Eguzkiaz gozatzen!

Eguraldi ona hasi dela aprobetxatuz, Arrasateko gune berdeez gozatzeko aukera paregabea izan dugu.

Arratsaldero bezala, ludotekan elkartu eta denak batera Santa Barbararantz abiatu ginen. Bertaratzeko beste bide bat erabili genuen, Santa Barbarak eskaintzen dizkigun txoko desberdinak ezagutu eta esploratzeko asmoz.

Bertako Dragoia agurtu ondoren, eta Arrasateko kondaira haur ahotik entzun eta gero, jolas desberdinak egin genituen.

 

 

 

 

 

Arratsaldea bukatzeko, bertan dagoen futbol zelaira jaitsi ginen, haurrek ala eskatuta. Bertan aldapak eskalatzen, futbolean, soka saltoan… aritu ginen jolasean. Ordua iritsi zenean ludotekara itzuli ginen pozik eta irrifartsu!

 

 

OPORRALDITXOAN BIZITAKOA EDERRA ETA EZBERDINA IZAN DA GURE LUDOTEKETAN:

Ekintza bereziak izan ditugu, oporraldi labur hauetan, eta hiru ludotekak batera bizipen politak izan ditugu elkarrekin.

Lehenengo egunean, asteazkenean, irteera zoragarria egin genuen Arrasateko Udala auzora. Goizean, hamaiketako gainean genuela, udalaruntz abiatu ginen, ttipi-ttapa Erguin auzotik aldapan gora! Bideetan naturaz gozatzeko aukera izan genuen baita auzoan aurkitu genituen animaliez ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostegunean, sukaldari txapela jantzi eta azoka plazan pizza goxooo goxoak egin genituen elkartu ginen talde jendetsuak.

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken egunean berriz, autobusera igo eta Debagoienan barrena Eskoriatzako tirolinadun parkera joan ginen bertan arratsaldea pasatuz.

Apirileko ate irekiak!

Kaixo, kaixo!

Udaberriko opor hauen ostean, hemen gara berriro, ludoteketan martxa hartzeko prest!

Hilabete bukaeran gaude eta maiatzari ongi etorria egin aurretik…. ATE IREKIAK ospatuko ditugu ludotekan! Animatu eta bisitatu ditzagun Arrasateko ludotekak!

EKINTZA BEREZIAK:

Usaetxeko ludoteka: Sukaldaritza tailerra

Okendoko ludoteka: Urtebetetze festa

Santamainako ludoteka: Irrati tailerra

Pakistaneko postre goxoaz gosazatzen!

Kaixo kaixo!!!!!

Aurreko astean, ostegunean hain zuzen ere ate irekiak izan genituen. Arratsalde polita izateaz gain, tripa postre goxo batekin bete genuen. Ludotekako haur baten ama ludotekara gerturatu zen eta Pakistaneko postre goxo- goxo bat egin genuen guztion artean.

Postre goxo hori egiteaz gain, Pakistan herrialdeari buruz hitz egin genuen, bertako ohiturak eta kultura ezagutuz. Egia esan haurrek interes handia erakusteaz gain, haiek ere Euskal Herriko ohitura eta kanta ezberdinak erakutsi zieten.

Bukaeran, borobilean jarri eta postreaz gozatzeko tartetxo bat izan genuen.

 



Eskerrik asko Sana eta hurrengo arte!

Usaetxen ere KORRIKAren alde!

Hilabete honetako ate irekiak KORRIKA hasierarekin batera tokatu zenez, egitarau polita proposatzeko aprobetxatu genuen.

Ludoteka ohi baino lehenago zabaldu genuen. Arratsaldeko 16:45etarako ateak ireki, eta bertako haur eta gurasoekin batera, KORRIKAren hasiera zuzenean ikusi genuen proiektorearen laguntzaz.

Behin KORRIKA hasita, ludoteka kanpoaldea apaintzeko letra erraldoiak margotzen aritu ginen, poliki-poliki BATZUK leloa osatuz. Azkenik, ZIRKORRIKAren giroan murgiltzeko, eta gure zirko propioa sortzeko, ziburua, slack-line-a eta baloi erraldoia atera genituen. Horrela, gustora aritu ginen malabaristarena, funanbulistarena, akrobatarena… egiten, finean gu ere Korrikaren eta Euskararen ilusioz bustitzen!

Ika ika ika, laster dator KORRIKA!!

OSTEGUNEAN, ATE IREKIAK LUDOTEKETAN!

Kaixo lagunok!!

Hilero bezala, ostegun honetan ludoteketako ate irekiak ospatuko ditugu. Zerbitzu bakoitzean ekintza ezberdinak burutuko dituzte. Hona hemen eskaintzak!

  • Usaetxeko ludotekan: KORRIKA 20 jaialdia zuzenean.

 

  • Santamainako ludotekan: Pakistaneko jakiak. Beste herrialde bateko janari goxoak prestatu eta jateko aukera izango dute.

 

  • Okendoko ludotekan: Ibilalditxoa. Ludotekatik hasi, Monterronera eta handik San Kristobal inguruak bisitatuko dituzte. Euria eginez gero, sukaldaritzako saioa egingo dute ludotekan bertan.

 

 

 

3-12 urte bitarteko bazkide ez diren haurrek ludotekaz gozatzeko aukera izango dute egun horretan. Animatu!

 

Arrazakeriaren kontra 365 egun

Martxoaren 21ean Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen munduko leku ezberdinetan. Arrasaten ere zenbait ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen eta ludotekako kideak herriko plazara bertaratu ginen.

Bertan, Dorleta Kortazar eta Lander Juaristiren eskutik aniztasunarekin loturiko ipuinak entzun genituen eta ondoren aurre iritzi eta zurrumurruez beteriko harresia apurtu genuen. Harresiaren beste aldean 12 hizkuntzatan; “5 kontinente, milaka kultura, zero muga” zegoen idatzita.

ARRAZAKERIAREN AURKA URTEKO EGUN GUZTIETAN! LANKIDETZA ETA ELKAR EZAGUTZAREN ALDE!

Bisitaz betetako arratsaldea!

Bigarren hiruhilbeteak berri ugari ekarri digu Santamainako ludotekara. Aldaketa potoloena, hezitzaile berri bat gure ludotekara gerturatu dela izan da hain zuzen ere. Oraigoan Amaia joan eta Garazi animatu da gure arratsaldeak alaitzera.

Era horretara, Amaiari agur eder eta goxoa prestatu genion eta gaurkoan bere bisita jaso dugu. A zer nolako poza!!!!!!!!!!

Amaiaren energia positiboaz gain, aurreko ikasturteko gazte baten bisita izan ere izan dugu. Zeinen handia egin den!!!!!

 

 

Eskerrik asko Amaia! Laster arte!

Duela gutxi, urte askotan zehar Usaetxeko hezitzaile izan den Amaiak agur esan zion ludotekako lanari eta urte guzti hauetan zehar emandako maitasun guztia eskertzeko asmoz, jaialdi bat prestatu genuen berarentzat.

Jaialdirako zer egin pentsatzen egon eta adostu ondoren, prestaketekin jarri ginen buru belarri eta pankarta handi bat egin genion haur, hezitzaile eta gurasoen artean. Bitartean, animatu ziren haur ezberdinek, dantza eta emanaldi desberdinak prestatu zituzten eta gutaz ez ahazteko lora eder bat erostera ere joan ginen!

Bi aste inguru prestaketekin egon ondoren,  ludotekara bisitan etortzeko esan genion eta… SORPRESAAAAAAA!! Egun horretarako prestatuta geneuzkan dantza eta emanaldiez gozatu, denok batera dantza egin eta merendola batekin borobildu genuen arratsaldea.

Izugarrizko arratsaldea pasatu genuen Usaetxen jai giroan! 

ESKERRIK ASKO AMAIA URTE GUZTI HAUENGATIK! USAETXEN ASKO MAITE ZAITUGU!

MASAJE ETA ERLAXAZIO TAILERRAK GEUREAN!!!

Gure ludotekako eta gure bizitzan dugun erritmoa ikusirik astearte honetan masaje eta erlaxazioa lantzea pentsatu genuen talde kohesioa eta elkarezagutza areagotzeko asmoz. Arratsalde hasieran haurrak asanbladan Bildu eta masaje tailerra zegoela helarazi genien. Ondoren sei haurreko taldeak osatu eta gozatzeari ekin genion.

Haurrak seinakasartzen ziren, tailerrak hiru zati zituen. Lehenengo zatian banaka musika jarraituz erlaxazioa landu zen. Ondoren binaka, bizkarrean eta aurpegian masajea ematen zioten elkarri eta azkenik, besarkada kolektiboa eginez amaitzen genuen saioa.

Oso momento politak bizi izan genituen; ezautzen ez ziren harrek elkarri eman zioten masajea eta veste batzuk aldiz, hasieran nahi ez zuten arren amaiaeran gustora asko aritu ziren elkar ferekatuz.

GORA TRATU ONAK! GUZTIOK JASO BEHARREKOAK!!