Aukera desberdinak izan dituzte ludoteketako haurrek udaberriko oporretarako.
Batzuek, Arrasaten geratzea aukeratu eta ekintza desberdinak egin zituzten egunetan zehar. Hiru ludoteketako haurrak batu, ezagutu eta elkarrekin gozatu zituzten egun zoragarri hauek.
Hasteko sukaldaritzaz disfrutatu genuen, eguraldi eguzkitsua lagun genuela irabiatu freskagarriak prestatuz.
Bigarren egunean baina, eguzkia atera ez eta euria izan genuen arratsalde osoan zehar. Hala ere, “Wii dance”-a muntatu eta dantzan ibili ginen arratsalde guztian erritmoa mantenduz!
Azken egunean, eguzkia berriro bisitan etorri zela aprobetxatuz, autobusa hartu eta Eskoriatzako jolas parkera hurbildu ginen bertan dauden jolasekin gozatzera! Arratsalde aparta pasa genuen!
Beste batzuekin berriz, urtero bezala, aurten ere 4,5 eta 6. mailako ludotekako erabiltzaileekin bi gau pasatzera joan gara. Ludoteka ezberdinetako 40 lagun eta 4 hezitzaile joan gara Lizarrako kanpinera eta ederto ibili gara bertan ekintza eta jolas ezberdinak egiten. Ur jolasak egin ditugu, mini golfean eta eskalatzen ere ibili gara eta eguraldia lagun izan ez dugunean pelikula ikusten, sua-ra jolasten eta beste hainbat jolasetan jolasten ibili gara. Bi egun hauei behar bezalako bukaera emateko diskoteka ere izan genuen eta izerdi ederrak bota genituen dantza egiten!