Hilabete honetako ate irekiak KORRIKA hasierarekin batera tokatu zenez, egitarau polita proposatzeko aprobetxatu genuen.
Ludoteka ohi baino lehenago zabaldu genuen. Arratsaldeko 16:45etarako ateak ireki, eta bertako haur eta gurasoekin batera, KORRIKAren hasiera zuzenean ikusi genuen proiektorearen laguntzaz.
Behin KORRIKA hasita, ludoteka kanpoaldea apaintzeko letra erraldoiak margotzen aritu ginen, poliki-poliki BATZUK leloa osatuz. Azkenik, ZIRKORRIKAren giroan murgiltzeko, eta gure zirko propioa sortzeko, ziburua, slack-line-a eta baloi erraldoia atera genituen. Horrela, gustora aritu ginen malabaristarena, funanbulistarena, akrobatarena… egiten, finean gu ere Korrikaren eta Euskararen ilusioz bustitzen!
Ika ika ika, laster dator KORRIKA!!