Eguraldi ona hasi dela aprobetxatuz, Arrasateko gune berdeez gozatzeko aukera paregabea izan dugu.
Arratsaldero bezala, ludotekan elkartu eta denak batera Santa Barbararantz abiatu ginen. Bertaratzeko beste bide bat erabili genuen, Santa Barbarak eskaintzen dizkigun txoko desberdinak ezagutu eta esploratzeko asmoz.
Bertako Dragoia agurtu ondoren, eta Arrasateko kondaira haur ahotik entzun eta gero, jolas desberdinak egin genituen.
Arratsaldea bukatzeko, bertan dagoen futbol zelaira jaitsi ginen, haurrek ala eskatuta. Bertan aldapak eskalatzen, futbolean, soka saltoan… aritu ginen jolasean. Ordua iritsi zenean ludotekara itzuli ginen pozik eta irrifartsu!