Maiatzeko asteetan eguraldiak ekarri dizkigun egun eguzkitxu eta beroak modu paregabean aprobetxatu ditugu Santamainako ludotekan. Besteak beste auzoko ortuetara bisitak egin ditugu eta ortuetan utzi dizkiguten letxuga eta barazki desberdinak gure ortutxoan landatu ditugu. Honetaz gain, beroarekin batera haurrak segituan kendu zituzten kamisetak eta ur globoekin dinamika desberdinetan jolasean aritu ginen bero egunetan.
Goiko argazkian haurrak Santamaina auzoko ortu batera eginiko bisitan, ederki gozatuz bero eta urarekin ! Azpikoan berriz, ur jolasetan hasteko prest !! Hori bai, eguzkitako kremaz ongi igurtzita beti !!
Honetaz gain, urtero bezala Musakola auzoko San Isidro jaietara ere gerturatu ginen aurreko astean, eta bertan aurpegi margoketa, puzgarriak, mural erraldoia eta twister jolasekin gozatzeaz gain, Gaztetxokoko lagunen txokolate goxoa ere dastatzeko aukera izan genuen !!