Maitatzeko ate irekiak zirela eta, haurrekin hawaiiar festa bat egitea adostu genuen, baina horretarako lan asko egiteko genuen, eta egun gutxi, baina gogotsu ekin genion lanari.
Aurreko egunetan mural eder bat marraztu genuen elkarrekin, eguzki eder, itsaso eta mendi eta guzti! Pintzelekin nahiko ez eta eskuekin askoz errazago margotzen genuela konturatu ginen, eta oso gustura aritu ginen murala egiten.
Muralarekin nahikoa ez eta haurrekin batera eskulantxo bat egin genuen, soka desberdinetan aurretik egindako loreak sartu eta gorputzeko atal desberdinak atontzeko erabili genituen, ideia bikainak dituzte gure haurrek!!!
Azkenean iritsi zen gure jaia burutzeko eguna! Haurrak gogotsu agertu ziren ludotekara eta azkar azkar, auzoko dendetara abiatu ginen erosi beharreko osagaiak erostera. Marrubiak, jogurtak eta izotza erosi genuen irabiatu tropikal batzuk egiteko. Borobilean jarri ginen eta denok daztatu genuen edari magiko freskoa, ederra benetan! Ondoren arratsaldeaz gozatzeko, abesteko eta dantzatzeko ordua iritsi zen.
Arratsalde bikaina benetan elkarrekin pasa genuena, eguraldi ona soilik falta zitzaigun egun benetan TROPILA izateko!