Kaixo irakurleok!!
Hementxe gabiltza ludotekariok buru belarri zuzenean zein zeharka aniztasunaren kide garen horretan, gure aberastasun guztia atera nahian. Oraingo honetan, pertsona anitzak zentzumenetik sentiarazten saiatu gara.
Ba al zenekiten, zentzumenak mundua hautemateko erabiltzen ditugula? Hau da, gure gorputzetik kanpo gertatzen denaz jabetzeko ahalmena eskaintzen digutela?
Gainera, jakinda zentzumenak norberaren garapen indibidualean zein sozialean ere ezinbestekoak direla, ludotekariok jolasaren bitartez gurera ekarri ditugu zentzumenari dagozkion aniztasun funtzional horren sentsazioak.
Nola egin ote dugun galdetzen ari zarete zuen buruari edo haurrari?Tira ba, egunerokotasunean bizitzen ditugun momentu zein jolas ezberdinak praktikatuz, “antifazarekin” zein belarrietako tapoiekin gozatu dugu jolas ezberdinak. Horrela, dibergentzia funtzionala ikusmenean zein entzumenean dituzten pertsonen gorputzean sartu eta horiek ulertzen saiatu gara euren beharrak eta erantzunak sentituz.
Beno irakurleok, pila mila sentsazio eta ideia partekatu ostean, espero dugu gure jardunaz gozatu izanaz!Ludotekariok gogotsu agertzen gara dibergentzia funtzionala zentzumenean dituzten azalean berriz jartzeko! Eta zuek? Animatzen al zarete? Zein izango da hurrengoko zentzumen lanketa?
Bitartean, jarraitu aniztasunaz gozatzen!! Hurrengorarteeee!!!