Pasa den astean martxan jarri ginen Usaetxen. Haur guraso eta hezitzaileen gogoarekin ludotekako kanpoko paretari itxura aldatu genion. Erguingo gaztetxoko gazteei ere laguntza eskatu genien eta pozik hurbildu ziren gurera. Gainera, gonbita eskertzeko asmoz, patata tortila, gaileten pastela etab ekarri zuten guztion artean dastatzeko.
Iazko ikasturtean haurrek bozkaren bitartez aukeratu zuten bazkideen artean egindako marrazkirik gustokoena beraz, astean zehar paretan plasmatzen saiatu gara.
Esperientzia asko gustatu zaie izan ere, askok inoiz ez dute horrelako ekintzarik egin eta brotxaren bitartez marrazkiak egitea aberasgarria izan zaie. Honekin batera, txandak errespetatzea eta elkarri aholkuak emanez disfrutatu ditugu egunak.
Horrez gain, hain azkar bizi dugun egunerakotasuna lasaiago eta pausatuago bizitzeko aukera eman digu ekintza honek eta haurren jarrera eta gaitasunak azaleratu dira bertan.