Usaetxe ludotekako inguruetan hainbat lorategi edota zelai ditugu. Gure jolas esparrua kanpo espazioa ere badenez hauetan jolastea atsegin dugu. Baina zoritxarrez, zelai hauek txakurrek erabiltzen dituzte beraien egin beharrak egiteko, eta txakur hauen jabe batzuek ez dituzte gero beraien kakak jasotzen. Honen ondorioz zelaiak txakur kakaz zikinduak ditugu.
Hau salatu nahian, haurrek hurrengo ideia izan zuten bizilagunak honetaz ohartarazi eta jolas gune hau bereganatzeko asmoz.
Puxikak makila bati lotu eta txakur kaka bakoitzaren ondoan kokatu zituzten. Honetan, guraso batzuek ere parte hartu zuten.
Argazkietan ikusi daiteke zelai hauetan zenbat txakur kaka topatu ditzakegun!!!90 inguru!!!
Ekintza hau amaitzeko hainbat kartel ipini zituzten haurrek puxiken esanahia azaltzeko: “Puxika bat = txakur kaka bat” eta “Haurrok bertan jolastu nahi dugu!”
Ekintzak arrakasta izan zuela uste dugu. Izan ere, bizilagun batzuk egindakoa txalotu zuten nahiz eta bizilagunen bat ere kexatu zen.
Ia haurrek beraien nahia lortzen duten!!!! Eta eredu hau herriko gainontzeko lorategi eta zelaietara zabaltzen den!!!