Ludotekako ateak itxita egon arren, eskaintza izan da gabonetan gure erabiltzaileentzako. Abenduaren 26an Legazpira joan ginen eta Brinkola auzoan kokatuta zegoen baserri batean ogia egiteaz aparte osagaiak nondik zetozten eta historia pixkat entzuteko aukera izan genuen besteak beste. Gainera, garai bateko errota zaharra martxan ikusteko parada izan genuen. Hona hemen argazki batzuk:
Abenduaren 27an berriz, ludoteketan elkartu eta ondoren azokan plazan aritu ginen guztiok batera jolas kooperatibotan elkar lagunduz eta elkarren laguntzaz gozatuz. Gainera Haur baten urtebetetze eguna zela eta arratsalde hasieran tarta goxoa jateko tartetxoa izan genuen guztiok.
Azkenik, 28an Kurtzetxikira igo ginen Arrasatek dauzkan paraje ederretaz gozatuz. Haur guraso eta hezitzaileak oso pozik itzuli ginen etxera, horrela ikasturteari amaiera emanez!!