ZABORRA SORMENERAKO TRESNA!

Urteak dira jada udal ludoteketan material berrerabilgarria erabiltzen dugula. Urtiak dira ere guraso edo tutoreek materialez hornitzen gaituztela, izan ere, asko dira bertara, laneko material, etxeko material edota erabiltzen ez dituzten trasteak ekartzen dutela, denon artean beste erabilera bat emateko asmotan. Aupa zuek, segi horrela!!

 

Hasiera batean komuneko rolloak izan genituen sormenerako tresna. Eskuetan hartu, ondo begiratu, buruari buelta pare bat eman, eta haurrekin batera hontz txiki batzuk egitea adostu genuen. Haur bakoitzak berea, bere erara, berak nahi zituen koloreekin, baina denok gauza bera. Eskulan bikainak egin genituen, koloretsu eta dibertigarriak, hontzak esnatzeko modukoak!!

P1070520

Baina zer egin muskuiluen oskolekin paella edera bat jan ondoren? Edukiontzi marroira bota? EZ!! Sormenerako erabili!! Hezitzaile batek, tripa ondo bete eta gero, ludotekara ekarri zituen muskuilu oskolak zerbait berria sortzeko asmotan. Hasiera batean haurrekin batera oskolak, ukitu, usaindu, aztertu genituen, eta oraingoan denok batera eskulan bat eta bakarra sortzea adostu genuen. Tenperak hartu eta martxan jarri ginen, emaitza eder hau lortu arte!

P1070523

Zaborrari beti eman ahal diogu beste irtenbide bat, topatu zurea!!

SORMENAREKIN HEGAN

Aste honetan hainbat jolas asmatu dituzte Usaetxeko haurrek. Sormenaren hegalak zabaldu eta ludotekako materiala erabiliz jolas berriak asmatu dituzte.

Eraikuntzako piezekin  eta hainbat haurren gorputzaz baliatuz labirinto ederra egin dute guztiontzat.

DSC00304 kopia3

labirinto2

 

 

 

Bestetik, Eiffel dorrea bezain ikusgarriak ziren dorre ezberdinak egin dituzte. Txikienek nagusiagoen laguntza izan dute eraikinak egiteko orduan. Irakasle ederrak benetan!!

dorrea 1 dorrea 2

Koltxoneta, alfonbra eta kuxinez baliatuz psikomotrizitate txokoa ere sortu dute. Bertan gimnasta profesionalen antzeko txatxilipurdi eta saltoak egiteko aukera izan dugularik.

koltxo bat koltxo 2

 

 

 

 

 

 

Eguraldiak lagunduta, kanpo espazioa ere asko erabili dugu asteon eta hemen ere jolas edota ikuskizun berriez gozatzeko beta izan dugu.

Ezkuta-susto jolas berriaz gain, “Etxe misteriotsu”ko zonbiak emandako bildurraz gozatu dugu. Ezkutuan zegoen zonbia ikusteko irrikaz itxaron zuten hilaran. A ze nolako susto aurpegiekin bueltatzen ziren guztiak!

zonbi 1 zonbi 3 zonbi 2 zonbi 4Ia zer asmatzen duten hurrengoan!!!

SANTAMAÑAKO BERRIAK!!!

Hona hemen azkenengo asteetan Santamañako ludotekan bizitakoak!
Berri goxo bateaz hasiko gara…

Begira, begira ze gustora ari diren Usaetxeko urteurrenerako bizkotxua prestatzen!

DSC_0772

Bestetik, aipatu izan dugun bezala, ortua negurako prest itxi dugu eta oparitutako landaratxuak  iada landatuta  daude!

Baita babarrun , idar eta zerbak ere.

DSC_0815

Ortua txukun antolatzeko asmoz; landaretxuendako  espazioa pentsatu, eremua markatu eta landare bakoitzaren karteltxoa egin dugu.

DSC_0814

Ate irekietan, haur batek proposatutako kalabazaren eskulana egin genuen.

IMG_20141030_181224

Sormena landuz beste mila ideia ezberdin irten ziren arratsalde horretan: letxugak, erremolatxak, karameluak…

IMG_20141030_173922 IMG_20141030_173305

Gustora asko hartzen dira zuen proposamenak!

Animatu eta bota zeurea!!!

ATE IREKIAK OKENDON!

Hilabetero bezala atzokoan ere ate irekiak burutu genituen Okendoko ludotekan. Astean zehar haurrekin asanblada bidez adostutako ekintzak eraman genituen aurrera. Aste guztian zehar, ludotekako gaztetxoek txotxongilo antzezlan bat prestatzen ibili dira, beraien sormenari ateak ireki eta ikuskizun zoragarri bat prestatuz.P1070473P1070452

Bestetik Ludokendon oso gustuko dugun sukaldaritza tailerra burutu genuen. Beti bezala herriko denda desberdinetara joan ginen erosketak egitera, bertako salmenta sustatuz eta beraiekin harremandu eta gure egunerokotasuna herriko sektore desberdinekin konpartituz. Italiako txoko ezkutuetara hegan egin eta pizzak ederrak sukaldatu genituen. Masa eskuz esku ibili, bueltak eman, airera bota eta osagai goxoez osatu genituen gure ludopizzak!!

P1070428

P1070467

Arratsalde paregabea pasatu genuen bazkide eta herriko haur desberdinekin!

Hurrengo hilabeteko AZKEN OSTEGUNEAN ere ateak zabalik izango ditugu, beraz ekarri zuen laguntxoak elkarrekin jolasteko!

URRIKO ATE IREKIAK!!!

Iritsi dira ludotekako ate irekiak!

Ostegunean Arrasateko ludotekak denontzat zabalik. Bertan, ekintza desberdinak izango dituzue aukeran.

 Santamainako ludotekan, “ortuko barazkiak sortzen” eskulana egingo dute.

Usaetxeko ludotekan, Doke jolasean nola jolasten den erakutsiko digute.

Okendoko ludotekan, txontxongilo ikuskizuna eta pizzak egingo dituzte.

 dokean

Animatu eta hurbildu! 

Zorionak Usaetxe!!

7 urtetxo pasa dira jada Usaetxeko ludotekan jolasean hasi ginenetik. Guraso, haur, bizilagun eta hezitzaileen konpromiso eta partehartzea ezinbestekoa izan da ludotekako proiektuari forma emateko eta, aurreko ostiralean, beste behin, ondo pasatzen apartak garela frogatu genuen.

Ludotekara heldu bezain pronto, pirata mozorroak jantzi astean zehar eraikitzen aritu ginen pirata txalupa kanpora atera eta ingurua hondartza balitz bezala atondu genuen. Okendo eta Santamainako ludotekako haurrei txalupan jolasean itxaron genien batzuk, beste batzuk platano eta sagar batidoak prestatzen genituen bitartean.

blogerako

Gainontzeko piratak iristen zihoazen heinean jolas batzuk proposatu genien, eta gustura asko ibili ginen batak bestearen puxika zapaltzea helburu duen jolasean. Arratsaldea inoiz baino arinago igarotzen ari zenez, kanpoan jarri genituen mahai inguruetan bildu eta beste ludoteketatik ekarri zituzten pastel eta bizkotxo goxoak dastatu genituen, gure batidoez lagunduta. Ummm!!

Arratsaldeari bukaera emateko, Usaetxeko pirata batzuk ikuskizuna eskaini ziguten denoi: gitarra doinuekin zorionak zuri abestu genuen, bertso ikaragarri polita abestu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototxen abesti baten koreografia dantzatu.

 blogerakoII

Penaz baina hurren arte esanaz agurtu genituen gure pirata lagunak.

Zorionak Usaetxe eta eskerrik asko denoi bene benetan!!

Ikasturteari hasiera emateko…

Ikasturteari hasiera emateko, ortuko txokoa martxan jarri dugu berriz; belar txarrak kendu, lurra arrotu, areka garbitu eta ortua txukundu landare berriei ongi etorria emateko!
Hau zortea gurea! auzoko jubilatuek gure ortuarekiko interesa erakutsi eta laurela eta iodo bedarra ekarri ziguten landatzeko!

MILA ESKER!

IMG-20141012-WA0003-2

Bestetik, Maritxu Kajoi egunean, mahaiekin pasarela prestatu eta desfile dotore bat egin genuen.

IMG-20141012-WA0000

LUDOTEKAK MARTXAN!!

Ludotekak jada zabalik daude eta gure berri herri osoak izan dezan ekintza bereziak burutuko ditugu iraileko 3 egunetan. Horretarako hiru ludoteketako hezitzaileak batu eta kalejiran ibiliko dira (egun hauetan beraz, ludotekak itxita egongo dira).

Elkarguneak, arratsaldeko 17etan:

–          19an, Santamainako ludoteka

–          23an Arimazubi plaza

–          25ean Biteri plaza

Animatu gurekin jolastera!

Ludo irekiera

Badator ludoteken irekiera!

Irailaren 15etik aurrera ludotekak zabalik!!

Irailaren 15etik aurrera irekita egongo dira Santa Marina, Usaetxe eta Okendoko ludotekak, ohi bezala astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00 ordutegiarekin.

3-12 urte bitarteko haurrek disfrutatzeko guneak dira ludotekak, haien garapenerako horren garrantzitsuak diren jolasak, lagunak, emozioak, abenturak, … bizitzeko espazioak.

Irailaren 15etik 30era bitartean sarrera librea da hiru ludoteketara, nahi duten haur guztiek ezagutzeko eta ongi pasatzeko.

Urriaren 1etik aurrera, matrikula eginda duten haurrak bakarrik sartu ahalko dira.

Izena emateko:

  • Ludoteketara edo Gazte Bulegora jo
  • Fitxa beteta, bi argazki eta 30 €ko kuota (ikasturte osoa) ordaindu.

 Animatu eta etorri jolastera!!

maiatza 095-1PENTAX DIGITAL CAMERAPENTAX DIGITAL CAMERA

 

 

 

 

 

IMG-20140529-WA0003

GORA EUSKAL HERRIA TROPIKALA!

Maitatzeko ate irekiak zirela eta, haurrekin hawaiiar festa bat egitea adostu genuen, baina horretarako lan asko egiteko genuen, eta egun gutxi, baina gogotsu ekin genion lanari.

Aurreko egunetan mural eder bat marraztu genuen elkarrekin, eguzki eder, itsaso eta mendi eta guzti! Pintzelekin nahiko ez eta eskuekin askoz errazago margotzen genuela konturatu ginen, eta oso gustura aritu ginen murala egiten.

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

Muralarekin nahikoa ez eta haurrekin batera eskulantxo bat egin genuen, soka desberdinetan aurretik egindako loreak sartu eta gorputzeko atal desberdinak atontzeko erabili genituen, ideia bikainak dituzte gure haurrek!!!

 

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

Azkenean iritsi zen gure jaia burutzeko eguna! Haurrak gogotsu agertu ziren ludotekara eta azkar azkar, auzoko dendetara abiatu ginen erosi beharreko osagaiak erostera. Marrubiak, jogurtak eta izotza erosi genuen irabiatu tropikal batzuk egiteko. Borobilean jarri ginen eta denok daztatu genuen edari magiko freskoa, ederra benetan! Ondoren arratsaldeaz gozatzeko, abesteko eta dantzatzeko ordua iritsi zen.PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

Arratsalde bikaina benetan elkarrekin pasa genuena, eguraldi ona soilik falta zitzaigun egun benetan TROPILA izateko!

PENTAX DIGITAL CAMERA