Pazko Asteko Laburpentxoa

Iepa!

Pazko Astean udal ludoteketatik egindako ekintzen berri emango dugu hurrengo lerroetan.

9-12 urte bitartekoentzat 3 egunetako irteera bat burutu zen Hondarrabiko Elkano Aterpetxera. Herria ezagutu, hondartzan jolastu, bainatu, igerilekura joan, herritik zehar altxorraren bila ibili… guzti honetarako eta gehiagorako  astia eta aukera izan genuen. Hona hemen bertaratu zirenen argazkia!

DSCF3068

Herrian geratu zirenek, EKINTZA BEREZI ETA BATERATUAK  egin zituzten. Ludoteka ezberdinetako haurrak nahasteko eta gune ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Lehenengo egunean, erdigunean ginkanaz gozatzeko aukera izan zuten. Jende ugari hurbildu zen eta edarto pasatu genuen! Begira begira argazkietan!

SAM_1127

SAM_1137             SAM_1135

Bigarren egunean, ZINE ERRALDOIA  burutu genuen Okendoko ludotekan. Ikusgarria izan zen!

SAM_1160

Hirugarrenean aldiz, nahi genuen erropa  hartu eta tintatzeko aukera izan genuen!  Ikusi zelako politak geratu diren!

SAM_1166

Hauxe izan da opor txiki hauetan egiteko aukera izan duguna. Ia hurrengoan zer egiten dugun…

 

UDALEKU IREKIAK

Ludotekak itxi eta ikastetxeetan jai hartzean, lagun giroan jarraitu ahal izateko, Txatxilipurdi Elkarteak Uztailean udalekuak antolatuko ditu aurten ere. Bertan izena ematea zabalik da jadanik eta Maiatzaren 10a izango da azken eguna, beraz, argi ibili eta etorri lehenago.

Posta bidez edo bulegoan bertan jasoko dira izena emate fitxa eta ordaindu izanaren ziurtagiria. Biak beharko dira izena emanda egon ahal izateko, bakarra ekarriz gero, ez duzu aukerarik izango udalekuetan parte hartu ahal izateko.

Beharrezko informazio guztia ikastetxeetan banatutako esku orrietan dago, baina ez baduzu jaso edo galdu egin bazaizu, zatoz lasai Txatxilipurdira eta berria emango dizugu.

esku orria a aldea 2013txiki

TXATXILIPURDIKO UDALEKUAK ZURE ZAIN DITUZU!!!

esku orria b aldea 2013txiki

 

Hazitegia martxan Santamañan!!!

Duela aste batzuk, berri onak jaso genituen!!!

Ortutxoa atzeko aldean eraikitzeko giltza eskuratu genuen eta hau jaso bezain pronto, geure txokoa ezagutzera joan ginen!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Honen zai geunden bitartean, haur, guraso eta hezitzaileek ekarritako landare eta lore haziak landatzeari ekin genion!

Hontarako, yogur potetxo bilketa egiteko deialdi zabala egin genuen.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Poliki-poliki geure hazitegitxoa eraikiz!

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

Negua gogortxua izan den arren, dagoeneko irtetzen hasi dira geure lehenengo landaratxuak!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

PENTAX DIGITAL CAMERA

Birlandaketa garaia gertu dagoela ikusirik, geure kutxa erraldoia prest dugu. Eta asanbladan batuz, honako gaiak landu genituen: nola lortu lurra, zer landatu,…

Hontarako, deialdi ezberdinak zabaltzeko kartelak egin ditugu,

eta garaiko barazkien gurpilaz ere baliatu gara

PENTAX DIGITAL CAMERA

Dagoeneko jendea partehartzen animatu da!!!

Hurrengo egunetan lurra batzeari ekingo diogu.

Beraz, badakizue…

Ortua izan ezkero eta lur apur bat emateko prest egon ezkero…

gerturatu Santamañako Ludotekara!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Ah! eta Korrika Arrasatera heltzear dagoenez…

PENTAX DIGITAL CAMERA

Ludotekatik geure bultzadatxua eman nahi izan dotzau Eukarari!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Neguan ere urarekin jolasean!

Aurreko astean kanpoan edurra ari zen bitartean ludoteka barruan urarekin jolasean aritu ginen.
SAM_0174

Arropaz beteta genuen kaxa bat hartu, hustu eta urarekin bete genuen. Arratsalde aparta pasa genuen plisti-plasta urarekin jolasean eta beste behin haurren nahiak asetuz, elkarrekin gozatu genuen.

SAM_0184

Bestalde, ludotekako proiektuan ere aurrera pausoak eman ditugu. Herriko tabernetan izan gara kaxak eskatzen eta orain ludotekan estenatoki bat eraikitzen ari gara.

SAM_0130

AMETSAK EGI BIHURTUZ, AURRERA GOAZ!

LUDOTEKA IBILTARIA

Larunbat honetan, Martxoak 2, Ludoteka Ibiltaria San Andres auzoan egongo da. Musakolan 4 asteburutan egon ondoren, San Andresen Martxoak 2, 9, 16 eta 23an egongo da. Beti bezala goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30ak bitartean ondo pasatu eta jolasteko aukera egongo da 3-12 urte bitartekoentzat eta hauen arduradun edo gurasoentzat.

2 hezitzaile gerturatuko dira eta denen artean adostu ondoren zer egin nahi duzuen, 3 orduak gustura pastzeko parada izango duzue.

Elkargunea San Andreseko Bedoñabe Herri Eskola izango da.

LUDO IBILTARIA 2013 SANANLarunbat honetan beraz, bertan elkartuko gara, ONGI ETORRI !!!

OTSAILEKO ATE IREKIAK

Kaixo,

Aste honetan Arrasateko udal ludoteketako ATE IREKIAK izango dira. Ondorioz, 3 eta 12 urte bitarteko eta hauen arduradun den edonor hurbildu daiteke bertako giroaz gozatzeko.

Oraingo honetan WII ERRALDOIAZ gozatzeko aukera izango da. Parte hartu nahi izanez gero, gerturatu zaitezte behean zehaztuko diren egun eta lekuetara;

Otsailaren 20an SANTAMAINAko ludotekara
Otsailaren 21ean OKENDOko eta USAETXEko ludoteketara.
wii-fit-family

Zabaldu mezua zuen ingurukoei eta animatu zaitezte!

Eskerrik asko!

Gure lehen urratsa!!!


Gure proiektuarekin jarraituz ,haur eta
helduek bozka bidez aukeratutako marrazkia panel erraldoi batean
proiektatu dugu.

Honetarako kanpo laguntza ere izan
dugu, haurrek marrazkiari bizitasuna falta zitzaiola somatu zuten eta
guztion hartean aurreko urteko ludotekari bati laguntza eskatzea
erabaki genuen.

Ludotekariak ilusioz lagundu digu eta
honela, guztiok elkarrekin eta eskuak zikinduz MURAL ERRALDOI bat
egin dugu!!!

Eskerrik asko gure proiektuan parte
hartu duzuen guztioi!!!

LUDOTEKA BIZIBERRITZEN ILUSIOZ JARRAITUKO
DUGU!!!