Haurrekin sukaldatzen

Aurten ere, Usaetxen gure ortua aurrera eraman dugu. Haurrekin batera garaiko zein produktu landatu adostu ondoren berakatzak landatzea aukeratu genuen. Horretarako, iazko lorontziak hartu eta bertan landatu genituen berakatz aleak.

SAM_3479

Bi hilabetez zaindu ostean eta jateko prest zeudela ikustean halaxe egin genuen. Aurreneko berakatzak jaso eta garbitu …

SAM_3667SAM_3668

Eta azkenik, ganba eta arrautzekin lagunduta tortilla ederra jan genuen!!!

SAM_3689

Santamaina ludotekako urteurrena

Aurreko ostiralean Santamainako urteurrena ospatu behar genuela eta, Usaetxetik bertan dastatzeko patata tortillak eramatea pentsatu genuen haurrekin batera. Horregatik, ostegun arratsaldea tortillak prestatzen pasatu genuen.

SAM_3697SAM_3699

Haurrak oso gustura ibili ziren sukaldari lanetan eta tortilla goxo goxoak prestatu genituen. Santamainan ere gozatu genuen guztiok hauetaz!!

 Honela ikus dezakegu haurrak apur bat motibatu ezkero edozertan laguntzeko prest egoten direla.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude