SANTAMAÑAKO TXORIMALOA!!!

Iragarri genuen bezala, duela aste batzuk gure ortuan txorimalo bat edukitzea erabaki genuen eta azken egun hauetan sortzeari ekin diogu.

Lehenengo, aste batzutan zehar haurrek, txorimalo eredu ezberdinak marraztu zituzten, beharrezko materiala aipatuz.Proposamen kaxan eredu ezberdinak jasotakoan, guztiekin lehiaketa bat egitea adostu zen. Bertan guraso,haur eta hezitzaileek parte hartzeko aukera izan genuelarik.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Garaile irten zen marrazkian oinarrituz eta beste ereduetako ideiak kontuan izanik, beharko genuen material berrerabilia zerrendatu genuen eta bakoitzak zerbait ekartzeko ardura hartu zuen.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Hurrengo asanbladan, txorimaloa eraikitzeko taldeka banatzea adostu zen, ardurak banatuz:

PENTAX DIGITAL CAMERA

gorputza osatu,

PENTAX DIGITAL CAMERA

margotu,

PENTAX DIGITAL CAMERA

burua apaindu,

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

PENTAX DIGITAL CAMERA

besoak eta hankak,

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

apainketak…

PENTAX DIGITAL CAMERA

Bakoitza gustokoen zuen taldea aukeratuz eta elkarlanean txorimaloa osatu genuen!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Txorimaloa prest genuela, honen kokapena adosteko bildu ginen eta HONA HEMEN GURE TXORIMALOA!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Animatu eta gerturatu ikustera!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Euriak udaberri guztia gurekin gelditzea erabaki duen arren, ez da traba izan ortua eraiki, gozatu eta daztatzeko!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Ostirala, ludoteken itxiera eguna izando da, eta aste hontan gure ortutxotik jasotako barazkiak probatzeko aukera izando dugu!!!

Uda ona pasa eta datorren urterarte!!!

Jolas eremuak handitu nahian…

Usaetxe ludotekako inguruetan hainbat lorategi edota zelai ditugu. Gure jolas esparrua kanpo espazioa ere badenez hauetan jolastea atsegin dugu. Baina zoritxarrez, zelai hauek txakurrek erabiltzen dituzte beraien egin beharrak egiteko, eta txakur hauen jabe batzuek ez dituzte gero beraien kakak jasotzen. Honen ondorioz zelaiak txakur kakaz zikinduak ditugu.

Hau salatu nahian, haurrek hurrengo ideia izan zuten bizilagunak honetaz ohartarazi eta jolas gune hau bereganatzeko asmoz.

Puxikak makila bati lotu eta txakur kaka bakoitzaren ondoan kokatu zituzten. Honetan, guraso batzuek ere parte hartu zuten.

SAM_3779 SAM_3780 SAM_3787 SAM_3784

Argazkietan ikusi daiteke zelai hauetan zenbat txakur kaka topatu ditzakegun!!!90 inguru!!!

Ekintza hau amaitzeko hainbat kartel ipini zituzten haurrek puxiken esanahia azaltzeko: “Puxika bat = txakur kaka bat” eta “Haurrok bertan jolastu nahi dugu!”

Ekintzak arrakasta izan zuela uste dugu. Izan ere, bizilagun batzuk egindakoa txalotu zuten nahiz eta bizilagunen bat ere kexatu zen.

Ia haurrek beraien nahia lortzen duten!!!! Eta eredu hau herriko gainontzeko lorategi eta zelaietara zabaltzen den!!!

 

ZIGARROLAKO JAIAK ETA SANTAMAÑAKO ORTUA!!!

Eguakotxean Zigarrolako Jaietan hainbat ekintzetaz gozatu ahal izan genuen!!!!

aurpegi margoketa hezitzaile eta haur ezberdinen eskutik…

txikienentzako puzgarria,

eskulan bezala, Zigarrolako astoaren karetak egin zituzten material ezberdinak erabiliz…

eta bestetik, zirkuito bat jarraituz, saku karrerak dibertigarriak!!!

saku karrerak

Guzti honekin eta Gaztetxoko eta Ekin emakume taldekoek eskeinitako txokolate eta pintxo ezberdinetaz lagunduta arratsalde ederra pasa genuen,

eskerrik asko danoi!!!

Bestalde, Santamañako Ludotekako ortuko azken urratsen berri emango dizuegu!!!

Azken aste hauetan gure kaxa lurrez betetzen ahalegindu gara, egindako deialdiari helduz, hainbat lekutatik lurra biltzeari ekin diogu.

IMG-20130513-WA0014

Batzuk etxeko lorontzitan sobran zuten lurra ekarri dute ludoteraka,

DSC_0119

eta bertan, lurreko harritxo eta sustrai zatiak baztertu ditugu pixka bat..

DSC_0115

 

hezitzaile baten ortura pare bat aldi gerturatu gara lurra hartzen,

IMG-20130513-WA0013

haur batzuen gurasoek, martxan jarri berri duten ortutik ere lurra eskeini ziguten…

IMG-20130513-WA0011

 

Lortutako lur guztia, gustora asko nahastu dugu guztion artean!!!

IMG-20130514-WA0001
Eta apurka-apurka gure kaxatxoa bete dugu!!!

Sorua prest genuela eta asanbladan erabakitako barazki zerrenda kontuan izanda, bakoitzak bere ekarpenak egin ditu eta senideek ere gustora asko hartu dute parte!

haur batek eta bere aitak letxugak ekarri dizkigute beraien ortutik,

IMG-20130514-WA0002

beste haur batzun aititak limoiondo eta tomate landaratxuak,

IMG-20130514-WA0000

guraso batzuk perrexila eskeini digute,

Txatxilitik txerri tomate eta marrubi landarak ekarri ditugu…

IMG-20130513-WA0003

eta horrela poliki poliki gure ortutxoa lore, barazki eta fruta goxoz betetzen hari gara!!!

IMG-20130513-WA0004

Guztion artean, barazki bakoitzaren kokalekua erabaki eta behar duten zaintza kontutan izan dugu, gure landaretxuak gogotsu haz daitezen santamañako ludotekan!!!

…laster, haurrek ekarriko duten berakatzei eta gure hazitegian irten diren piper eta krabeliñ landareei, birlandatzeko txanda helduko zaie!!!

IMG-20130513-WA0012

Pauso txikiak eginez eta elkarlanaz gure ortua aurrera doa!!!

IMG-20130513-WA0009

DSC_0110

Animatu eta gerturatu geurera!

IMG-20130513-WA0008

 

 

Tonucci gurean!

Txatxilipurdi elkarteak “Haurren Hiria” liburuaren aurkezpena egingo du. Francesco Tonucci pedagogoak idatzitako  ” La cittá dei bambini”  liburuaren itzulpena da. Tonuccik,  Fanon (jaioterrian) abian jarritako filosofiaren gauzatzea jasotzen du liburuan. Hiria eta haren antolaketa, umeen begiradatik ikusten hasi beharra aztertzen du.

 

haurren-hiria-liburuaren-portada

Aurkezpena: Udal pleno aretoan

Noiz: Maiatzaren 9a

Ordua: 18:00etan

Francesco Tonucci idazlea aurkezpenean presente egongo da.   

Animatu eta gerturatu!

Ate irekiak!!!Sentitu eta ulertu jolasaren bidez!

Aurreko astean ludoteketako ate irekiak izan genituen eta hilabete honetan,zentzumenak lantzeko  jolasak egin ditugu kalean. Jolas hauek egunerokotasunean egiten ditugunak  dira, baina zentzumenak lantzeko moldatuak. Era honetan, eguneroko edozein ekintza egiteko urritasunen bat daukaten pertsonen azalean jarriz eta eurek bizi dituzten zailtasunak eta erronkak biziz.

SAM_1306

SAM_1309

Begiak zapi batekin estali genituen eta “zapitxo” ra jolasten egon ginen. Momentu batzuetan galduta, beldurtuta, deseroso… sentitu ginen. Hala ere, ez ginen bakarrik sentitu elkar asko lagundu baikinen!

SAM_1337

Begiak estalita altueraren arabera ordenatu beharreko jolasera ere jolasten egon ginen. Haurrak ikusmen urritasuna eukiko balute moduan beste estrategia batzuk erabili behar izan zituzten lagunak nola ordenatu jakiteko, zehazki, pertsonak identifikatu eta ordenatu zituzten usaimena eta ukimena erabiliz.

SAM_1348

Bukatzeko, eztanda jolasera beso bakarrarekin jolasten egon ginen.

Elkartasuna eta enpatia jolasen ardatza bihurtuz!

 

 

Haurrekin sukaldatzen

Aurten ere, Usaetxen gure ortua aurrera eraman dugu. Haurrekin batera garaiko zein produktu landatu adostu ondoren berakatzak landatzea aukeratu genuen. Horretarako, iazko lorontziak hartu eta bertan landatu genituen berakatz aleak.

SAM_3479

Bi hilabetez zaindu ostean eta jateko prest zeudela ikustean halaxe egin genuen. Aurreneko berakatzak jaso eta garbitu …

SAM_3667SAM_3668

Eta azkenik, ganba eta arrautzekin lagunduta tortilla ederra jan genuen!!!

SAM_3689

Santamaina ludotekako urteurrena

Aurreko ostiralean Santamainako urteurrena ospatu behar genuela eta, Usaetxetik bertan dastatzeko patata tortillak eramatea pentsatu genuen haurrekin batera. Horregatik, ostegun arratsaldea tortillak prestatzen pasatu genuen.

SAM_3697SAM_3699

Haurrak oso gustura ibili ziren sukaldari lanetan eta tortilla goxo goxoak prestatu genituen. Santamainan ere gozatu genuen guztiok hauetaz!!

 Honela ikus dezakegu haurrak apur bat motibatu ezkero edozertan laguntzeko prest egoten direla.

 

Santamainako 21.urteurrena

Kaixo, kaixo!

Gaurkoan Santamainako 21. urteurreneko festaren berri ematera gatoz. Zurrumurrukoak “Mamuak eta beste auzokide batzuk”  ipuin kontaketa burutuko dute 17:45etatik aurrera.

20130416151909409,-aldatutaOndoren, ludoteka bakoitzean egindako jatekoaz merendola bat egingo dute. Urteurrena ospatzeko, ipuin kontaketaz gozatze eta tripa betetzeko aukera bikaina izango da oraingo honetan ere! Gozatu!