USAETXE-ERGUINGO JAIAK OSPATZEN!

Kaixo lagunok!!

Dakizuen bezala, ludotekak berriz ere martxan daude. Udan nahikoa deskantsatu ondoren indarberrituta gatoz! Eta a ze modu ona ikasturte berriari hasiera emateko!

Usaetxeko ludotekan, auzoko jaiez gozatzeko aukera izan genuen aurreko astean. Txatxilipurdiko lagunak etorri ziren eta beraien tailer zein ginkanan parte hartu genuen haur, gazte zein helduok. Letxugak landatu genituen eta gero bakoitzak berea etxera eramateko aukera izan zuen.

Ondoren talde desberdinetan banatu eta ginkanaren parte ziren proba desberdinak egin genituen.

Ginkana amaitzean, arratsaldea borobiltzeko jubilatuek prestatutako txokolatadaz gozatu ahal izan genuen.


Zelako ondo pasatu genuen!!

 

GOGORATU OSTEGUN HONETAN, IRAILAREN 21ean ERDIGUNEKO ZABALKUNDEA EGINGO DUGULA ETA KALEAN ZEHAR HAURREKIN BATERA JOLAS DESBERDINAK EGITEN IBILIKO GARELA! ANIMATU ZAITEZTE!!!

HELDU GARA!!

Kaixo kaixo laguntxuok!

Zer moduz pasa dozue udako opor luzieek? Seguru gaz ederto ibili zariela eta etxien barik kalian gora – kalian behera jentia xaxatzen pasa dozuela…

Ba gu be indar, gogo eta emoziñoz beteta gatoz ikasturte berrixai ongi etorria eman nahian!

Jakin BIHAR, OSTEGUNA irekitzen ditxugula zerbitzuak eta atiak zabal zabalik eukiko ditxugula. Animau eta pasa zaitxeze kuku bat itxen!

Bestalde, gogoratu iraileko hilabete osua ate irekiak izango diela, beraz, probatzeko aukera zabala dauketzue!

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA

 

Eskerrik asko ta… hurrengo ikasturtera arte!

Ludotekako azken festa izan zen aurreko ostiralean. Egun batzuk lehenago, haurrekin asanblada bat burutu eta jai honetan zer egin nahi zuten galdetu genien. Beraien proposamenak batu eta jolas desberdinak antolatu genituen egun honetarako.

Ostirala iritsi zen eta eguraldia lagun izan genuen. Haurrak gerturatu ahala, jolasak egiteko beharrezko materiala erosteko taldetxo bat antolatu genuen. Behin material dena prest genuela, haur denak iritsi eta bi talde egin genituen jolasei hasiera emateko. Beroari aurre egiteko, ur jolasak tartekatu eta arratsalde ederra pasa genuen elkarrekin. Bukaera gisa, elkarrekin merendola goxo bat egin genuen.


Urte bikaina izan da aurtengoa!

Eskerrik asko eta hurrengo urtera arte!

LUDOTEKETAKO AZKEN FESTA!

Kaixo lagunoook!! Zer moduz zaudete??

Gogorarazten dizuegu gaur arratsaldean ludoteketako AZKEN FESTA egingo dugulaaaa!

Bakoitzak bere festa magikoa egingo du… hemen aurreratzen dizuegu gune bakoitzean pentsatu dutena:

  • Okendoko ludoteka: Monterronera egingo dute irteera… baina, zer egingo dute bertan? Animatu eta bertaratu zaitez!

  • Santamainako ludoteka: Ortuan landatutako barazkiez gogoratzen zara? Onezkero jateko moduan egongo diraaa!

  • Usaetxeko ludoteka: Festa eta jolasak ez dira faltako ludoteka honetan! Animatu zaitez parte hartzen!

Ikusten duzuen bezala, eskaintza zabala gaur ludoteketan!

Etorri etorri… ez zara damutuko!

 

ludooooommmmmmmm

Oingo astien yoga saiotxo batetaz gozatzeko aukeria euki dogu ludotekan. Munduan barrena bidaia txikiak egin dittugu bertako animali ezberdinen ibilkerak imitauaz. Gainera garraio  desberdinetan (Itsasontzian, hegazkinean, bizikletan…) mobidu gara. 

Musika ezberdinak entzunaz postura ezberdinak (txakurtxuarena, zubitxuarena…) landu dittugu eta hau gutxi balitz gure behatzekin bolak hartu eta lekuz aldatu ditugu ostien honekin arnasketa lantzeko jolasak einaz.

Oso gustora ibili gara Goizanek dinamizatutako saiuan! Milesker Goizane!! beste bat arOMMMMMMMMMM

Mundumira Santamainan

Aniztasuna nabaria da gure egunerokotasunean, baita Santamainako ludotekako elkarbizitzan. Era horretara, inguratzen eta bizi dugun haurren kultura ezberdinak ezagutzeko ideia izan dugu, kulturaniztasunetik kulturartekotasunera ekarpena egiteko helburuarekin.

Hori horrela, haur ezberdinekin hitz egin, ideia luzatu eta kultura ekintza hori nolakoa izango den diseinatzen hasi ginen. Horretarako, kultura ezberdinak identifikatu, baliabide ezberdinak aztertu eta guztiok artean Mundumira txiki bat egiteko data adostu genuen; maiatzak 31 hain zuzen ere.

Guztira, 4 kultura ( pakistandarra, txinatarra, espainola eta euskalduna) ekarri ditugu gurera, guraso eta seme alabek festa txiki honetan presentzia handia izanik; argazki, kontakizun, jaki… ezberdinak gurekin elkarbanatuz. Horretarako, ludotekako gela batean 4 txoko bereizi genituen, kultura ezberdinetako materialak era bisual eta erakargarri batean tokia izateko asmoz.

Txandaka aurkeztu genuen kultura bakoitza eta horrek sortutako kulturartekotasunaz erabat gozatu genuen, onarpena eta jakinmina nagusitu zirelarik.

 

 

 

 

 

 

Ate irekietan, etxeko plastilina!

Hilabeteko azken ostegunero bezala, ludotekako ate irekiak izan genituen pasa den astean. Haurrekin asanblada bidez adostu eta oraingo honetan etxeko plastilina egiteari ekin genion.

Arratsalde hasieran haurrekin batu eta etxeko plastilina egiteko beharrezko osagaien zerrenda egin genuen. Taldetxo bat elkartu eta denok batera auzoko denda batera joan ginen irina eta gatza erostera.

Behin osagai denak esku artean genituela, amantalak jantzi eta eskuak zikintzeko prest geunden. Bakoitzak edalontzi bat hartu eta irina, gatza eta ura nahastu genituen. Honekin masa bat egin, eta ondoren, bakoitzak nahi zuen koloreko tenperak gehitu genion. Eskuak zikin baina bihotza alai!

Bukatzeko plastilinarekin forma desberdinak egin genituen batzuk, eta besteak aldiz jolasean aritu ziren plastilina luzatu eta uzkurtuz ! Arratsalde aparte gure eskuekin sormena lantzeko!

IKASTURTEKO AZKEN ATE IREKIAK

Kaixo lagunok! Zer moduz zabiltzate?

Ikasturte amaiera iristear dago eta ostegun honetako ate irekiak azkenak izango direnez, ekintzez beteko ditugu gure hiru ludotekak! Animatu eta parte hartu, zure zain izango gara!

 

  • Usaetxeko ludoteka: Etxeko plastilina
  • Okendoko ludoteka: Mendi ibilaldia (San Kristobalera igoera eta Monterronen jolasak)
  • Santamainako ludoteka: Kontzertua eta eguraldiak lagunduz gero… ur jolasak!

 

GOZA ETA MAITA DEZAGUN GURE JATORRIA!!!

Iritsi zen udaberria eta honekin batera kanpora irtetzeko gogoa. Urte osoan zehar irtetzen arren, urtaro honetan eguraldiak gehiago laguntzen du eta jertsea ludotekan utzita kanpora irtetzen gara ahoan eta bihotzean euskara daroagula.

Gehien irtetzen garen espazioa Monterron da. Bertan, naturaz gozatzeko aukera paregabea dugu eta hori da gaur egun gure bizitzetan behar dugun osagairik  oinarrizkoena ezin baitugu ahaztu nondik gatozen. Gainera bertan, gure beldur eta limiteei aurre egiten diegu horretarako naturak eta espazio irekiek ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz.

Honetaz aparte espazioak eskaintzen dizkigun baliabide ezberdinak aprobetxatuz, txabolak egiten, zirkuitu ezberdinetan lasterka, joko sinbolikoan, harrapaketan, bertan dagoen jendearekin harremanetan etab luze batean jarduten dugu arratsalde osoan zehar.

GOZA ETA MAITA DEZAGUN GURE JATORRIA!!!

Ziorla poztasunaren erregina!

Gogotsu gaude astebukaera heltzeko, dakizuenez Ziorlako jaiak datoz eta Santamainako ludotekatik ere festa horretako parte izan nahi dugu.
Horretarako, aste honetan asanbladaren bitartez jai horretan zein tailer edo ekintza egin nahi ditugun adosten aritu gara.

 

 

 

 

 

 

 

 

Bozkaketaz- bozkaketaz hurrengo ekintza hauek izango dira ostiralean arratsaldeko 17 etatik 19.00 ak arte.
– Aurpegi margoketa.
– Elementu naturalekin sorkuntza.
– Balance bike-ak.

Eguraldi euritsua eginez gero, ekintzak moldatu egingo dira.


Arratsaldea ondo amaitzeko

gaztetxokeroek txokolate goxo- goxo batera gonbidatuko gaituzte!

Beraz, irakurle maiteok gerturatu eta denon artean giro paregabea lortuko dugu!