez zituen gai arriskutsuak ukitzen, baina idatziari zerion ironia eta herriko euskara dotoreak kontraste eta haize freskoa sartzen zituen gehienetan konfrontazio politiko gupida gabea eta aldarrikapena nagusi dituen sekzioan.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Horientzat ere tokia behar da noski, baina umorea eta umore klabeetan idatzitakoak ere terapia sanoak dira guztiontzat; baita ere politikako ur sakonetan murgilduta bizi direnentzat edota bizitzak eskaintzen dizkigun egoera edo une zailak bizitzea egokitu zaienentzat.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Horregatik Goienako hedabideek, idatzizkoek eta besteek, umoreari uzten dioten tarteak, oraingoak baino dezente handiagoak izan beharko liratekeela uste dut. Bergarako udalak antolatzen duen Koldo Eleizalde literatur lehiaketan toki bat dago umorearentzat. Ez dakit ze arrakasta duen zenbat idazten den, ze genero, baina ez legoke gaizki Goienak horrelako ekimenak bultzatzea; argazki lehiaketak antolatzen dituen bezala txiste lehiaketak edo umorezko kontakizunen lehiaketak antolatzea; telebistan tarteka umore saio bat egitea\u2026 <span>\u00a0<\/span>Ez da erraza, arriskutsua ere izan daiteke, baina gaur duen konbentzionalismo eta zurruntasunarekin tarteka haustea ona litzateke<span>\u00a0 <\/span>gure gizartearen osasun fisiko eta burukoak eskertuko luke.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Ea animatzen diren.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\"><span lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\"><span lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Umorea elikagai garrantzitsua da pertsonentzat. Era guztietako bitaminak eskaintzen dizkigun toxina guztien aurkako\u00a0 antidotoa da, eta kaloriak murrizteko duen gaitasuna eztabaida ezina da. Matrailako giharrak tonu onean mantentzea da eskaintzen digun beste onura bat. Euskaldunen artean guztiz maitatua baina gutxi erabilia aldizkari eta egunkarietan eta are gutxiago gai jakin batzuei buruz ari garenean. Umore idatziaz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[14],"tags":[],"class_list":["post-222","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-komunikabideak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/222","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=222"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/222\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":224,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/222\/revisions\/224"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=222"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=222"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/margola\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=222"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}