Santamainako ate irekiak ospatzeko eta hotzari aurre egiteko, gaztaina erre festa ospatu dugu ludotekan! Aurreko astean asanblada egin ondoren, haurrek janari goxo hori egitea erabaki zuten.
Haurren ilusioa gurasoengana iritsi zen eta horren ondorioz horietako batek, etxean zituen gaztaina sorta ekarri zuen ludotekara gainerako haurrekin elkarbanatzeko.
Behin gaztainak edukita, danbolina eta laba hartu genituen, denon artean gaztainak egin eta jaten disfrutatzeko.
Gaztainak egin ondoren, guztiok borobilean jarrie eta tripa bete genuen. A zein modu ona hotzari aurre egiteko!