Azaroaren 15ean eman genion hasiera aurtengo Jostailu Truke Merkatuari Azokan jostailuak biltzen, eta gaurtik aurrera, berriz jasoko ditugu jostailuak egun eta gune ezberdinetan.
Gaur arratsaldean, Arimazuri plazan egongo gara 17:30etatik 19.00etara bitartean, bihar SªMarinako ludotekan eta etzi Herriko plazan. Egun gehiagotan ere jasoko ditugu jostailuak: Abenduaren 3an San Antolingo parkean, 4an Usaetxeko ludotekan, 10ean SªMarinako ludotekan, 11n Okendoko ludotekan eta bukatzeko 12an Arimazuri plazan. Baina ez itxaron azkeneko egunera arte jostailuak txartelen truke egiteko, egunak berehala pasatzen baitira eta konturatu orduko Truke eguna iritsiko da eta egun horretan beranduegi izango baita.
Beraz gogoratu!!! Gustatzen ez zaizkizun edo eta erabiltzen ez dituzun jostailuak etxean badituzu, trukatu txartelengatik eta Abenduaren 13an etorri Azoka plazara gustura erabiliko duzun beste jostailu egokiago bat aukeratzera.