SANTAMAINA ERABERRITUTA

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aste honetan ekintza ugari izan ditugu ludotekan.

Lehenik eta behin, gure ortuko proiektuarekin jarraitzeko asanblada bat egin genuen eta bertan proposamen ezberdinak jaso genituen. Ideia arrakastatsuena gure ortua apaintzea izan zen, eta horretan lanean hasi gara:

Alde batetik egurrezko lorontziak apaindu ditugu aste guztian zehar eta bertan lurra bota eta letxugak landatu ditugu.

Horretaz gain, beste behin, sukaldaritza tailerra egin dugu, eta haurrek bizkotxo goxo goxoa egiteko aukera izan zuten. Ondoren denok borobil batean elkartu eta bizkotxoa jan genuen.

 

 

 

 

 

 

 

Azkenik, berrikuntza polit bat izan dugu ludotekan. Gure ipuin txokoa erakargarriagoa bihurtu dugu puff batzuk jarriz eta zapaitik sare bat zintzilikatuz gure haurrengan irakurzaletasuna handitzeko asmoz.

Zorionak OKENDO!!

Kaixo kaixo Okendotik,

3 egun pasa dira gure urteurren jaitik. Emozio ugari bizi izan genituen bai astean bai jaialdian bertan ere. Astelehenean asanblada egin genuen eta lan ildo ezberdinak zehaztu genituen guztiok batera, bakoitzak ahal zuen  parte hartu zuelarik.

 

Batzuk, apaingarriak egiteaz a rduratu ziren eta horretarako mezu positiboak pentsatu genituen eta ondoren hauek ludoteka osoan zehar zabaldu genituen panel bitartez. Beste batzuk berriz ikuskizunean zentratu ziren eta jo eta su aritu ziren ikuskizunetan.

Egun handirako egun bat falta zela, sandiwch ezberdinak egin genituen gure gonbidatuak goxatzeko asmoz. Eta eguna iristean alaitasuna eta urduritasuna izan ziren nagusi.

Beste ludoteketako laguntxoak azaltzen zihoazen heinean txamarrak bere lekuan utzi eta festan murgilduz joan ginen. Ikuskizunaz asko gozatu ondoren, mokadutxoa jan eta bakoitza bere ludotekara bueltatu zen alai eta kantari.

OKENDOKO URTEURRENA DATOR!

Kaixo, kaixo Usaetxetik!

Bihar, otsailak 2, Okendoko urteurrena ospatuko dugu! Astean zehar gonbidapena heldu zaigunez, eskerrak emateko palmeritatxoak prestatzen aritu gara.

Asteartean asanbladan bildu ginen biharko egunaz hitz egin eta zer sukaldatu genezaken adosteko.

 

Frutazko pintxoak, pastela, palmeritatxoak, pizzak, patata tortilak… zerrenda izugarria egin genuen, baina azkenean palmeratxoak egitea erabaki genuen.

Gaur, osteguna, beraz…. Euskal Herriko sukaldariak bezala, eskuak lanean jarri ditugu gure oparia goxo-goxoa irteteko!

 

 

Gure aurpegiek dena esaten dute! Ederto pasa dugu maitasun osoz prestatutako palmeratxoak egiten. Espero dugu bihar Okendo eta Santamainakoei gustatzea…

AUPA GURE GOXOZALEAK! ETA ZORIONAK OKENDO!

Ekintza ezberdinez jositako astea!

Kaixo Okendotik!

Aspaldiko partez, eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, Monterronera joan gara ludotekako guztiok batera. Egia esan, batzuk hasieran ez zuten joaterik nahi, baina azkenean guztiok batera abiatu gara bertara. Gure sorpresarako, bertan, Usaetxeko ludotekako lagunak zeuden; elkarrekin jolasten geundela, Santamainako laguntxoak agertu dira.

 

Ostegunean ate irekiak zirela eta gure proiektuarekin jarraitu genuen. Arrazakeriaren aurrean elkarezagutza dugu helburu nagusi, eta norberaren jatorria zein den azaltzeko asmoz, telebista platoa sortu nahi dugu. Horretarako, erdialdeko komertzioetan kartoia eskatu dugu harremanak sendotuz. Bestalde, tenperak erabiliz kartoiak margotu ditugu. Ederto pasa dugu astea!

MERIENDA GOXOA SANTAMAINAN

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aurreko astea ondo bukatzeko merienda aparta prestatu genuen Santamainako ludotekan. Gure ortutik berakatz freskoak batu eta tortila bikaina egin genuen

 

 

 

 

Horrez gain, txokolatezko napolitana goxoak ere egin genituen. Hau guztia aurrera eramateko okendokoak etorri ziren laguntzera.

 

 

 

Behin napolitanak labean sartuta, bi ludotekak elkarrekin jolasteko aukera izan genuen. Guztia prest zegoenean guztiok borobil handi batean eseri eta sukaldatutakoa jan genuen.

 

 

 

 

 

Arratsalde aparta izan zen. Ea hurrengoan zer prestatzen dugun…

IRRIKITAN GAUDE HORRELAKO BESTE ARRATSALDE BAT PASATZEKO!!!!!!!!

HASI DA FAMILIAN JOLASEAN!

Urtarrilak 14, domekan, aurtengo lehenengo “Familia jolasean” ospatu genuen eta oso arrakastatsua izan zen. Izan ere, familia ugari bertaratu ziren. 17:00etan Okendo ludotekako ateak zabaldu genituen eta poliki-poliki familiak gerturatzen joan ziren jolasteko irrikan.

Familiak ludotekara heldu ahala prestatu genituen txoko ezberdinetan jolasten hasi ziren. Behin talde handia bilduta, borobilean jarri eta elkar ezagutzeko aukera izan genuen bakoitzak bere burua aurkeztuz. Jarraian sukaldaritza egiteko proposamena luzatu genien familiei eta erantzun ona eduki zuela ikusirik, batzuk lanean jarri ginen eta beste batzuk txoko ezberdinetan jolasten jarraitu zuten.
Sukalde txokoan talde handi bat bildu eta madalenak egiteari ekin genion. Errezeta aurrean izanda, haurrek txandaka osagai desberdinak ontzira bota eta guztia nahastu egin zuten. Ondoren, masa moldeetan sartu eta txokolate zatitxoekin apaintzeari ekin zioten, azkenik labean sartzeko.

Behin madalenak labean sartuta, gure sukaldariak gainontzeko haurrekin batera jolastu zuten.

Txikienak ipuin eta panpina txokoan egon ziren batez ere eta bertan momentu politak elkarbanatu zituzten gurasoekin batera elkarri ipuinak kontatuz.

Arearen txokoak ere arrakasta handia izan zuen, haur batzuk hondartzan bezala aritu baitziren tresna ezberdinekin jolasean. Horren gustura zeuden non batzuk zapatilak kendu eta are kaxa barrura sartu zirela jolastera.

Beste batzuek eraikuntzak egiteko pieza transparenteak erabiliz, tipi handi baten barruan zegoen argi mahai baten gainean eraikuntzak egiten aritu ziren gustura asko.

Horrenbeste familia egon ziren ludotekako beste txokotan ere jolasean aritu zirela, musikarekin dantzan, baloi handiekin jolasean, etxe txokoan, mozorrotzen, marrazkiak egiten…

Bukatzeko berriro ere guztiok elkartu eta sukaldatutako madalena goxoak jan genituen.

Oso arratsalde dibertigarria izan zen domekakoa. Familiek, jolasaren bitartez elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta giro paregabea sortu zen. Guztiok oso pozik joan ginen etxera, hurrengo asterako prest!

GABONETAKO OPORREN OSTEAN BUELTAN GAUDE!

Kaixo kaixo Usaetxetik!!!

Gabonetan, ekintza bereziez gozatzeko aukera izan dugu, besteak beste, Okendoko ludotekan sukaldaritza saioa izan genuen baita film laburren emanaldia ere eta azkenego egunean Igartubeiti baserrira bisita egin genuen.

Eta orain…BUELTAN GAUDE!

Aste honetan, gogoz hartu dugu bai hezitzaile eta bai haurrek ludotekako errutina eta beti bezala, beraien interesetatik abiatutako ekintzetan parte hartzen pasa ditugu arratsalde guztiak (marrazten, eskulanak egiten, sukalde txokoan jolasten, koltxonetetan saltoak egiten, mozorratzen…). Eta eguraldi txarra egin duen arren berokiak jantzi eta kanpora jolasten ere animatu gara!


Honetaz gain, ludotekara ere Olentzero etorri da eta opari pila bat ekarri dizkigu!

URTE BERRI ON!

Kaixo eta urte berri on guztioi!

Urte berria energia berri eta positiboz hasiko zinaten espero dugu.

Badakizue, hiru egun hauetan ludotekak martxan ditugula (urtarrilak 5 itxita egongo da), beraz, etxean aspertuta egon barik ETORRI LUDOTEKARA!

Bestalde, abenduko azken astean hiru egunetako ekintza bereziak izan genituen. Beheko lerroetan jakingo duzue zer egin eta nora joan ginen. Egia esan, heldu zein haurrek ederto pasa genuen!

Abendua 26, SUKALDARITZA:

Abenduak 27, FILM LABURRAK ikusi genituen:

Abenduak 28, IGARTUBEITI BASERRIRA IRTEERA:

SANTAMAÑARA BISITAN!!

Kaixo  Okendotik!!

Oraingoan gure Santamañako lagunengana abiatu gara bisita egiteko asmoz, bertako ludotekako dinamiketan parte hartu eta ondo pasatzeko. Lehenago ere beste hainbatetan elkartu izan gara Arrasateko parke eta kaleetaz gozatzeko; aldi berean,  ludoteka ezberdinetako haurren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin

 

Okendoko haurrei asko gustatu zitzaien Santamañako ludoteka eta bertako dinamika, giro polit eta aberasgarria izan genuen lagun arratsalde honetan eta izugarri disfrutatu genuen guztiok!

Beraz adi egon beste egun batean bertara itzuliko garelako arratsalde bikaina pasatzera!!

Euskararen egunerako berotzen!

kaixo kaixo santamainatik!

Badator euskararen eguna. Abenduak 3 igandea euskararen eguna da eta ludotekatik ostiralean eukararen eguna ospatu genuen okendoko ludotekan,  ginkana erraldoi bat egitea pentsatuta genuen herriko txoko ezberdinetan baina edurra egin duenez astelehenera pasa dugu ekintza berezi hori. Beraz, okendoko ludotekan karaokea edukitzeaz gain txokolate beroa ere izan genuen.

Honetaz gain, astean zehar ere hainbat ekintza egin ditugu ostiralera begira.

Zazpi jauzi eta txulalai dantzak ensaiatu ditugu.

 

 

 

 

 

 

 

Horrez gain, euskararen egunerako zenbait herritarrek mural bat osatu dute Arrasateko Euskararen plazan, eta gu ere bertan izan gara mural margoketan parte hartzen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gogoratu astelehenean pentsatuta genuen ginkana egingo dugula berez, animatu zaitezte bertara!

 

EZ AHAZTU EUSKARAREN EGUNA URTEKO 365 EGUNETAN DELA, ETA EZ BAKARRIK IGANDE HONETAN!