AZAROAK 20 HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA!

Kaixo Kaixo Usaetxetik!

Aurreko asteko blogean irakurriko zenuten bezala, hiru  ludoteketan burubelarri ibili ginen Haurren Eskubideen Eguna prestatzen. Horretarako, asanblada bat egin genuen egunaren nondik norakoak zehazteko. Hezitzaileok umeak bideratu genituen eskubideak zer diren ulertzeko eta beraien ahotik irtendako eskubideak zerrendatu genituen: medikuarengana joateko , eskolara joateko, maitasuna jasotzeko, jolasteko, zoriontsu izateko …

 

 

 

 

 

 

 

Hala, kartel koloretsu batzuk  eta pankartak egin genituen:

 

 

 

 

 

 

 

Eguna iritsi zen! Kalera irten ginen gure pankarta eta kartelekin, Arrasateko bizilagunei haurren eskubideen zeintzuk diren adieraztera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hurrengorarte lagunok!

DEFENDA DITZAGUN HAURREN ESKUBIDEAK!!!

KAIXO, KAIXO OKENDOTIK!

Azaroak 20an haurren eskubideen aldeko eguna da, eta ludoteketatik eskubide hauek aldarrikatuko ditugu haurrei protagonismoa emanez. Horretarako, aste honetan gai hau lantzen aritu gara eta lehenengo, asanblada bat egin genuen. Bertan, Eskubideen inguruan hitz egiten aritu ginen eta astelehenean aurrera eraman behar genuen ekintza ere adostuta geratu zen.

Jasotako ideiekin kartel ezberdinak egin ditugu, haurren eskubideak aldarrikatzeko eta astelehenean kalean zehar gure ibilbidea ikusgarria izateko.

Gogotsu gaude guztiok gure eskubideak aldarrikatzeko eta egun polit honi ludotekatik ere bultzada bat emateko.

HAURREN ESKUBIDEEN ALDE!! EGOTETIK EGITERA!!

AREAREKIN JOLASEAN

Kaixo Santamainatik!

Orain arte euririk ez duenez egin ortuan pasa ditugu arratsaldeak. Orain berriz eguraldi euritsua egiten hasi denez eta orain arte haurrek ortuko lurrarekin asko disfrutatu dutela kontuan izanik, barne espazioan area ateratzea pentsatu genuen. Izan ere, antzekotasun handia dutela esan genezake.

Horretarako haurren interesekoa izango zelakoan, asanblada baten bitartez proposamena luzatu genien. Proposamena horrek erantzun ona izan zuen haurren aldetik, aurreko ikasturtean ere material hori erabili izan dugulako eta haurrak beti gustura ibili izan direlako.

Asanbladan ludotekako guztiok elkartu eta arauak bergogoratu genituen. Ondoren area atera eta…

GUZTIOK JOLASTERA!!!!!!!!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bi aste hauetan arratsaldero arearekin esperimentatzen aritu gara gustura asko . Egi esan, area oso aberasgarria iruditzen zaigu gure haurrentzat izan ere, harremantzeko, jolas sinbolikorako, ukimena lantzeko …

 

ZORIONAK ZURI ZORIONAK BETI ZORIONAK USAETXE ZORIONAK BETI!!!!

 

 

10 urte bete ditxu gure ludotekak eta aste dana pasau dou festa hau antolatzen. Aste hasieran guztiok batu ta asanblada bidez egun berezi hontan ingo genuna pentzau ta antolatzen hasi giñen!

 

 

 

Behin apaingarrixak inda, sandwich-ak eta frutazko batidua itxeko osagaiak erostera fan gitzen hezitzaile ta haurrak. Ludoteka kanpora mahaixak atara ta barruen daukouen Argiñano atara gauen!! Dana prest ostiralerako!


 

 

Heldu da eguna! 17:00etan ludotekan elkartu eta Santamaina eta Okendoko laguntxuak etorri bitartian jolasak, karaokia, etab. prest itxi genitxun.

Atsaldiai hasiera emateko, jolas desberdinak in genitxuen (ume eta ez hain umiek hartu zauien parte) eta borobil haundi baten guk eta beste ludotekako lagunek ekarritako merixenda goxua jan genun. Egunai bukaera borobila emateko, karaokian ibili ginen kantari! 

Egun ederra izen zan! Urte askotarako Usaetxe!

USAETXEKO URTEURRENA PRESTATZEN!

Dakizuen bezala, bihar Usaetxeko ludotekak 10 urte betetzen ditu eta gaurkoan bertara eramateko oparia sukaldatzen aritu gara. Zer egin aukeratzeko, asanblada bat egin genuen non haurren iritziak bildu ostean, txokolatez beteriko “napolitanak” egitea erabaki genuen.

Horretarako, erosketak egin ditugu eta ilusio guztiaz prest utzi ditugu. Ludotekan labarik ez daukagunez, San Andreseko gaztetxokoko lagunengana gerturatu gara hango laba erabiltzeko.

Gure oparitxoak prest daudela, gogo handiz itxarongo dugu bihar Usaetxeko urteurrena ospatzeko. Hiru ludotekako haur zein hezitzaileak batera arratsalde ederra pasatzeko asmoz gaude.

cof

ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO USAETXE!

ATE IREKIAK HIRU LUDOTEKETAN

KAIXO, KAIXO IRAKURLE!

Ostegun honetarako plan barik? Gerturatu zaitez LUDOTEKETARA!

Urtero bezala, hilabeteko azken ostegunetan ATE IREKIAK ospatzen ditugu.

Egitasmo honen helburua gure zerbitzuak ezagutzea, bertako funtzionamendua jakitea eta guztion artean ongi pasatzea da.

Hezitzaileak eta laguntxo berriak zain edukiko dituzu bertan.

Gainera, urriko ekintza berezia SUKALDARITZA tailerra egitea izango da.

Alde batetik USAETXEn… Osagai ezberdinetako sándwich eta batido goxoak prestatuko dituzte.

Bestetik OKENDOn… Txokolatezko napolitanak egiten ikasi eta dastatzeko aukera izango duzue.

Azkenik SANTAMAINAn… Bizkotxo ederra prestatzeko trikimailuak azalduko dizuete bertako haurrek.

 

Ez zarete errezeta berriak jakin barik joango… Ezta tripa utzik ere!

GURE ORTUA BERPIZTEN

Ikasturte honetan ere ortuko lanei ekin diogu urtero bezala ikasturte bukaeran gure elikagaietaz gozatzeko, horretarako aste honetan haur talde batekin kartel bat osatzen hasi gara. Kartel horretan galdera ezberdinei erantzunen bila ekin genion, lehenik eta behin gairi sarrera bat emateko haurrekin batera solasean aritu ginen heuren aurrezagutzak plazaratzeoko horrekin batera sasoiko barakien kartela erakutsi genien horretan oinarrituz haurrek landatu nahi zituzten barazkiak proposatzen hasi ziren.

 

 

Ondoren gure auzoko ortuetara bisita egin genuen, bertan landatuta zeuden barazkiak ikusi genituen.

Behin landatu nahi genuena jakinda auzoko bizilagun batengana jo genuen eta haien ortura bisita egiteaz gain letxuga eta berakatz landareak oparitu zizkiguten.

 

 

 

 

Poz-pozik gure landaretxoekin ludotekarako bideari ekin genion. Gure ortuan atxurrarekin eta arrasteluarekin eskuan hartuta lurrari astindu batzuk eman ondoren hazitxoak bertan sartu genituen. Bukatzeko, landaretxo bakoitza ureztatu eta karteltxo bat jarri genien.

ERGUINEKO GAZTE TXOKORA BISITA!

Eguraldi ona eta Erguineko Gaztetxokoa gertu dagoela aprobetxatuz, haurrei bertara joateko proposamena luzatu genien eta gogo handiz abiatu ginen bertara. Hasieran bertara sartu eta txoko ezberdinak erakutsi eta bertan egiten dituzten ekintza desberdinak kontatu zizkiguten. Haurrak hasiera batetik oso eroso sentitu ziren eta bertako gazteek honetan asko lagundu zuten. Behin lekua ezagututa eta txoko ezberdinak ikusita haur bakoitza nahi zuen lekura joan zen jolastera.

Bukaeran gazteek koltxonetak kanpora atera zituzten Parkourrean aritzeko eta denok kanpora joan eta batera ibili ginen.

 

 

 

 

 

 

 

ESKERRIK ASKO ERGUINEKO GAZTETXOKOKO HEZITZAILE ZEIN GAZTEEI, EA NOIZ ANIMATZEN ZARETEN GU BISITATZERA ETA GUREKIN JOLASTERA!

ANIMATU LUDOTEKETARA!!!

Oporren amaierarekin batera, ludokendon ere martxan jarri gara. Ikasturte honetan, espazioa berrantolatu dugu guztiontzat irisgarria izan dadin, eta baita, guztion beharrak asetzeko helburuarekin ere. Anitzak garen heinean, behar eta interes ezberdinak ditugu eta honetarako, ezinbestekoa ikusten dugu berregituratze hau. 

Gure filosofiarekin bat datorren moduan, kanpo espazioa konkistatzen jarraitu nahi dugu, hasieratik irteera desberdinak eginez gure kale eta parkeetara.

 

 

 

 

Hasiera polita izan da,ohiko bazkideetaz apart e laguntxo berriak gerturatu dira gurera elkar ezagutuz eta jolastuz. Beraz, animatu jolasaren bidez arrasateko kaleak ezagutu eta laguntxo asko egitera, beti izango zarete ongi etorriak. 

“EZBERDINTASUNEAN HEZI, BERDINTASUNEAN HAZI”

ortuko espazioa

Ikasturte berriarekin batera eta eguraldia lagun geneukala ortuko espazioa aprobetxatzea erabaki genuen.
Bertan ekintza ezberdinak egin genituen, esatera, pultserak mahai jolasetan, ipuinak irakurtzen … baina, beti bezala arrakasta handia izan zuena ortua izan zen. Adin ezberdinetako haurrek parte hartu zuten ortuko gauza ezberdinak burutzeko. Aurreko ikasturteko landareak kendu, lurrari astindu bat emana eta garai honetan jarri behar ditugun hazitxo eta landareei lekua egin genien.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bertan oso gustura aritu ginen eta norbaitek landaretxoak edo hazitxoak baldin baditu ongi etorriak izango dira!

 

GOGORATU OSTIRAL HONETAN IRAILAK 29 SANTAMAINA ETA ZIORLAKO TXOKO EZBERDINETAN JOLASEAN IZANGO GARELA! ANIMATU ZAITEZTE GUREKIN JOLASTERA!