Pasa den astean Santamainako ludotekak bere 24. urteurrena ospatu zuen, eta bertako erabiltzaileek jaialditxo ederra antolatu zuten Okendo eta Usaetxeko lagunekin batera egunaz gozatzeko. Arratsalde hasieran Aldai plazan guztiok elkartu eta jolas desberdinetan aritu ginen, ondoren altxorran bila erraldoiean murgiltzeko. Santamaina ludotekako haurrak izan ziren jolasen antolatzaile eta bidelagun, eta primeran pasa genuen guztiok auzoan gora eta behera !
Aldai plazan hasi zen altxorraren bila jolasa, eta auzoko inguruetan jarraitu genuen frogak gaindituz eta pistak aurkitzen, guztiok batera oihu lasterketa batekin amaituz eta ludotekara joanez azken altxorraren bila.
Ludotekara heltzean, jolasean aurkitutako yogur pote eta haziekin batera altxorra osatzeko aukera izan zuten, izan ere ortuko txokoan lurra zen azken altxorra, eta bertan landatu zituzten haziak. Amaitzeko, hiru ludoteketako haurrek eginiko jakiez gozatu ahal izan genuen urteurreneko merendolan, napolitanatxo, sandwich eta bizkotxo goxoa !!!
Eskerrik asko guztioi eta urte askotarako Santamaina !!!