Aurreko asteko gure lorentzoren bisita aprobetxatuz, azoka plaza gure bilakatu genuen eta urarekin bustitzen gustura asko aritu ginen jolas ezberdinak egin genituen bitartean.
Arratsalde polita igaro genuen eta haurrek hurrengo egunean Santa Barbarara merixenda irteera egitea proposatu zuten. Borobilean eseri eta bozka bidez gogotsu eta ilusioz irteeratxoa planifikatu genuen elkarrekin.
Hurrengo egunean motxilan merixenda eta freskagarri goxoarekin Santa Barbarara abiatu ginen, bertan naturaz gozatu eta urarekin jolasean gustura aritu ginen.
Gure herriko txoko ezberdinetan esperimentatzen eta gozatzen jarraitzeko gogoz!!!