Aurreko astean, Santa mainako 23 urte bete zituen ZORIONAK!!! Horretarako bertara joateko gonbita jaso genuen. Beraz gure aldetik oparitxo bat eramatea pentsatu genuen. Proposamen ugari izan ziren baina asanblada bitartez napolitanatxo txikiak erabaki genuen. Horretarako erosketak egin eta aurreko egunean hauek egiten hasi ginen. Haurrak oso gustura ibili ziren sukaldari lanetan bakoitzaren txandak errespetatuz.
Behin egun handia iritsita, guztiok 17:00etan ludotekan bildu eta Santamainarantz abiatu ginen jolas eta kanta artean. Bertatik gero eta gertuago geundenean festa giroa antzematen zen eta gu ere halaxe murgildu ginen hara iristean.
Haurrak txatxilipurdiko peto laranjara soinean jantzirik zuten eta beraiek hartu zuten arratsaldeko dinamizazioaren ardura. Hauen gomendio eta jarraibideei kasu eginda jolasean aritu ginen merendola eta karaokearen tartea iritsi zen arte. Bertan frutazko zukuak, San Pastela, frutaz eginiko pintxoak etab dastatzeko aukera izan genuen.
Arratsaldea bukatzeko kantu eta jollasaren bitartez Arrasateko erdiko kaleetatik zehar abiatu ginen gure Ludotekara.