Uda giroa gozatuz Santamainan !

Maiatzeko asteetan eguraldiak ekarri dizkigun egun eguzkitxu eta beroak modu paregabean aprobetxatu ditugu Santamainako ludotekan. Besteak beste auzoko ortuetara bisitak egin ditugu eta ortuetan utzi dizkiguten letxuga eta barazki  desberdinak gure ortutxoan landatu ditugu. Honetaz gain, beroarekin batera haurrak segituan kendu zituzten kamisetak eta ur globoekin dinamika desberdinetan jolasean aritu ginen bero egunetan.

2015-05-07 18.47.54Goiko argazkian haurrak Santamaina auzoko ortu batera eginiko bisitan, ederki gozatuz bero eta urarekin ! Azpikoan berriz, ur jolasetan hasteko prest !! Hori bai, eguzkitako kremaz ongi igurtzita beti  !!

2015-05-11 17.50.21

Honetaz gain, urtero bezala Musakola auzoko San Isidro jaietara ere gerturatu ginen aurreko astean, eta bertan aurpegi margoketa, puzgarriak, mural erraldoia eta twister jolasekin gozatzeaz gain, Gaztetxokoko lagunen txokolate goxoa ere dastatzeko aukera izan genuen !!

SANTAMAINAKO URTEURRENA!

Aurreko astean, Santa mainako 23 urte bete zituen ZORIONAK!!! Horretarako bertara joateko gonbita jaso genuen. Beraz gure aldetik oparitxo bat eramatea pentsatu genuen. Proposamen ugari izan ziren baina asanblada bitartez napolitanatxo txikiak erabaki genuen. Horretarako erosketak egin eta aurreko egunean hauek egiten hasi ginen. Haurrak oso gustura ibili ziren sukaldari lanetan bakoitzaren txandak errespetatuz.

DSC01104 DSC01107

Behin egun handia iritsita, guztiok 17:00etan ludotekan bildu eta Santamainarantz abiatu ginen jolas eta kanta artean. Bertatik gero eta gertuago geundenean festa giroa antzematen zen eta gu ere halaxe murgildu ginen hara iristean.

IMG-20150505-WA0011IMG-20150505-WA0007

IMG-20150505-WA0009IMG-20150505-WA0008

 

Haurrak txatxilipurdiko peto laranjara soinean jantzirik zuten eta beraiek hartu zuten arratsaldeko dinamizazioaren ardura. Hauen gomendio eta jarraibideei kasu eginda jolasean aritu ginen merendola eta karaokearen tartea iritsi zen arte. Bertan frutazko zukuak, San Pastela, frutaz eginiko pintxoak etab dastatzeko aukera izan genuen.

IMG-20150505-WA0012 IMG-20150505-WA0013 IMG-20150505-WA0014

Arratsaldea bukatzeko kantu eta jollasaren bitartez Arrasateko erdiko kaleetatik zehar abiatu ginen gure Ludotekara.

TXATXILIPURDIKO UDALEKUAK

Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago jadanik eta gogoratu MAIATZAREN 8an bukatuko dela.

kartela 2015-TXIKIA

Txatxilipurdiko bulegoan ( Nafarroa Etorbidea 23) jasoko dira izena emateak eta web gunez egiteko aukera ere badago (www.txatxilipurdi.com).

Ekarri edo bidali izen emate fitxa eta kuota ordaindu izanaren ziurtagiria Txatxilipurdira.

Ez utzi azken egunerako!!!

UDABERRIAREKIN ORTUA BERRIZ MARTXAN SANTAMAINAN!!!

Lehen eguzki izpiekin batera hasi dira Santamainako haurrak ortuko lanetan buru belarri.

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Negu garaian apur bat ahaztuta izan dugun ludotekako eremua biziberritzen hasi da.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Guraso, bizilagun eta haurrek ekarritako haziak ereinez eta landareak landatuz.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Biziki eskertzen dugu Ludotekatik auzoko pertsona desberdinek eta bazkide askoren familiek gure ortutxoarekin hartzen duten konpromisoa, etengabe ekarpenak egiten baitituzte, hazia, satsa, gomendioak, zuhaixkak, landareak, loreak eta orturako tresna desberdinak ekarri izan baitituzte.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Gune hau txukun uzteko helburuarekin lantxo desberdinak eraman dituzte aurrera haurrek, besteak beste;

areka garbitu,

PENTAX DIGITAL CAMERA

lokatza kendu,

PENTAX DIGITAL CAMERAPENTAX DIGITAL CAMERA

inausketak edota inguruak garbitu!

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Ortuko txokoan esperimentazio gune bat ere badago txikienek lurrarekin jolasteko, eta bertan zizareak bilatzen, lurra arrotzen,

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

zuloak egiten eta ortuko tresna desberdinak erabiltzen gustora asko aritzen dira!

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Ilusioz begiratzen dugu ortuaren etorkizuna eta desioz gaude, eguzkiaren laguntzaz, gure ortutxoaren fruituak ikusteko eta dastatzeko!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Udaberriko oporretan elkarrekin!

Badoa poliki-poliki urtea aurrera, elkarrekin igaro ditugu Arrasateko festa ezberdinak (Maritxu Kajoi, Santamasak…), gabonak, inauteriak… eta azkenean eguraldi onarekin batera iritsi dira udaberriko oporrak eta bertan urtero bezala burutzen ditugun ekintza bereziak.

Aurtengoan eskaintza zabala osatu dugu gure haur eta gaztetxoek beraien oporrak gurekin batera modu ezin hobean igarotzeko. Ludoteka desberdinetako haurrak elkartu gara ekintza hauetan, modu honetan elkar ezagutzeko eta elkarrekin gozatzeko.

Asteartea izan zen lehenengo eguna, bertan haurren eta gure oporren berri jakitearekin batera herri-kirolez gozatzeko arratsaldea antolatu genuen. Sokak, zakuak, gurpilak, artoak… eskuetan hartu eta luzaketa batzuk egin ostean, korrika eta tiraka igaroko genuen arratsaldea

.Imagen 674

Asteazkenean naturarekin kontaktuan jartzeko aukera izan genuen, izan ere Monterron parkera joan ginen arratsalde pasa. Bertan mendian gora ibili ginen, bertako txoko desberdinak kuxkuxeatzen eta gure herriko baliabide naturalak ezagutzen.Imagen 752

Ostegunean aldiz, Eskoriatzara txangoa egin genuen. Arrasaten autobusa hartu, Aretxabaletara iritsi eta oinez kilometro batzuk egin ostean, bertan dagoen tirolina eta ziburu batzuetara iritsi ginen. Bertan ederki pasa genuen, eskalatzaile moduan zerua ukituz eta tirolinatik adrenalina dena askatuz!Imagen 832

Astea bukatzeko, eta neke denak baretzeko asmotan zine erraldoia muntatu dugu Okendoko ludotekan, aste paregabe honi amaiera ezin hobea emanez!

LUDOTEKA IBILTARIA

Arrasateko ludoteka ibiltaria bukatzear da.

Ez galdu azken aukera!!!
Bihar, Martxoak 28, goizeko 10:30etatik 13:30etara bitartean, Txokolatea eta sandwichak egiteko eta dastatzekoa aukera egongo da.
Lagun artean jolastu, sukaldatu eta ondo pasatzeko momentu paregabea.
Aurreko astean ere primeran pasa genuen korrikako mural erraldoia eginaz eta txokolatezko palmeritatxoak egin eta hauekin tripa beteaz.

045  041

Zatozte aste honetan ere, gurekin goiz bikaina pasatzera!
San Andres auzoan Bedoñabe Herri Eskolako patioan zain izango gaituzue.

 

Ate Irekiak!

Korrika Euskal Herrian zehar dabilela kontutan izanik, ludotekan ere ospatzea erabaki dogu!

Hileko azken ostegun danetan egiten douen moduen, ate irekiak egingo ditugu. Ludoteka bakoitzean Korrika 19az gozatzeko, ekintza ezberdinak egingo ditugu arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.

Korrika aux Aldudes , Jeudi 19 Mars 2015. (Photo Bob Edme)Korrika giruaz gain,  ludotekako txokuak, bizimodua, mugimendua, hezitzailiak… ezauketia gure izenez gero, hurbildu zateze bertara!

ika, ika, ika….hemen dator KORRIKA!

UDABERRIAREKIN… MAZEDONIA!

Usaetxeko haur eta gaztetxoek irribarrea atera nahi izan diogu eguraldi euritsuari! Horregatik, fruta ezberdinak elkartuta, Mazedonia goxoa prestatu dugu.

Aste honetan, ez dugu eguzki izpirik izan Arrasateko kaleetan; beraz, Usaetxeko haurrek ludotekako giroa berotu eta udaberrian sartu garela ospatzea erabaki dugu.

2

Lehenengo gustuak konpartitu eta fruten zerrenda egin ostean, dendara joan eta taldean erositako frutak txikitzen aritu gara. Guztiontzat labanik ez egotea ez zen oztopo izan guretzat, txandak errespetatuz eta elkarri lagunduz lortu dugu Tropikaleko giroa sortzea!

4

Festaren ostean guztia batzea tokatzen da beti eta hemen ere jo ta ke ibili gara edalontziak distiratsu geratu daitezen.

     5 6

Gustura aritu garela argi dago eta tripa ere ondo bete genuela! Aupa zuek!

SANTAMAINAN ATE IREKIAK!!

Oraingoan ere, ate irekietan sukaldaritza tailerra izan genuen, Crep-ak hain zuzen ere. Bertan aurreko egunean asanbladan zehaztutako Crep-ak egin genituen. Hasiera batean haur talde bat auzoko dendara joan eta bertan beharrezko osagaiak erosi zituzten. Bestalde, gainontzeko haurrek ludotekako gela bat prestatu eta Crep-ak egiteari ekin zioten. Haurrak ikaragarri disfrutatu zuten masa sortzen , masarekin jolasean pasa zuten arratsalde osoan zehar.

eleder

Nahiz eta Crep-ak egiteko beharrezko materiala ekarri , zailtasun txiki bat izan genuen ludotekan, ez zitzaigun masa ongi ateratzen. Guraso bat hurbildu eta bere etxetik Crepa-ak egiteko beharrezko materiala ekarri eta masak egiten hasi ginen. Eskerrak eman nahi dizkiogu guri laguntzeagatik.

Bukaeran guztiak borobilean jarri eta guztiok batera gure Crep-ak dastatzeko aukera izan genuen.

denok batera

Honetaz gain eskerrak ema nahi diogu auzoko lagun bati, aurreko egunean gure ortuan interesa erakutsi ondoren, landatzeko zuhaixka bat ekarri zigulako. Mila esker!