Eguakotxean Zigarrolako Jaietan hainbat ekintzetaz gozatu ahal izan genuen!!!!
aurpegi margoketa hezitzaile eta haur ezberdinen eskutik…
txikienentzako puzgarria,
eskulan bezala, Zigarrolako astoaren karetak egin zituzten material ezberdinak erabiliz…
eta bestetik, zirkuito bat jarraituz, saku karrerak dibertigarriak!!!
Guzti honekin eta Gaztetxoko eta Ekin emakume taldekoek eskeinitako txokolate eta pintxo ezberdinetaz lagunduta arratsalde ederra pasa genuen,
eskerrik asko danoi!!!
Bestalde, Santamañako Ludotekako ortuko azken urratsen berri emango dizuegu!!!
Azken aste hauetan gure kaxa lurrez betetzen ahalegindu gara, egindako deialdiari helduz, hainbat lekutatik lurra biltzeari ekin diogu.
Batzuk etxeko lorontzitan sobran zuten lurra ekarri dute ludoteraka,
eta bertan, lurreko harritxo eta sustrai zatiak baztertu ditugu pixka bat..
hezitzaile baten ortura pare bat aldi gerturatu gara lurra hartzen,
haur batzuen gurasoek, martxan jarri berri duten ortutik ere lurra eskeini ziguten…
Lortutako lur guztia, gustora asko nahastu dugu guztion artean!!!
Eta apurka-apurka gure kaxatxoa bete dugu!!!
Sorua prest genuela eta asanbladan erabakitako barazki zerrenda kontuan izanda, bakoitzak bere ekarpenak egin ditu eta senideek ere gustora asko hartu dute parte!
haur batek eta bere aitak letxugak ekarri dizkigute beraien ortutik,
beste haur batzun aititak limoiondo eta tomate landaratxuak,
guraso batzuk perrexila eskeini digute,
Txatxilitik txerri tomate eta marrubi landarak ekarri ditugu…
eta horrela poliki poliki gure ortutxoa lore, barazki eta fruta goxoz betetzen hari gara!!!
Guztion artean, barazki bakoitzaren kokalekua erabaki eta behar duten zaintza kontutan izan dugu, gure landaretxuak gogotsu haz daitezen santamañako ludotekan!!!
…laster, haurrek ekarriko duten berakatzei eta gure hazitegian irten diren piper eta krabeliñ landareei, birlandatzeko txanda helduko zaie!!!
Pauso txikiak eginez eta elkarlanaz gure ortua aurrera doa!!!
Animatu eta gerturatu geurera!