Zatoz gurekin sukaldatzera!!!

Ludotekako haur, gaztetxo eta hezitzaileok ate irekietarako San blas opilak egitea adostu genuen asanblada bidez.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Honetarako, guraso baten parte hartzea izan genuen, honek, etxean egiten dituzten san blas opilen errezeta ekarri zigun.PENTAX DIGITAL CAMERA

 Arrakasta haundia izan zuten guztion artean prestatutako opiltxoek. Hau honela izanik eta astean hezitzaile batek egindako madalenak dastatu ostean, haur taldetxo batek, madalenak egitea proposatu du. Astean,beste guztiokin adostu ondoren, ostiral honetan sukaldaritza saiotxo dibertigarri eta goxo batez gozatuko dugu elkar. Beraz gonbidatzen zaituztegu gurera hurbiltzera, parte hartzera eta ondoren elkarrekin dastatzera!!!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude