ate irekien festa

Ludoteketan  ostiral honetan ate irekien festa ospatuko dute.


 


Ludoteka bakoitzak bere festa izango du:  merendola, jolas eta hainbat gauza egiteko aukera izango duzue bertara hurbiltzen zareten haur guztiok..


Ongi pasatzeko aukera paregabea izango duzue.


Gogoratu datorren astetik aurrera ludotekako txartela egina ez duenak, ez duela aukerarik izango bertan jolasteko. Beraz, ahaztu gabe gaur edo bihar gerturatu ludotekara eta egin zaitez bazkide.


Datorren astetik aurrera ludotekan egon ez direnak, egun bat izango duzue frogatzeko baina hortik aurrera txartel gabe ezingo zarete sartu.


Ez ahaztu  ludotekara sartu ahal izateko  3-12 urte bitarteko haurra izan behar zarela.


 

KAIXO OPORRAK

Badatoz oporrak ere eta askotan ez dakigu zer egin hainbeste denbora libre izanik.


Guk zuentzako ideia batzuk eskaintzen dizkizuegu KAIXO OPORRAK izeneko egitasmoarekin. Horretarako, gaur asteartea, Ekainak 16, eta bihar asteazkena, Ekainak 17 Sebero plazara gerturatu zaitezte.


 


Bertan, erakusketa txiki bat izango duzue ikusgai euskarazko liburu, pelikula eta musikarekin. Gustukoak dituzuen edo ez begiratu, eta oporretarako liburutegitik hartu edo erosi nahi izanez gero, idatzi gustatu zaizunaren izena eta zoaz liburu dendara erostera.


 


Beste alde batetik jolas pila ikasteko aukera izango duzue, ondoren lagunekin oporretan jolastu ahal izateko, eta azkenik, eskulanen txokoa ere egongo da berziklatutako materialarekin jostailuak sortzeko.


 


Oporretan zer egin jakin gabe ez zaitezen egon, ZATOZ ETA HARTU IDEIAK!!!!

udalekuetako bilerak

Udalekuak gerturatzen daudela eta gogoratu nahi dizuegu aste honetan guraso bilerak izango ditugula eta oso garrantzitsua dela bertara azaltzea, dituzuen duda eta kezka guztiak bertan argituko baitizkizuegu. Hona hemen noiz eta non izango diren bilerak:



































EGUNA


DIA


LEKUA


SITIO


ORDUA


HORA


UDALEKU MOTA


 


EKAINAK 15 ASTELEHENA


LUNES 15 DE JUNIO


 


KULTURATEKO JOKIN ZAITEGI GELAN


 


 


18:00


 


ETXARRI


 


EKAINAK 16


ASTEARTEA


MARTES 16 DE JUNIO


 


KULTUR ATEKO


ARETO NAGUSIAN


SALA PRINCIPAL DE KULTURATE


18:00              


 


 


 


19:00


ERDIGUNEA( 2-6 URTE )


CENTRO ( 2-6 AÑOS)


ERDIGUNEA(6-10 URTE)


CENTRO ( 6-10 AÑOS)


 


EKAINAK 17


ASTEAZKENA


MIERCOLES 17 DE JUNIO


 


KULTUR ATEKO


ARETO NAGUSIAN


SALA PRINCIPAL DE KULTURATE


18:00


 


 


19:00


SAN ANDRES( 2-6 URTE )


 ( 2-6 AÑOS )


SAN ANDRES(6-10URTE)


 ( 6-10 AÑOS )


 


EKAINAK 18


OSTEGUNA


JUEVES 18 DE JUNIO


 


SANTAMARINAKO LUDOTEKAN


EN LA LUDOTEKA DE SANTAMARINA


18:00


 


 


19:00


MUSAKOLA (2-6 URTE)


( 2-6 AÑOS )


MUSAKOLA (6-10 URTE)


 ( 6-10 AÑOS )


 


EKAINAK 19


OSTIRALA


VIERNES 19 DE JUNIO


 


KULTURATEKO JOKIN ZAITEGI GELAN


 


18:00


 


 


19:00


ORIO 1go TXANDA


 


ORIO 2.TXANDA

ludotekak

Ikasturtea bukatzear dagoela eta ludoteketan ere ekintza bereziak egiten dabiltza.


Arrasateko hiru ludoteketatik pasa den astean, irteera izan zuten Osintxura.


Bertan ur jolasak eta beste jolas pila bat egin zituzten eta primeran pasatu zuten.



Aste honetan ere, ludotekak itxi egiten direnez Irailera arte,  ostiralean jai Afrikarra antolatuko dute Biteri plazan hiru ludoteketatik bertara gerturatuko direlarik.


Azken festa bezala denak elkartzea pentsatu dugu bertan, eta ludoteketan izan dituzten “jembe” ikastaroak kontuan hartuta, bertan praktikan jartzeko aukera izango dute.Honetaz gain, janari afrikarrak eta beste hainbat gauza egingo dituzte benetan ikusgarriak.

Asteburuko eskaintza

Iritsi da berriz ere asteburua eta berarekin asteburuko eskaintza


3-12 urte bitarteko haurrentzat.


Dakizuen bezala larunbatetan IRAJOSI izenarekin lotuta Arrasateko auzo ezberdinetan gugana gerturatzen diren haur eta gazteekin liburu erraldoia osatzen goaz, ondoren Ekainak 27an dena lotu eta herriko plazan irakurri ahal izateko.Bertan ikusiko dugu zenbat lan egin duten gure herriko gaztetxoenak bai irudimena landuaz eta bai esku trebetasuna ere, marrazki eta guzti baitoa.  


Ipuin honi jarraipena emateko, aste honetan Ekainak 13 Sebero plazara gerturatuko gara beraz, animatu eta zatozte zuen ideiatxoak ipuinean itsastera.


 


Igandean berriz, Biteri plazan PLAZALAI antolatuko dute gure hezitzaileek eta bero eginez gero ere, bustitzeko aukera izango duzue ginkana batean parte hartzen duzuelarik. Bertan jolastu eta ondo pasatzeko zuen gogoa eta gerturatzea besterik ez dugu behar.Zuen zain gelditzen gara.


 


Gogoratu ordutegia 16:30tatik 18:30tara izango dela.


ludotekak

Asteburu honetan ere badaukazue zer egin arratsaldean etxean aspertu beharrean, zatozte gurekin jolastera eta eskulanak egitera.


 


Irajosi eta Plazalai egitasmoak azkenengo auzora hurbilduko dira datozen hiru asteburutan eta ondoren bukaera ondo baino hobeto emateko Ekainak 27an  herriko plazara joango gara jai polit bat egitera.


 


Hirugarren gunea erdialdea izango da.


Asteburu honetan IRAJOSIri jarraipena emateko Altamirako plazan egiteko asmoa genuen, baina elkartasun eguna denez eta ekintza pila dagoenez Biteri plazan, gehiago gerturatzea pentsatu dugu eta Uharkapeko sarreran jarriko dugu jaima.


Ipuinaren jarraipena egiteaz gain, eskulan bezala, ipuineko pertsonaien domina egiteko aukera izango duzue.


 


PLAZALAI berriz, Biteri plazan izango da eta jolas ugari ikasteko aukera izango duzue gerturatzen zareten 3-12 urte bitarteko haur guztiek.


 


 


 

ATE IREKIAK LUDOTEKETAN

Adi 3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxo guztiok iritsi dira berriz ere ate irekiak Arrasateko ludoteketara eta!

Beraz, oraindik Arrasateko hiru ludotekak ezagutzen ez badituzu, aukera paregabea duzu aste honetan bertara gerturatu eta lagunartean zuentzat prestatutako ekintza berezietaz gozatzeko!

  • Bihar (maiatzaren 27) Santamañako ludoteka (Santamaña auzoan)
  • Etzi (maiatzaren 28) Okendoko ludoteka (erdialdean Sebero atzean)
  • Etzidamu (maiatzaren 29) Usaetxeko ludoteka (Usaetxeko plazan)

Beraz, ez pentsatu bi aldiz eta zatoz egun hauetan arratsaldeko 5etatik 8etara ludotekak ezagutzera!

asteburuko eskaintza

Aste honetan ere badago zer eginik Musakola auzoan.


Auzo honetara bigarren asteburuan ere gerturatuko gara IRAJOSI eta PLAZALAI egitasmoei jarraipena emateko.


 


Larunbat arratsaldean IRAJOSIri jarraipena eman nahian gerturatzen zareten 3-12 urte bitarteko haur guztiekin ipuina osatzen jarraituko dugu eta bertako pertsonaiak bezala aurpegiak  margotzeko aukera izango duzue. Musakolako jaietan gerturatu ziren haur guztiekin ezin izan genuenez ipuina egiten jarraitu, oraingoan gogo gehiago eta ideia gehiago izango dituzuela espero dugu.LEGARRA PLAZAN egongo gara 16:30tan hasi eta 18:30ak arte.



 


Igandean berriz, SAN ANTOLIN ikastetxeko PARKERA hurbilduko gara jolas pila bat erakusteko gogoarekin gerturatzen zareten 3-12 urte bitarteko haur guztiei. Ondoren zuen lagunei erakutsi ahal izango dizkiezue ikasten duzuen guztia eta oporrak gertu daudela gogoratuz, oporretan ere lagun berriak egiteko aukera izango duzue zuen jolasak besteei erakutsiz.


 


Gogoratu naiz eta euria egin guk ekintza hauek aurrera eramango ditugula eta dagokien plazan elkartu ondoren, hezitzaileekin aterpe batetara joango zaretela bertan jolasak egin eta ondo pasatzera.


 


Zatozte gurekin jolastera eta ondo pasatzera, etxean baino askoz ere gusturago egongo zarete eta

asteburuko eskaintza

Asteburuetan ondo pasatzen jarraitu nahi baduzu, bagatoz oraingoan ere Musakolako jaien barruan parte hartzera


 


 Datozen hiru asteburutan Musakola auzoko plazetara gerturatuko gara.


  PLAZALAI hiru asteburutan San Antolin ikastetxeko parkearen ondoan egingo dugu.


 


IRAJOSI berriz, asteburu honetan San Antolinera gerturatuko da bertan jaiak direla eta jaietan parte hartzeko asmoarekin, baina hurrengoetan beste Musakolako plaza batzuetara gerturatuko gara.


 


Ordutegia beti bezala, arratsaldeko 16:30tatik 18:30tara izango da.


 


Aste buru honetan, ekintza bereziak egingo ditugu egitasmo hauen barruan jai giroa eman nahian gure ekintzei ere:


 


IRAJOSIn liburu erraldoiaren jarraipena egiteaz gain ipuineko pertsonaien txontxongiloak egiteko aukera izango dute bertara gerturatzen diren 3-12 urte bitarteko haurrak


 


PLAZALAI egitasmoaren barruan berriz txapak dekoratu eta ibilbidea egiteko aukera izango dute gerturatzen direnak.


 


Animatu eta parte hartu!!!!!