ludoteka ibiltaria

Aste buru honetan askok lau jai egun badituzte ere, Ludoteka ibiltariak bere martxa jarraituko du  eta hilabeteko hirugarren aste buru honetan ere, Garagartzan izango gara larunbat goizean.


 


Auzo honetan horrelako ekintza asko ez ditugunez egiten, bertara parte hartzera animatu nahi ditugu auzo eta inguruko haurrak, jolas berriak ikasi, ekintza desberdinak egin, eskulanak,…gustoko zerbait aurkituko duzula dudarik ez izan.


 


Gurasoei ere aipatu, lagun berriak egiteko aukera paregabea dutela zuen seme alabek ondo pasatuaz larunbat goizetan gurekin, gerturatu eta ikus dezakezue gure eskaintza zabala.


 


Azken bi larunbat hauek gogotsu aprobetxatu datorren urtera arte ludoteka ibiltariak agur esango baitigu.


 


Gogoan izan ordutegia goizeko 11etatik eguerdiko 13:30tara dela.


 


ludoteketako ate irekiak

Martxoan hasita datozen hilabete hauetan,  Arrasateko ludoteketan hilabeteko azken astean, ATE IREKIAK izango ditugu.


 


Bertara,egun hauetan nahi duten haur guztiak sartzeko aukera izango dute, beti ere 3urtetik 12 urte bitartekoak badira.


Okendo eta Usaetxeko funtzionamendu taulak bertan bera geldituko dira egun hauetan. 


 


Ludoteka bakoitzean egun bat jarriko dugu egun berezi bezala. Martxoko hilabetean hauek izango dira egunak eta ludotekak:


 



  • Martxoak 25ean (asteazkena), OKENDO-ko ludotekan

  • Martxoak 26an ( osteguna ), SANTAMARINA-ko ludotekan

  • Martxoak 27an ( ostirala ), USAETXE-ko ludotekan

 


Egun hauetan jolasak, tailerrak eta pintxo dastatzeak izango ditugu.


 


Bertara gerturatzeko animatu nahi ditugu haurrak. Eguraldi ona eginez gero ekintzak kanpoan edo parkean egingo lirateke. Eguraldi txarrarekin berriz ludoteka barruan.


 


 Dena den eguraldiak ez badu laguntzen eta ludoteka barruan egin behar baditugu ekintza guztiak, gogoan izan, gela bakoitzeko haur kopurua momentu berean, mugatua izaten jarraituko dela.


 


ludotekak

Martxoko bigarren aste buru honetan ere Garagartzan egongo gara ludoteka ibiltariarekin.


11etarako zuekin jolasteko prest eta gogotsu gerturatuko dira bertara hezitzaileak.


Eskulan, jolas eta beste ekintza pila bat egiteko aukera izango duzu ez izan zalantzarik eta zatoz!!


Benetan gustora eta lagun artean pasatu nahi baduzu larunbat goiza, gosaldu bezain laster, gerturatu gugana eta ez zera damutuko.


Gogoratu, goizeko 11etatik eguerdiko 13:30tara nahi duzunean sartu eta irten eginez, ondo pasatzeko aukera paregabea. 

Pazko Asteko irteera eta ekintza bereziak

PAZKO ASTEKO IRTEERA

Pazko Astea gerturatzen ari dela eta zabala da Arrasateko ludoteketako eskaintza.

Honenbestez, 4.5.eta 6.mailako haurrek, Txurrukako aterpetxean egonaldi ahaztezin batetaz gozatzeko aukera izango dute. Beraz, lagunarteko giro atseginean Euskal Herriko kostaldean hiru egun eta bi gau igaro nahi badituzu gogoratu izen emateko epea gaur irekiko dela hiru ludoteketan.

Bestalde, egun horietan zehar ere, apirilaren 15, 16 eta 17an, ludoteketan ekintza berezi ugari antolatuko ditugu, beraz, animatu eta gerturatu 3-9 urte bitartekoak ere ludoteketako ekintzetan parte hartzera. 

Badator ludoteka Garagartzara!!!!

LUDOTEKA IBILTARIA GARAGARTZAN

Larunbat honetan ludoteka ibiltaria Garagartza auzora joango da!!beraz, gure-bike-ak, jolasak, eskulanak…egin nahi badituzu, zatoz Garagartzako Patxixenara hurrengo larunbatetan 11etatik 13:30etara bitartean!


Izan ere, hirugarren hilabete honetan ludoteka ibiltaria Garagartzako auzora gerturatuko da.

San Andresen eta Musakolan egon ondoren,Garagartza izango du geltoki.

Bertan ekintza asko eta gustukoak egiteko aukera izango duzu martxoaren 7, 14, 21 eta 28an. 

Beraz, gogoratu asteburu honetan ezin bazara gerturatu, hurrengo beste hiru
asteburutan ere bertan egongo garela larunbat goizezzure zain.

Eguraldi ona eginez gero, larunbat honetan gure bike-ak eramango
ditugu kanpoan gozatu ahal izateko. Txarra egiten badu, Martxoko
azkenengo larunbatera ( Martxoak28 ) pasako genuke ekintza hau.

Dena den izango da zer egin,ikusi eta jolastekorik ere.

Ez ahaztu Martxoak 7 goizeko 11etan Garagartzan elkar ikusteko aukera izango dugula!


Badatoz inauteriak!!

Inauteriak iristear daudela eta, gaur arratsaldean ludoteketan mozorroturik inauteri giroari hasiera emateko aukera paregabea izango dute 3-12 urte bitarteko haurrek 5etatik 8etara bitartean. Bestalde, datorren asteartean ere, Arrasateko hiru ludoteketan merendola bikainaz inauteri eguna ospatuko dugu guztion artean 5etatik 6:30etara.

Bihar ere, ludoteka ibiltaria 3.astez Musakolako San Antolin herri eskolan dagoela eta, 11etatik 13:30etara bitartean, 3-12 urte bitarteko haurrek kulturartekotasun gaia oinarri izanik, mozorroak sortu eta jai giroan inauterietan murgiltzeko aukera izango dute.

Beraz, hartu marakak eta ez zaitezte etxean gelditu. Zatozte gaur, bihar eta asteartean ere gurekin batera inauteriak ospatzera!!

  • INAUTERIETAN ERE, MARAKA ETA GUZTI…
  • JOLASA BAINO GEHIAGO!!

BADATOR LUDOTEKA IBILTARIA MUSAKOLARA!

Datorren asteburuko larunbatean, Otsailak 21, Musakolako San Antolin ikastetxean hirugarren asteburua izango da ludoteka ibiltaria egingo dena eta bertan oraingoan inauteriak ospatuko dituzte.


Kulturartekotasuna gaitzat izanik mozorroak egingo dituzte bertara hurbiltzen diren haurrekin batera jai giroan.


Goizeko 11etan hasita eguerdiko 13:30tara bitartean gurekin mozorrotu eta ondo pasa nahi baduzu zatoz!!! Zuen zain gaude

 


AURTEN ERE HELDU DA LUDOTEKA IBILTARIA!!

Auzoz auzo gabiltza jolas, eskulan, jostailu eta beste ekintza sorta zabal bat eskainiz larubatetan goizeko 11:00etatik 13:30etara bitartean 3-12 urte bitarteko haurrei, beraz, adi egutegiari:

– urtarrilak 31 San Andres-eko BedoƱabe herri eskolan
– otsailak 7,14,21,28 Musakolako San Antolin herri eskolan
– martxoak 4,11,18 eta 25ean Garagartzako Patxixenan

ZATOZ GUREKIN JOLASTERA!!